Hizkuntza hiltzen ari da

Hizkuntza hiltzen ari da (II) –

Hizkuntzaren pobretzea alde batetik, eta bestetik hizkuntzaren antzutzeaz eta endekatzeaz idatzi nuen lehengo egun batez.

Gaurkoan gure hizkuntzari falta zaizkion baldintza batzuez ariko naiz. Eman dezagun gurasoengandik umeenganako transmisioa.

Transmisioa

Hizkuntza hiltzen ari daZer gertatzen ari da? Transmisioa hautsi dela, edo erabat hautsi ez bada, puskaka-puskaka doala. Guraso beratza, haurren nahietara makurtzen dena, apeta guziak eginen dizkiona eta hor galtzen da tirano ttiki horien aurrean. Haurrak lau urte bete ezkero, erdaraz, hizkuntza inportanteaz jabetzen da eta ikasten du. Jakina, erdaraz hasiko zaie poliki-poliki gurasoei eta hauek menera ekarriko ditu. Hautsi da transmisioa eta hautsi da zilar txanponez betetako anfora! Eta aitzakia bezala: ikasiko du eskolan!

Hezkuntza antzutu da

Ez dezake gehiago eman. Are eta gehiago, gero eta gutxiago ematen du: irakasle eta gurasoen erantzukizun eza, gero eta hiztun txarragoak sortzen ditu. Erdaraz, aldiz, ederki ikasita ateratzen dira eskolatik. Hemen, erreboluzio bat egin edo eskolarena bukatu da.

Komunikabideez zer esan?

Euskal Telebista hiltzen utzi dugu. Errepikapenak, txondorrei sartzen zaien betegarriaren antza Telebista ere hala egiten dugu. Jakina, azken urteetan egur sendo eta ederrak sartu beharrean betegarria besterik ez diogu sartzen. Ikatza beharrean errautsa dugu biltzen, jakina!

Herri komunikabideak. Noiztik ez da sortu herri komunikabide berri bat? Noizbait sortu zirenak mantentzea aski omen dugu. Indarrik ez al dago hainbat eta hainbat herritan berriak sortzeko?

Gainera ez ditugu aprobetxatzen euskara hobetu dezagun edo soziolinguistikaz jendea janzteko. Halaber euskaraz motel edo erdi ipurdika ikasi duten horiei bazka emateko.

Euskalkia eta batua elkarrekin behar lukete oraindik euskara mantentzen den herrietan. Ez, bata soilik ibiltzen dute gehienek: BATUA, betiko euskaldunak zokoratuz erabat.

Idazle, historialari, herri jakintzan trebe diren  adineko horiek ez ditugu aintzat hartzen. Deus ez balira bezala dituzte herri komunikabide gehienek.

Borroka ideologikoa

Borroka ideologikoa galduxe dugu. Ez diogu eman duen inportantzia. Utzikeriaz alde batetik eta bestetik etsai indartsuaren diskurtsoa irentsi dugu maiz. Horrek herriaren maitasuna, borondatea eta atxikipena galtzera eraman gaitu.

Euskara lehen hizkuntza

Euskara lehen hizkuntza izateko helburua erabat galdu dugu. Orain eleaniztasuna predikatzen eta goraipatzen dute espainiar eta frantziarrek, beren komenentziarako eta gure kalterako. Eta tranpa horretan erori eta erortzen gara egunero!

Orain ingelesa ezarri digute gure autoritateek euskararen kontura. Ezarri bai, ezarri. Borondatezko izatetik nahi eta nahiezkoa egin digute. Orain hirugarren hizkuntza dugu euskara.

Demografia eta emigrazioa

Demografiaz, jaiotze tasaren amiltzeaz ez ikusiarena egin dugu. Herri honen suizidioa gertatzen ari da. Gure gidariek ez ikusiarena egin dute, txalotu ez dutenean, jakina. Herri honen hiltzea ikusi eta pozkida azaldu dutenak ere badira,  eta ez gutxi, ez dakit zein ideologiaren babesean. Salagarria baldin bada zerbait, norbait edo herri bat suizidiora eramatea da. Eta hor badira errudun garbiak.

Kanpotarrez bete da herria eta badirudi gure onetan dela gainera. Arazo honi ez zaio kasurik egin. Zenbat eta gehiago ordun eta euskaldun gehiago! esan du UEMAko gidari batek. Hipokrita hutsak dira gure agintariak. Edo bestea ezaxola eta ustelak. Bakoitza geldi dadila nahi duen epitetoarekin.

Lobelarra

Autoritate horiek droga banatu dute, loberra ausarki, nahi adina, denendako eta ahal duten une guzietan, denok egonean goxo-goxo geldi gaitezen. Eta hau da herri honek izan duen kalamitaterik handiena. Drogarekin bukatzen ez badugu, droga hori salatzen ez badugu eta berarekin bukatzen, galduak gara. Agintariek egunero komunikabideetatik saltzen diguten droga hori garaitu behar dugu betiko. Konplazentzia, autokonplazentzia hobeki esan, droga horren izena.

.

KONPONBIDERAKO ZENBAIT GOGOETA SOLTE

  • Euskara hobetu behar dugu eta honekin batera euskal kultura, hitzaldi, ikastaro, liburu eta komunikabide eta abarren bitartez batez ere (bideo, poscat eta gainerako komunikazio berriak) Orokortu beharra dago.
  • Herri kazeta, irrati eta telebista guziak hizkeraren eredu izan beharko lukete. Ikaste, hobetze eta jasotze prozesu bat abian jarri beharko dugu.
  • Ahoz-ahoko propaganda egiteko ditugun indar guziak martxan jarri beharko ditugu. Horretarako badugu jendea. Eta aski ez bada, prestatu beharko ditugu.
  • Militante, jakintsu… denak martxan jarri. (Erretreta hartzen duten euskaltzale guziak, militatu dutenak eta ez dutenak, denak martxan jarri behar dira. Bakoitza dagokion, gustatu edo komeni zaion lekuan eta esparruan)
  • Euskara batua/Euskalkia hori behin betiko ikasi beharko dugu biak direla beharrezkoak, baina bakoitza dagokion tokian eta tenorean. Aski da, ez jakin zorrizu horiekin, maisu xikin arbuiagarri horiekin. Zorrotz eraman beharreko kontua da hau, hizkuntzaren ospearen mesedetan, eta ez kaltetan.
  • Harrokeriak utzi beharko ditugu, batez ere Nafarroan eta Iparraldean, herri ez jakin harro bat antzematea ez baita zaila gure artean. Defentsarako ere maingu gabiltzan honetan, hor aterako zaizkizu zenbait txoriburu desafioka erdal mundukoei. Desafiorik ez, lana bai. Lanean ixil-ixilik hobe dugu. Hori da euskaldunon estiloa, bestea espainolena eta frantsesena da.

Sakonagorik bada

Kontu honetan guzian sakonago zulatu liteke, bada lur sakonagorik eta oinarrizkoagorik, desnazionalizazio eta kolonialismoa esate baterako. Baina iruditzen zait niretako ur sakonegiak direla eta horiek landu duen jendea badago, aski prestatua. Hori bai, batzuk herriarendako ari dira lanean eta beste batzuk etsaiarendako. Herritar xumeok ardi-larruz apaindurik dabiltzan horiek ezagutzearekin ia-ia aski eta guzi genuke.

Benetan, gertatzen ari zaigunarekin ez dakit nori egin maldizioa!

Hizkuntza hiltzen ari da

105 pentsamendu “Hizkuntza hiltzen ari da”-ri buruz

  • Herri kontzientzia berreskuratzen ez dugun bitartean, gureak jai!!!!!! Gaur egun politikan dabiltzan alderdi “abertzaleak” euskal kontzientziaren auzia zokoratu dute, beste lehentasuna batzuk daukate. Hemen, Zuzeun, idazten dabiltzan gazte autoreen kezka gaiak ikustea besterik ez dago; homofobia, feminismoa, desalojoak, klima aldaketa, hetereopatriarkatua, arrazismoa, inklusioa,…. Herri kontzientzia agertu ere ez, atso-agureen gaia bihurtu da.
    Ea benetako euskal harrotasuna mugimendua sortzeko gai garen, osterantzean galduta gaude

  • Ez dut ulertzen zergaitik ez duzun hausnarketa hau izen abizenekin sinatzen. Indarra galtzen du.

  • Eta pena da, hausnarketa oso interesgarria baita.

  • Ertz asko dauzka artikuluak, interesgarriak guztiak. ETBri buruz diozu:”Euskal Telebista hiltzen utzi dugu”… Tira, Euskal telebista EAJ-k hil du Erdal telebistaren mesedetan, eta beste eragile abertzaleek (des)egiten utzi egin diote, euskalgintzak ezikusiarena egin duen bitartean (guztiz ulertezina gertatzen zait).
    EAJ-k bere propagandarako erabiltzen du EiTB, eta zeregin horretan euskarazko kateak ez ditu behar. Beste eragile abertzaleek EAJri horrela jokatzen utzi izana ia zirkinik egin gabe, hori da benetan harrigarria eta penagarria. Izango da badituztela beste hedabide indartsu batzuk EiTB ordezkatzeko… A3? T5? RTVE?

  • Bat-batean bururatu zaizkidan gauzak:

    -Lana: Euskal kooperatibismoaren sustatzea.

    -Hezkuntza: Haur euskal hiztunak ez sakabanatzea, euskarazko ziurtagiriak lortzeko aukera eskaintzea (azterketak ikastetxean eginez), ezagutza hedatzeko eta gaietan sakontzeko ikasgaietako edukiak Internetera igotzea (youtuben adibidez).
    Bertoko euskalkia eta honek batuan duen eragina irakastea.
    Hezkuntza-testuak euskal kultura oinarri izatea (kondairak, ohiturak…)

    -Familia: Euskaraz kontsumitu (telebista, irrati, euskal azpidatziak, jolasa, jokoak, liburuak, komikiak, abestiak…).

