Itzulpen automatikoa hobetzeko proiektu bat jarri dute abian Eroskik, Elhuyarrek eta EHUk. Hartu parte!
Itzulpen automatikoa hobetzeko proiektu bat –
Gero eta gehiago erabiltzen dira itzultzaile automatikoak gaur egun, baita gaztelaniatik euskarara itzultzeko ere. Hala ere, euskarari dagokionez, itzultzaile horien emaitzak urrun samar daude oraindik giza itzultzaileen emaitzetatik, oro har.
Sistema horiek hobetzeko, trebatu egin behar dira makinak, eta horretan ari gara, elkarlanean, EHUko Ixa ikerketa-taldea, Eroski Fundazioa eta Elhuyar. Hiru urteko proiektu esperimental bat abiatu genuen 2015ean, Matxin ES-EU (gaztelania-euskara) itzultzaile automatikoa, kode irekikoa, hobetzeko.
Sistema elikaduraren arlora egokitzea izan zen lehen urratsa; zehazki, Eroski Consumer (www.consumer.es) egitasmora egokitu genuen. Eta plataforma kolaboratibo bat jarri dugu sarean, sistemak proposatzen dituen itzulpenak zuzentzeko. Plataforma horren bidez, edonork har dezake parte proiektuan, itzulpenak zuzenduz. Hala, itzulpen zuzenduak argitaratuko dira consumer.eus atarian, eta, jasotako zuzenketei esker, sistema automatikoa ikasiz joango da. Azkenean, proposamen hobeak egingo dituen itzultzaile automatiko bat eskuratuko dugu, eta urrats bat aurrera egingo dugu euskarazko itzulpengintza automatikoaren arloan.
Zenbat eta eta jende gehiagok parte hartu proiektuan, zuzenketa gehiago jasoko ditugu, eta material gehiago izango dugu sistema hobetzeko. Horregatik jotzen dugu zugana, internauta euskaldun hori.
Animatzen bazara, sartu consumer.elhuyar.eus helbidean, eta hasi testuak zuzentzen. Hantxe aurkituko dituzu argibide guztiak.
Albistea lotsagarria iruditzen zait ondorengo arrazoiengatik. Lehenengoa, zergatik dena erdaraz sortu eta ostean euskarara itzuli? Horrek ez du ekarriko euskararen “erdarararizazioa” baizik eta, sarritan, itzulpenak txarto egiten dira (are gehiago automatikoak direnean).
Gainera, guk euskaldun on eta eskuzabalok, horrelakoetan parte hartzen dugu poz-pozik, gure hizkuntzak merezi duen begirunea eskatu ordez. Niretzat euskara ez da bigarren mailako hizkuntza; ez dut nahi beti euskara erdararatik eratorritako zerbait bezala, baizik eta euskaraz zuzenean sortutakoak izango dituena.
Bukatzeko, jakin nahiko nuke ea zergatik Eroskik ez dituen euskaldunak kontratatzen horrelako testuak euskaraz zuzenean sortzeko, itzulpen automatikoak bultzatu beharrean.
“Lehenengoa, zergatik dena erdaraz sortu eta ostean euskarara itzuli? Horrek ez du ekarriko euskararen “erdarararizazioa” baizik eta, sarritan, itzulpenak txarto egiten dira (are gehiago automatikoak direnean).”
Euskal sortzaile gutxi dagoelako. Beraz, itzulpenak euskarazko informazioa izatea errazten du. Nahiz eta itzulpenak txarto egin, itzulpen zuzena egiteko abiapuntu bat izan daiteke.
Baina horrelakoekin egoera bideratu edo hobetu beharrean, bere horretan mantentzea baino ez dugu lortuko. Alegia, ez dugu eduki horien sortzaile euskaldunik egotearen beharrik sortuko.
Hemengo enpresek beren lana euskaraz burutu behar dute. Lehenengo beste hizkuntza batean egiten badute gure herriari traizio egiten diete.
Baina atzerrian beste hizkuntzetan idatzitako liburu eta artikuloak euskaratzeko ganorazko itzultzaile bat behar dugu…
Ba nik sortuko nuke ministerio berri bat;
Itzulpengintza, bikoizketa eta azpititulaketa.
(Noski, bertako sorkuntza bultzatzearekin batera)
)
Itzulpengintza da gakoa euskararen salbazioan (http://www.berria.eus/paperekoa/1966/032/001/2017-01-08/ez_da_subjektu_politikorik_sortzen_egungo_eskoletan.htm). Baina nork egingo du? Administrazio frantses edo españolak? Bankuek? Guk dohainik? Crowdfunding bidez?
Izan ere, zenbat film, dvd, dokumental, marrazki bizidun, liburu, aldizkari… Konsumitzen dugu euskaldunok beste hizkuntza batetik espainolara bikoiztuta eta itzulita???
Bai, baina Espainiako enpresek ez dute euren testuak ingelesez edo bestelakoetan sortzen eta gerora horiek gaztelaniara itzultzen. Bada, euskal enpresekin nik gauza bera eskatzen dut: euskaraz sortu dezaten testuak.