Interneten kalean baino euskara gehiago
Interneten kalean baino euskara gehiago
Interneteko domeinu nagusietan dauden webguneen %17ak erabiltzen du euskara, hala jakinarazi du PuntuEus Behatokiak. Euskararen kale erabilera, aldiz, %13,3koa da azken neurketen arabera. Fundazioko zuzendari Josu Waliñoren esanetan, euskarak sarean duen komunitate sendo eta aktiboak egindako lanaren ondorio da.
PuntuEUS Fundazioak sortu du behatokia, eta euskal hizkuntzak sarean duen presentzia eta osasuna aztertzea du helburu. Horretarako 3 alor neurtuko ditu: .EUS domeinuaren egoera, Internetek Euskal Herrian duen presentzia eta euskararen egoera sarean.
2014ko Euskararen Egunean ipini zen martxan .eus domeinua. Urtebetean 5.000 domeinu izen lortzeko erronka ipini zuen PuntuEus fundazioak eta gaur egun 4.520 izenek eskuratu dute. Urteurrena ospatzeko ohiko prezioa %80 merketu dute: domeinu izena 9,95 euroan eskuratu daiteke abenduan zehar.
Dena den, datua bada gutxienez harritzekoa, kalean baino errazago erabiltzen al dugu euskara sarean?
%13a kalean… joder.
Normala iruditzen zait, etxean Euskaraz egin nahi duenak interneten sartu ta Euskaraz irakurri dezake inolako liskarrik gabe, ta kalean?Ba ez, bestea jakin behar du, zuk jakin behar dezu berak ere dakiela (askok bestela ez dira Euskaraz egitera ausartzen)…
Ta jada kontuan izaten badugu, gune arras erdaldunetan Euskaraz bizi nahi duten hiritarrak… Hoiek interneten egin edo ikusi ahalko dute Euskara.
Beraz normala iruditzen zait.
Jar dezagun adibide modun Twitter, Euskara jakinda erabiltzen ez dituzten jarraitzaileak badituzu, noizbehinka Euskaraz jarritako albisteak irakurriko dituzte ta baita txiokatu ere, ta txio hoiek Euskara dakiten baina erabiltzen ez duten beste txiolariengana iritxiko da.
Beraz azkenean kalean normalean egiten ez dutenak, interneten bai egiten dute.