Entzun Pablo Iglesias-en hitzak: “terrorismoa gaitzestea da baldintza”

Entzun Pablo Iglesias-en hitzak: "terrorismoa gaitzestea da baldintza"Abisatu dute, gero ezingo zaie engainatu izana egotzi. Podemos-eko idazkari orokor eta lider mediatikoak nahiko argi iradoki du ez dutela EH Bildurekin hitzarmenik egingo, “terrorismoa” gaitzestea baldintza gisa jarri duten heinean. Jakina den bezala, Podemos-ek Gipuzkoan zein Nafarroako gobernu osaketarako giltza izateko aukera handiak ditu.

Radio Nacional de Españan aitortu zuen, maiatzaren 13an. Gaur, Sortuko idazkari orokorrak, Hasier Arraizek gogor egin du Iglesias-en aurka.


(elkarrizketa osorik)

Urruti daude Pablo Iglesiasek ETAren inguruan egiten zituen gogoeta konplexuago hauek!

baldintza, eh bildu, ETA, gaitzespena, podemos, Terrorismoa

8 pentsamendu “Entzun Pablo Iglesias-en hitzak: “terrorismoa gaitzestea da baldintza””-ri buruz

  • Usteak Erdiak Egi 2015-05-16 16:40

    Ez ditut Zuzeuko sustatzaileak ikusten lehen bezela Podemos euskaltzale, progresista, independentista, solidarioa, leiala, garbia, ederra eta demokratikoa dela sutsuki defendatzen.

    Badirudi batzuetan oker daudela baina hori ezinezkoa da. Ematen du Podemos nahita eraikia izan dela independentismoaren alternatiba izateko, alderdi ezkertiar eta espainiar guztiak bezela. Baina hori ezinezkoa da. Pablo gure laguna da. Beraz Podemos sutsuki defendatu duten sasi-abertzaleek ez dute autokritikarik egin behar. Edo hori dirudi.

  • ZuZeu

    Usteak Erdiak Egi,
    izango da zuk ez duzula bista onik, izango da geuk ez dugula zerbait ondo egin, izango da azido liserjikoren bat irentsi duzula edo halakoren bat… derrigorrez behar du egon zerbait uste baduzu “ZuZeuko sustatzaileak” garenontzat Podemosek adjektibo horiek guztiak merezi dituenik. Diozun horretan, ustea osorik ustel.

  • amonamantangorri 2015-05-17 01:52

    Bo, irakur ezazue Larragako Bilduk eta PSNk orain lau urte sinatutako gobernu hitzarmenaren sarrera. PSNko zinegotziei espediente disziplinarioa ireki omen zieten alderdiko nausiek, bekatu larri haregatik. http://gerindabaibi.blogspot.com.es/2011/06/el-acuerdo-psn-bildu-en-larraga.html

    Podemosen eskaerak ez luke zertan dokumentu hartan esaten zenetik hain urruti egon behar. Dena den, egia da, Laura perezek lasaitzeko asmoz esandakoak goitibeheiti, gaur gaurkoz Podemos ez dela fiatzeko modukoa.

  • Bi hanka omen ditu Podemosek: PSOE eta PP garaitzeko makina zehatza, zorrotza eta oinarriak, basea, direna. Azkenaldian errenka dabilen itxura du. Estropuzu egingo ote?

  • amonamantangorri 2015-05-18 13:47

    http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/mas_navarra/2015/05/18/quien_importa_que_votaria_una_consulta_sobre_ikurrina_231929_2061.html

    Laura Pérez, Nafarroako zerrendaburua:

    Está autorizada por Pablo Iglesias para pactar con EH Bildu?

    No necesitamos que Pablo Iglesias nos autorice. Es el secretario general, pero la soberanía la tienen las asambleas territoriales.

    De momento, Iglesias ha condicionado los pactos con EHBildu a que éste condene el terrorismo.

    Nosotros ya lo habíamos dicho antes. Según nuestro programa, exigiremos como condición el criterio de verdad, justicia y reparación de todas las víctimas, las de ETA y muchas otras de nuestra historia reciente.

    Si los abertzales no condenan a ETA, ¿gobernarán con ellos?

    Exigiríamos a EH Bildu que condene la violencia de ETA, pero también podríamos exigir al PP que hiciera lo mismo con la franquista o la violencia económica de los desahucios y los trabajadores que mueren por condiciones laborales indignas.

    Le he preguntado por ETA. ¿Que EH Bildu no la condene impediría que gobiernen con ellos?

    Podría impedirlo. Incumpliría nuestro programa. Pero hablo en condicional.

  • Podemoseko EAEko idazkari faxista askeguneari buruz: “Gu ez dugu zer ikusirik Segi, Bildu edo biolentziaren oinordekoekin” (Gaztelaniatik itzulia noski).

    Podemos diseinatu eta publiko egin zutenetik esan dut hauek PSOE ordezkatzeko sortu dutela, eta iraindua eta zentsuratua izan naiz. Intuizio politiko PISKA BAT eskatzen dugu.

  • Ahal Dugu-Podemos-ek gaur gauza bat esaten du eta bihar guztiz aurkakoa burutzen du.

    Ez daukate erremediorik, ikusi dudan alderdirik eskizofrenikoa dela uste dut. Norbaitek esan zuen bezala: Podemos alderdi demoskopiko bat da, inkesten arabera haien helburu politikoak aldatzen dituena.

    Ez daukate inongo printzipio finkorik, edo bestela bota ezazue begirada bat urte bat lehenago goraipatzen zituzten neurriei: errepublika, nazionalizaketa mordoak, errenta unibertsala… etc etc Eta alderatu gaur egun esaten dutenarekin.

    Eserlekuak daztatzeko ailegatu dira bai Espainia bai Euskal Herriko esparru politikora eta kitto, ez dugu zertan gehiago pentsatu behar.

    Ni neuk badut Podemosen sartuta dagoen lagun bat eta hauteskunde hauek izan aurretik aipatu nuen sekulako laguntza izango zela Podemos EH Bildu hainbat udalak mantentzera laguntzeko bidean.

    Berak ezetz erantzun zidan, argudiatuz jadanik erabakita zegoela alderdian ez zutela inori aldarrikapena emango, haien buruari baino. Orain badirudi guztiz kontrakoa gertatuko dela. Ikusten duzue? Ez dago Podemoseko peña hau inondik harrapatzeko modurik! Beraz ez fidatu haien ahotik ateratzen den ezerretaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude