Itxaropena, zertarako?
Itxaropena, zertarako? –
John Hopkins Unibertsitatea Baltimoren dago, Amerikako Estatu Batuetan. XX. mendean Richter izeneko psikologoak bertan egin zuen lan eta batzuetan esperimentu nahiko krudelak ere egiten zituen. Garatu zuen ikerketa batean urez erdizka betetako ontzi handi itxietan sartzen zituen arratoiak. Bertan bizirauteko igeri egin behar zuten, etengabe. Batzuek egunak ematen zituzten igerian, baina beste batzuek minutu batzuen buruan itotzen ziren.
Hasierako hipotesiak estressaren eraginari leporatu zion heriotz goiztiar horien erantzukizuna, baina berehala baztertu zuen: animaliek ez zuten estresari lotutako adierazpen fisiologikorik (taupaden eta arnasaren azkartzea, adrenalina maila handia…). Aldiz, aurkakoa erakusten zuten: arnasaren moteltzea eta tenperatura jaitsiera. Arratoiek amore ematen zuten, etsita zeuden, ez zuten aterabiderik ikusten. Ikerlariek beste aldaera bat egin zuten esperimentuan: arratoi batzuk lehorrera ateratzen zituzten denbora oso labur batez. Horiek askoz gehiago irauten zuten igerian: itxaropena zuten, bazekiten ur horretatik atera zitezkeela inoiz.
Vetusta Morla taldearen “Golpe maestro” kantaren bertso batek honela dio: “Fue un atraco perfecto, fue un golpe maestro, dejarnos sin ganas de vencer”. Etsipena hitza etsi aditzatik dator, hau da, utzi, laga, amore eman. Horregatik edozein lehiatan irabazteko asmotan helburuetako bat aurkakoak itxaropena galtzea da.
Gurera ekarriz, batzuetan gure hizkuntzaren inguruan daukagun ikuspegia hain da ezkorra! Ematen du euskararako nahi genukeen hori izugarri urrun dagoela; eta esku artean dugunak ez duela ia ezertarako balio. Adibide oso erabilia hartuta, badakit euskararen kontuan botila ez dagoela beteta, inondik inora, baina zintzoki onartu beharko dugu hutsik ere ez dagoela.
Ondorioak atera ditzakegu: etsipenak eta adierazpen ilunek edozein asmoren etsai arriskutsuak dira, baita euskaltzaleon proiektuena. Salba dezagun hizkuntza ekiten, noski, baina irribarrez, itxaropenez aurrera begira.
Esperimentua baliatu behar da buruan buru.
Itxaropentsu ala etsitu, esperimentu horren baldintzetan egonda arratoi guziak ito egin dira .
Gu ere ez bagara baldintza hauetatik ateratzen gureak egin du.
Gure kasuaren gainean hausnartzeko, garaitoien esperientzia hau interesgarria da baina baina mugak ditu. Izan ere garatoien egoera sinplea bezain muturrekoa da: hitz laburrez esanda garratoiek inolako aterabiderik ez dute heriotza baizik. ez heriotza linguistikoa edo kulturula guk bezala fisikoa baizik. Gu ordea, kezka politiko eta linguistikoez aparte, gure bizitza ez da jokoan eta ongi bizi gara. Horregatik ez dugu gure burua hiltzen uzten garratoi etsitu horiek bezala.
Baina ddiferentziak diferentzi, esperimentazioa interesgarria da.
Aldiz Joseanek ateratzen duen konklusioa lasterregia eta partziala. deritzot. Gehiago aurreiritzi dirudi konklusio baino. Hona zer o ndorio ateratzen duen:
“Ondorioak atera ditzakegu: etsipenak eta adierazpen ilunek edozein asmoren etsai arriskutsuak dira, baita euskaltzaleon proiektuena”
Ene aburuz, Iparraldean behintzat, inportanteagoa litzateke goraraztea:
“ilusioek eta eta adierazpen ederrek edozein asmoren etsai arriskutsuak dira, baita euskaltzaleon proiektuena”
Eutsi goiari
Harrigarria Joseanen analisia, harrigarria. Ezkortasuna ikusten omen du gure hizkuntzaren ingurian. Egia esateko ez dut inon hori ikusten, inon ere. Alderantziz izanen da. Hor ikusten ditut ETB1 eta ETB2 autokonplazentzian itoak. Hor dabiltza zenbait buru eta guru, arrosa kolorezko egoera pintatzen, dela Ilazki Serrano, dela Kike Amonarriz
Harrigarria benetan zure analisia, Josean: hor dabila PNV autokonplazentziaren saltzaile. Hor dakusat Bildu, oso ioso despistatua euskarari dagokionez. Eta sindikatuak berdintsu.
Eta ezkortasuna ez dut inon ikusten
Harrigarria benetan zure analisia, Josean: hor dabila PNV autokonplazentziaren saltzaile. Hor dakusat Bildu, oso ioso despistatua euskarari dagokionez. Eta sindikatuak berdintsu.
Eta ezkortasuna ez dut inon ikusten
Bitartean euskaldunon kotrako eraso etengabea Iparraldean, Nafarroan eta baita EAEn ere (orain berean Donostiako udalak 60 udaltzain erdaldun hartu ditu)
Hemen behar dena erreslitatearen egia, eta baditugu 20 urte botila betetzen joan beharren husten ari dela ageri dela.
Eta zerbait aldatzekotan errealitatea beharko dugu ikusi eta gero aldatu. Kalitatean izugarri egin dugu behera, hau da, ezagutzan. Eta motibazioan? Euskara eta Euskal Herriare maitasunean? Uff