Hotz
Hotz –
Urriaren 28ko arratsaldean hotza egiten zuen Iruñean. Haize zakarra zebilen. Ez zen giro karrikaz karrika ibiltzeko. Garbi dago neguaren bat-bateko agerpenak jende bat baino gehiago uzkurtu zuela eta etxeko epelean atxiki. Giro gaiztoagoarekin jende gehiago ikusia naiz, ordea, euskararen aldarrian. Errebindikazio historikoa dugu Nafarroa osorako ofizialtasuna. Historikoa ez ezik, bidezkoa eta legezkoa. Nago, hala ere, Nafarroako euskaldun eta euskaltzale aunitz zuhurragoak direla haren presaz, haren premia erabatekoaz. Nago ez direla guti uste dutenak bide luzea urratu beharra dagoela oraindik, gizartean nahiz politikan, ofizialtasuna planteagarria izateko aurrera ateratzeko aukera minimo batekin, edo bertze aldean inork nahi ez duen erreakzioa piztu gabe. Hotza zegoen larunbatean Iruñeko karriketan. Hotzago gure jendea.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2018ko urriaren 31koa]
Hotz
Hotz, hotz galanta egiten baitu alderdi politikoen agendatik kanpo. Nire ustez aldaketaren gobernuak eman zezakeena eman du euskara arloan. “Geure” ordezkariek ikusten dute euskaldunon masa ez dela nahikoa beren postua ziurtatzeko eta gizarteko bestelako jendearen atea jotzen dute botu eske. Komunikabide nagusien kontrola etsaien eskuetan egonik, ez dira ausartuko euskara beharrezkoa den bezala inposatzera, horren kostu politikoa izugarria izango baitzaie. Euskaltzaleoi geure artean antolatzea dagokigu, estamentu ofizialetatik ez baikaituzte lagunduko. Negua badator
Bai, hotza, eta ni erabat atzendurik.
Hilabete batzuk lehenago mediku lekuen konkurtsoa Nafarroan. Eta horien artean mendi aldeko herri inportanteak, denak abertzaleen eskuetan. Euskara konkurtsotik kanpo.
Uste duzue abertzaleek beren haserrea, ezin egona, protesta agertu zutela?
Eta orain niri eskaka karrikara ateratzeko?
Bo, bo, bo. Isilk egotea hobe!
Ez ginateke isildu behar ba.
Salatu beharra dago alderdi abertzaleen utzikeria, etsai unionisten erasoa baino hilgarriagoa baita.
Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzearen premia hori ikusten ez duen euskaldun bat naiz ba ni. Euskarak Nafarroan hamaika behar ditu baina Erriberan euskara ofiziala izatea ez da premia horietako bat nire ustez. Gainera, gai horrekin insistitzeak euskararen kontrako iritziak sortzen dituela esango nuke nik.
Nik uste dut eztabaida hori zabaltzea osasungarria eta beharrezkoa dela. Baina gero ondo asmatu behar dela tokian-tokian.
Hori esanda, iruditzen zait ofizialtasunaren aldarriaren atzean ezjutatzen direla alderdiu abertzaleak, guztiak, praktikan ezer gutxi egiteko euskararen (euskaldunon) alde. Ikusi besterik ez dago abertzaleen eskuetan dauden herri asko eta askotako hizkuntz politika zein den.
Baliteke ahal duten guztia egiten dabiltzala, edo agian euskararen ofizialtasuna oztopatzen ari dira nahita, inkonpetentziaz edo traizioz. Haien intentzio onean sinesten dut hala ere.
Baina alderdiak langileak bezala dira. Edo ikasleak. Seguraski ahal duten guztia egiten ari dira, baina ez bada nahikoa, kalera doaz. Bistan da ez dutela nahikoa egiten hortaz nik ez ditut bozkatzen. Gauzak ongi egiten badituzte bozkatuko ditut.
Zail dugu orain, oso zail. Alde guztietatik. Agian alderdiek ez dute nahi, edo agian ezin dute. Baina normala da. Euskal herria ahuldurik iritsi da modernitatera. Aurretik jada herri zapaldua eta gutxitua zen. Hori gutxi balitz, diktadura kolonial bortitz bat izan du, eta 50 urteko altxamendua galdu berri du. Orain Europar Batasunaren politika etnozida dugu ere aurka.
Pazientzia eskatzen dut, mesedez. Egoera desesperanteak ekartzen ari du proposamen fantastikoen sorta bat, eta are okerrago, klaudikazio totalera jotzen ari dira beste batzuk. Uste dut konponbidea hau ala bestea dela diotenak ez direla egoeraz jabetzen. Ez dago formula magikorik momentu honetan. Pazientzia izan, ekin lanari amore eman gabe, eta iritsiko da aukeren eta dilemen unea aurrerago zeren une honetan ez gaude inolako bidegurutzean, oraingo krisia holistikoa da.
Abertzaleen eskuetan dauden herri asko eta askotako hizkuntza politika zein den” dio JJtak
Baina ba al dute hizkuntza politikarik?
Bai. Euskalgintzara hurbildu eta ebatsi ahal guzia, herri honetako militante apurrak engainuz atxiki eta eraman beren politika arrotz eta iparrik gabera. Aspaldian ari dira gure militanteak bereganatze lanetan. Urteak daramatzate horretan eta inor ez gara ausartzen hori esatera
Ai, hau zoritxarra!
Badatoz udal hauteskundeak, eta hurbilean sumatzen ditut. Jende aski ez eta poliki poliki, badatoz oraingoan ere. Euskarari kalte besterik ez diote egiten bere fitxaketekin
Euskatzaleok! Eutsi gogor euskalgintzako gure proiktuei! Ez utzi zuen lekuak ez dakit zer eskaintzengatik. Euskagintza ez dedila beste behin galtzen atera!
Erabat ados Nafar-ekin. Begiekin ikusi eta buruarekin pentsatzen ikasi beharko dugu bai, dena bihotzarekin egin beharrean. Euskal herriko txoko guztiak ez dira berdinak ez soziolinguistikoki, ez politikoki. Lehentasunak eremu euskaldunak indartzean jarri behar dugu, eta ez, indarrak euskara arrotz zaien eremuak (bai ireki begiak) konkistatzean. Azken hau lortzeko baldintzarik ez dago ez epe motz eta ez ertainean.
Eremu euskaldunetan zertan hobetua badago. Hauetan lege baldintza egokiak sortzen ahalegindu behar da.
Erriberako jendea larritzeak legeak onartzeko aukerak eta beraz euskararen etorkizuna kolokan jartzea dakar, eta hori, ez da euskararen alde egitea, kontrakoa baizik.