Interneten lehen hitza euskaraz
Interneten lehen hitza euskaraz –
Interneten dauden hainbat zerbitzuk zure datuak batzen dituzte. Onerako zein txarrerako. Esaten dute enpresa batzuek zutaz gehiago dakitela zure pertsona hurbilenek baino. Poltsikoan duzun txoritxo horrek zutaz dena esaten die konpainia handiei eta horiek badakite datu horiekin zer egin.
Hori jakinda, duela urte batzuk kanpaina bat egin zen euskal blogosferan, besteak beste, euskaldunak euskaldun bezala agertzeko interneten. Euskaldun guztiok euskara ez den beste hizkuntza batean jardungo bagina beti interneten, sarean ez ginateke existituko. Konpainia handi horiek gutaz paso egingo lukete. (Egun, euskaldunok jende multzo txikia izanda, enpresa askoren guganako interesa ere txikia dela ematen du).
Kanpainari Lehen hitza euskaraz izena jarri zioten. Nabigatzailea, bilatzailea, Interneten gehien erabiltzen ditugun zerbitzuak, gure gailuak, euskaraz konfiguratzera animatu nahi gaituzte kanpaina horrekin.
Urte berriko eginbehakoen zerrendarako; aurten interneten euskaldunago:
-
-
- Nabigatzailea euskaraz jartzeko <egin klik >
- Firefox gehigarriak. Euskalbar + Xuxen + Itzuli + Lehen hitza euskaraz (azken hau ez da beharrezkoa, Firefox euskaraz deskargatu, instalatu eta erabil daitekeelako).
- Chrome gehigarriak. Oraingoz ezin da Chrome euskaraz erabili baina, hala eta guztiz ere, gehigarri euskaldun batzuk ezarri daitezke: Lehen hitza euskaraz + Euskalbar + Itzuli+ (dena den, azken hau ez dabil Chromen, oraingoz, Firefoxen bezain txukun. Niri behintzat ez dizkit ezarpenak gordetzen).
- Google bilatzailea euskaraz jartzeko, ondo gorde <esteka hau>. (Lehen Google Euskara begi bistan agertzen zen. Euskara hitza ere agertzen zen, baina aspaldi honetan, auskalo zergatik, kendu egin dute).
- Google bilatzailea. Aldatu zure bilatze-ezarpenak.
- Google bilatzailea. Hizkuntza-ezarpenak.
(Dena den, esperimentua egin dut: ‘pinguino’ hitza bilatu eta gaztelaniazko Wikipediako ‘pingüino’ izan da lehen emaitza. Agian lurralde hautatzerakoan ezin izan dudalako Euskal Herria hautatu eta, besterik ezean, ‘Uneko lurraldea’ hautatu behar izan dudalako).
- Google inguruko beste zerbitzu batzuk euskaraz jartzeko, bilatu zerbitzuaren ezarpenak. Google zerbitzuak euskaratzeko >hemendik<.
- Telefono eta tablet guztiak ezin dira euskaraz erraz jarri. Dena den, erraz instala daiteke teklatua euskaraz, telefonoetan-eta merezi du AnySoftKeyboard (< egin klik) instalatzea. https://librezale.eus/2017/02/20/anysoft-keyboard-euskaraz-kalean/
- Baliabideak, aplikazioak, eta abar (< egin klik).
- Xuxen online. Askoz hobeto Xuxen Mozilla Firefox gehigarri bezala, Firefoxen bidez zabaltzen ditugun testu-editore guztietan ondo integratuta, baina Chromebook garai hauetan, batzuetan, ezinbestean, Xuxen online hori besterik ez dugu izango eskura.
-