Hizkuntza protokoloa eta moda

Hizkuntza protokoloa eta moda –

Hizkuntza Protokoloa eta moda Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak proposamen bat aurkeztu zuen aurreko astean, Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean.

Proposamen horren aurrekaria Europa mailakoa da; izan ere, Donostian 2016an sinatu zen Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa, eta dokumentu horretatik tira eginez, Gasteizen aurkeztutakoak udalak ditu jomuga.

Zer lortu nahi da protokoloaren edizio berri horrekin? Hiru estrategia proposatzen dira. Lehenengoa, udalek herritarrei zerbitzu guztiak euskaraz ematea. Bigarrena, udalek komunikazioa euskaraz egitea. Hirugarren eta azkena, udaletako langileek lana euskaraz egin dezatela.

Hizkuntza protokoloa eta modaProposamen handinahia bezain beharrezkoa da, eta ohorea da arabarrontzat Euskal Herri osora zuzenduta dagoena aurkezteko Gasteiz aukeratu izana.

Gainera, saio horretan gogorarazi ziguten Gasteiz, XX. mendearen 80ko hamarkadan, aitzindari izan zela udal-zerbitzu bat sortzen euskara bultzatzeko. Hori ere bada motiboa hemengo euskaltzaleengan harrotasun sanoa piztu dadin.

Eta, noski, gogorarazi behar dugu azken Korrikaren amaiera ere Gasteizen izan zela; eta nolako ospakizuna.

Beraz, ematen du nonbait, Gasteiz modako hiriburua dela euskaltzaleentzat.

Hala ere, modak moda, Gasteiz euskararen ekitaldietarako modako hiriburua izatea baino, aukeran nahiago nuke euskara modako hizkuntza bihurtzea Gasteizen.

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak proposamen bat aurkeztu zuen aurreko astean

Jubilatua eta zoriontsu! Euskararen soziolinguistikari begira.