Iruñeko Udaleko aldaketaren gobernuak zazpi lan deialditan urratu du Euskararen Ordenantza

Iruñeko Udaleko aldaketaren gobernuak zazpi lan deialditan urratu du Euskararen Ordenantza –

Iruñeko Udaleko aldaketaren gobernuak zazpi lan deialditan urratu du Euskararen OrdenantzaIruñeko Udaleko Euskararen Ordenantza 2019ko maiatzaren 29an sartu zen indarrean, eta, ordutik, zazpi lan deialditan urratu da, UPNk alkatetza berreskuratu aurretik.

Ekainean 7 lan deialdi argitaratu ditu Iruñeko Udalak, eta horietan denetan euskaraz jakiteagatik 0 puntu ematen ziren. Euskararen ordenantza berriak ezartzen du euskararen puntuazioak % 10 behar duela izan jendaurreko lanpostuetan, eta % 5 gainerakoetan.

Beraz, zazpi helegite bultzatu ditugu Nafarroako Administrazio Auzitegian, Euskararen Ordenantzak ezarritakoa aplika dadin. Hiru kasutan (Berdintasuneko 2 teknikari lanposturako, Gazteriako 2 teknikari lanposturako eta hezitzaileen 91 lanposturako), jadanik bukatu da helegiteen ibilbidea, gobernu talde berriak bertan behera utzi dituelako (antza denez, lanpostu batzuetan euskaraz jakitea beharrezkoa zelako).

Honako hauek dira errekurrituta dauden deialdiak: Hiri kontserbazioko 31 ikuskapeneko ofizial lanpostu barne-igoera murriztuan betetzekoa, 30 udaltzain lanpostu oposizio bidez betetzekoa, osoko bilkurako idazkari lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa eta gizarte laneko erdi-mailako 17 tituludun lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Eskatzen dugu euskararen balorazioa % 5 izan dadila.

Garai iluna datorkio euskarari UPNrekin, baina, euskarari dagokionez, aldaketaren aldeko gobernu taldearen bukaera ez da oso ona izan.Iruñeko Udaleko aldaketaren gobernuak zazpi lan deialditan urratu du Euskararen Ordenantza

Iruñeko Udaleko aldaketaren gobernuak zazpi lan deialditan urratu du Euskararen Ordenantza
Joseba Otano

Administrazioan Euskaraz Taldea

6 pentsamendu “Iruñeko Udaleko aldaketaren gobernuak zazpi lan deialditan urratu du Euskararen Ordenantza”-ri buruz

  • Euskara orain artio zolan, administrazioan bederen: 0 puntu. Zer pasa behar ote du UPNrekin?
    Beherago ez daiteke izan

  • euskaldun bat 2019-07-16 09:21

    Beherago? Bai, izan liteke, balio negatiboa: euskalduna bazara ez zaituzte kontratatuko.

  • Zero azpitik baloratuko ote dituzte ba euskaldunon azterketak?
    Joño, joño! Nafarroan asmatuko ditugunak!
    Nork daki, Garde aztia eta, berriz ere ekartzen ba dituzte Antikristoa asmatzeko gai dira. Vade retro Satanas!!!!!

  • Txisteetatik haratago, hemen kritika Asironen gobernuari egin behar zaio. Nola da posible Udal euskaltzale batek bere ordenantza ez betetzea gai honetan? Hori baldin bada aurrekaria, Mayak ez du aitzakiarik behar aurreko gobernuaren ildoa jarraitzeko.

  • euskaldun bat 2019-07-17 15:06

    Ba eskerrik Asironek ez zuela ordenantza bete! Bestela hauteskundeetan ez dakit zein emaitza aterako zen! Hemen, benetako txistea nafar gizartea da, zalantzarik gabe.

  • Nafarroako alderdi abertzaleen euskaldunekiko jarrera:
    Geroa Bairi bost axola. Abenduaren 3an eta alderdiaren ospakizunetan euskararekiko maitasun platonikoa aldarrikatu, eta beste jarduera guztietarako espainiera. Gainera euskararen gaia “arazoetarako baino ez da” eta ez du dirurik ematem, beraz…
    EHBildu: euskararen (euskaldunen) alde DAGO, baina ez daki nola EGIN. Ez dauka egitasmo zehatzik, eta agintean dagoenean, Iruñeko udalean bezala, hankak dar-dar jartzen zaizkio unionistak zaunka hasi bezain pronto, eta txapelarekin estaltzen ditu begi-belarriak, arazoei aurre egin behar ez izateko.
    Bestelako eragile abertzaleentzat euskara (euskaldunak) “urruneko” gaia da, eta Euskalgintzaren berririk ez dugunez, horratx emaitza: Faxistak eta unionistak oro, aparretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude