Txosnetako barra turnoetarako 10 aholku (Aiora Probatxoak)

Txosnetako barra turnoetarako 10 aholku (Aiora Probatxoak)

“Noizbait barra turnoren bat egin baduzu txosnaren batean, seguru hemen esaten ditudan gauzekin identifikatua sentitzen zarela”, dio Aiora Probatxoak azken bideoan, “Txosnetako barra turnoei buruzko 10 gauza”.

Eta ez baduzu inoiz txandarik egin, entzun gomendio hauek!”:

Kattalin Minerrek proposamena luzatu eta berak jaso, festak nonahi diren honetan erabilgarri izango dituzuen aholkuak dakartza jada Euskal Herriko youtuberrik ekinenetakoa eta eraginkorretakoa den Aiora Probatxoak.

Euskarazko youtuber gutxi zegoelako ireki ei zuen bere kanala, urte hasieran, eta dagoeneko zortzirehunetik gora jarraitzaile eta dozena eta erdi sarrera ditu eginak. Hemen duzuen azken hau kasik mila lagunek ikusi du egun bakarrean.

.

Aiora Probatxoaren Youtube kanala

Txosnetako barra turnoetarako 10 aholku (Aiora Probatxoak)Txosnetako barra turnoetarako 10 aholku (Aiora Probatxoak)