Nor zara zu?

Nor zara zu? –

Lehenengo euskara ikasgaietan, “nor zara zu?” galdetzen eta erantzuten irakasten dugu. Nik Mariana Grande Cobián naizela badakit. Gainera, nire familia galizarra eta asturiarra da. Hala ere, Argentinan  pertsona batzuek ez dakite nortzuk diren, militarrek bere identitatea lapurtu zietelako. Nola? Hauetako bat atxiloketarako zentro klandestino baten jaiotzen bazen, beste familia bati umea ematen zioten.

Nor zara zu?

Horregatik, Abuelas de Plaza de Mayok bere borroka diktadura bitartean hasi zuen, gauza asko egiten momentu horretatik. Esaterako, garai horretan zientzialariek  “aiton-amonatasun” indizea garatu zuten, amonak eta biloba ezagunak ikertzen; haurrak aurkitzeko. Haurren Eskubideen Konbentzioan hiru artikulu Argentinakoak dira: 7, 8 eta 11 (ezin dira umeak herritik atera, eta ezin da umeen izena aldatu). Legeei buruz hitz egiten, Argentinako adopzio-legea aldatu zen. Baina, nire ustez, beraien lan handiena gizartea haztea zen. Haiek eta beste giza eskubideen aldeko erakundeek giza eskubideak eskolako curriculumean sartzea lortu zuten. Beraz, derrigorrezkoa gai horri buruz hitz egitea, lan egitea eta irakastea da eskoletan.

Bestalde, zalantza zabaldu zuten. Badakizu nor zaren? Eta, orain, badakite nor diren zure gurasoek? Oraingoz, biloba batzuk bilatzen jarraitzen dute. Haiek ni baino zaharragoak dira, beraz,  seme-alabak izan ditzakete.

Hasieran, ni nor naizen badakidala esan dut. Eta hori egia da. Hala ere, agian, Argentinan galdera hori garrantzitsua denez, beti amari familiari buruz galdetzen diot. Gure historia bizitzeko beharrezkoa delako. Galdera horretatik, erantzun batzuk lortu nituen; esaterako, amaren amonak ez zuen bere aitaren abizena, orduan, Asturiaseko herri horretan beste senide batzuk ditugu; ezezagunak, noski. Baina ez da hori bakarrik. Izeba hil ondoren (hark ez zuen ezagutu izeba), amak bere lehengusuak ezagutu zituen. Hirurogeita hamabost urterekin, familia handitzen da. Amak nire amonaren familiari buruz asko ez zekienez, gauza berri bat agertu zen: lehengusuek bere birraitona Bilbokoa zela esan zioten. Beraz, gure identitateari buruz galdetzeak berreraikitzen gaitu. Orain, antza denez, nire senide bat Euskal Herrikoa zen.

Gure identitatea ezagutzea giza eskubide bat da. Amonek lan handia egiten dute, ez Argentinan bakarrik. Beraien ekintza batzuk Europan egiten dituzte, ume batzuk Argentinatik eraman zituztela pentsatzen dutelako. Horregatik, beraien lana zabaltzea oso inportantea da. Oraingoz, 300 biloba bilatzen ari dira. Egia esan, borroka hori gizartearena da, gure bilaketa da.

Nor zaren jakingo ez bazenu, laguntza jasotzea gustatuko litzaizuke? Orduan, lagundu nahi baduzu, mesedez, zabaldu webgune hau.

 

www.abuelas.org.ar

#41añosdeamor

Nor zara zu?
abuelas de la plaza de mayo, argentina, desagertuak, Nor zara zu?
Mariana Grande Cobián

Eskola publikoko irakaslea naiz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude