Ibon Arrizabalaga de Mingo da Bai Euskarari Elkartearen zuzendari berria

Ibon Arrizabalaga de Mingo da Bai Euskarari Elkartearen zuzendari berria –

Bai Euskarari proiektua utzi du orain arte zuzendari izan den Rober Gutiérrezek eta haren lekua hartu du Ibon Arrizabalaga de Mingok (Orio, 1973).

Ibon Arrizabalaga de Mingo da Bai Euskarari Elkartearen zuzendari berria

Arte Ederretan lizentziaduna da Arrizabalaga baina beste esparru batzuk jorratu ditu bere ibilbide profesionalean. Azken 20 urteetan hezkidetza, sexu hezkuntza eta Tratu Onen kultura ardatz dituen Arremanitz kooperatibako kide izan da. Bai Euskarari Elkartea zuzentzeko erronka “pozik” eta “arduraz” hartu du. Hemen irakurri dezakezue Ibon Arrizabalaga de Mingori egindako elkarrizketa.

Rober Gutiérrezek (Gasteiz, 1970) 25 urte egin ditu Bai Euskarari proiektuan. Kontseiluan lehenengo eta Bai Euskarari Elkartearen zuzendari elkartea sortu zenetik -18 urtez-. Etapa berri bati ekingo dio orain. Elkartean egin duen ibilbideaz, lorpenez eta arantzez aritu gara Gutiérrezekin elkarrizketa honetan.

Bai Euskarari Elkartea

Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea da Bai Euskarari Elkartearen helburua. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta lan munduan euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara eskura jartzen. Proiektu propioak sortu ditugu (Ziurtagiria, Enpresarean, Lansarean lan-ataria, Euskaragileak, ‘Elkarrengandik Ikasiz’ solasaldiak…), elkarlanean aritzen gara beste zenbaitetan (Lazarraga Sariak, Euspot Lehiaketa, Beterri-Saretuz, etab.) eta erakunde ezberdinei zerbitzua eskaintzen hasiak gara (Arabako Enpresen Foroa, Euskara Langai, etab.).

Elkartearen inguruko informazioa duzue baieuskarari.eus webgunean.

Ibon Arrizabalaga de Mingo da Bai Euskarari Elkartearen zuzendari berria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude