Hizkuntzak, gorputzak eta tarteko zirrarak

Hizkuntzak, gorputzak eta tarteko zirrarak –

Euskal identitate migratuen bizipenei erreparatzeko instalakuntza interaktiboa BADALAB Hizkuntza Berrikuntza Laborategian

Hizkuntzak, gorputzak eta tarteko zirrarak

  • Artefaktuekin interakzioan jarri ahalko da bisitaria, Euskal identitate migratuen bizipenei erreparatu eta etorkizuneko euskal komunitatearen inguruan esperientzia bizitzeko.
  • Bisitak Joxepa Antoni Aranberri anitzenea eraikinean, Badalab-eko bulegoan, izango dira, Azaroaren 23, 24 eta 25ean. 23-24 arratsaldez (17:00 – 19:00) eta 25 goizez (10:30 – 13:00)
  • Irekia, doakoa eta izenik-emate gabekoa da ekintza.

Errenteria 2023/11/21 Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiarekin elkarlanean sortu dute Euskozenoak -Euskal nortasunaren inguruko hausnarketa plataformak-, SOS Arrazakeriak eta Dejabu Antzerki Konpainiak Hizkuntzak, Gorputzak eta tarteko zirrarak instalazio artistiko interaktiboa. Bisitariek euskal identitate migratuen bizipenei erreparatu eta etorkizuneko euskal komunitatearen inguruan esperientzia bat bizi dezatela du helburu. Zein da abiapuntua?

Hizkuntzak, gorputzak eta tarteko zirrarak

Zer da? Hizkuntzak, Gorputzak eta tarteko zirrarak instalazioa, Dejabu Antzerki Konpainia jatorri migratuko pertsonekin elkarlanean sortutako ibilbide interaktibo da. Instalakuntza interaktibo honetan, lehen belaunaldiko hainbat migratzaileekin sortutako material eta testuak baliatu dira. Artefaktuz artefaktu, bisitariak euskal komunitatearen barruan dagoen aniztasun linguistiko-kulturala gerturatu ahalko da, hizkuntza ezberdinekiko ditugun pertzeptzio eta aurreiritziak behatzeko eta batez ere, etorkizuneko euskal komunitatearen inguruan birpentsatzeko.

Ibilbidea osatzen duten artefaktuen oinarri dira bi galdera nagusi:

– Zein da euskal komunitatearen baitan dagoen aniztasun linguistiko-kulturala, zelan zeharkatzen gaitu horrek eta nola hasi gaitezke etorkizuneko askotariko euskaldunak irudikatzen?
– Nola lagun lezakete disziplina artistikoek geroz eta aldakorragoa den errealitatean hiztun gisa ditugun bizipen, kezka, desira zein erronkak gorpuzten?

 

Joxepa Antoni Anitzenea eraikinean
Hiru egunez irekita egongo den ibilbide interaktiboaren kokapena ez da kasualitatea; Joxepa Antoni Aranberri Anitzenea eraikineko komunitatearen elkarbizitzari aitortza egin nahi dio instalakuntzak, eta herriko hizkuntzen eta pertsona anitzen topagune izaera hartu nahi du.

Bisitak Joxepa Antoni Aranberri anitzenea eraikinean, Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiaren egoitzan, izango dira tarte hauetan:
– Azaroaren 23-24ean, 17:00-19:00.
– Azaroaren 25ean, 10:30-13:00.

Hizkuntzak, gorputzak eta tarteko zirrarak

Bisita irekia eta doakoa izango da, eta ez da izen-ematerik egongo.

Hizkuntzak, gorputzak eta tarteko zirrarak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude