Hobeto idazteko hamar aholku

Hobeto idazteko hamar aholku

Hemen dituzu lagun, ZUZEU orainkarian (zein EGA-ko azterketan) hobeto idazteko hamar aholku (eta beste), umorez emanak eta sekulako arrakasta izan dezazun musutruk eskainiak.

* Kasu! ez dira irrati eta telebistako tertuliakideentzat baliagarriak.

 

(ZUZEU-n) hobeto idazteko hamar aholku:

1. Arindu aliterazio alaenak, alajaina!

.

2. Fuck anglizismoak!

.

3. Behar dituzu esaldiak zeinak egitura aldrebesekoak diren ekidin.

.

4. Zailatu ortografia zuzena erabilten; eta puntuazioa

.

5. Egizu ihes topikotik euskaldunak kolpeta dantza egitetik bezala; topikoek ez dute gaur egun inor aho bete hortz uzten (#etahorihalada).

.

6. Konparaketak topikoak baino are okerragoak dira.

.

7. Guztietan okerrena, dena den, superlatiboa da.

.

Zortzigarrena: mantendu formatua eta estiloa.

.

9. Izan zaitez gutxi gorabehera zehatza.

.

10. Inork ez ditu maite orokortasunak.

.

11. Saia zaitez eta egizu ahalegina erredundantea ez izaten eta behar baino hitz gehiago ez erabiltzen, guztiz alferrekoa baita eta gainera sobera dago.

.

12. Nork behar ditu galdera erretorikoak?

.

13. Esajeratzea milioi bat aldiz okerragoa da labur gelditzea baino.

.

14. Hamar puntutik gorako zerrendak ez dira argigarriak izaten.

8 pentsamendu “Hobeto idazteko hamar aholku”-ri buruz