    -Aisialdia: Arnasguneak sortzea (parke batean haurrekin bildu, proiektuak sostengatu (Iruñeko Laba, gazteguneak, kirol taldeak, bertso-eskolak, euskara taldeak, tailerrak…).

    -Ikus-entzunezkoak: Internet jaun eta jabe den garai honetan, euskal edukiak loturen bitartez bilduko dituen app-a sortzea. App horrekin euskal irrati, podcast eta telebistak (ETB, tokiko telebistak, kanaldude…), twitcheko euskal komunitatearen edukiak, youtubeko euskarazko edukiak (euskal-encodingseko marrazki bizidunak edo webgunera igotako hitzaldiak adibidez) kontsumitzeko aukera izatea, alegia, euskal “plataforma” sortzea.
    Herriko/auzoko zinema sustatzea (Areto batean filmak ikusteko aukera izatea).
    Youtuben “euskaltegia” sortzea: Azalpen eta ariketekin.

    -Auzolan digitala: Euskarazko azpidatziak sortzea.

    -Euskarazko murgiltzea: Udan gune erdaldunetako umeak gune euskalduneko familiekin bidaltzeko programa abiatzea edo/eta udalekuetan euskaldun aktiboak eta pasiboen ehunekoa kontuan izanda haurren taldekatzea finkatzea.

  • “Bertoko euskalkia eta honek batuan duen eragina irakastea”

    “Batua” delako kontzeptua desterratu behar genduke behin betikotz gure hizkeratik, orain arte kalte besterik ez duelako egin.
    Idatzizko euskara da erabili behar duguna.
    Naz, dot, deutsut eta jataz idazten dakitenek jada ongi idazten dakite.
    Beste batzuek naiz, dut, dizut eta zaizkit idazten dakitela jakin behar dute eta ulertu. Denok denonak ulertu, eta bakoitzak bereak erabili edonon eta edonorekin.
    Hau ulertzen ez dugun bitartean ez gara inora joango.
    Adeitsuki

  • Ez dakit “batua” kontzeptua desterratu behar dugun, baina ez dugula asmatu bere kudeaketan, nahikoa argi dago. Esan dituzun besteekin ados, Josu. Sekulako hanka sartzea iruditu zait beti bizkaitarrei -adibidez- euren aditz-formak ahantziaraztea, erdialdeko batuan lehenitsitakoak erabiliarazteko. Horrela doakigu Bizkaian, ez bizkaierarekin, euskararekin berarekin baizik…
    “Naz, dot, deutsut eta jataz idazten dakitenek jada ongi idazten dakite.
    Beste batzuek naiz, dut, dizut eta zaizkit idazten dakitela jakin behar dute eta ulertu. Denok denonak ulertu, eta bakoitzak bereak erabili edonon eta edonorekin”. Bai horixe!

  • JJ Agirre,

    Bai, guztiz desterratu behar da. Eta Euskal Akademiak pertsianak itxi.

    Enfokea guztiz erroneoa izan da.
    Euskaldunei esaten dakitena nola idazten den irakatsi behar zaie.
    Eta era guztietako edukinak sortu, gehiago esateko eduki dezaten.

    /dotzut/ esaten duenak aski lan du hori DEUTSUT idazten dela jakiteko.
    Eta DEUTSUT forma DIZUT bezain ona da.
    Anitz esker!

  • Onekin bat egin dezaket:
    Zonaldeka adin batera arte bertoko euskalkia ikastea (Zuberoan egiten den moduan).
    Eskualdetako hedabideetan euskalki arautua erabiltzea (Xiberoko botza edo Bizkaia irratiaren moduan).
    Hedabide nazionalen webgunetan batutik euskalkira “itzultzeko” aukera izatea (Berria adibidez).
    Euskalkiak ikasteko materiala egotea.

    Onekin ez:
    Hezkuntzan euskalki guztiak sakonki ikastea.
    Arlo nazionalean euskalki arautua erabiltzea (parlamentuan, administrazioan, telebista/irratiko programa formaletan, literaturan…).

    Jatorriz erdalduna den eta giro horretan bizi den ikasleak nahikotxoa du hezkuntza sisteman batua ikastearekin. Hala ere, nahi duenak hezkuntza sistematik kanpo euskalkietan sakontzeko aukera izan behar du.
    Hezkuntza sisteman aditz taula 5 aldiz ikasi behar izatea ez du zentzurik…

  • Inork ez du proposatu euskalki guztietan sakontzea, nork bereari eustea baizik. Bizkaian, ikastetxe gehienetan erdialdeko batua eredua irakatsi da, bizkaiera bazterrera utzita. Egundoko akatsa izan da eta da hori. Bertatik bertara ikusi ditugu familiak, batuaren eta bizkaieraren talkatik ihes, gaztelerara jauzi egiten zuzenean, eta lehendik ere bizkaitar askok bere euskalkia gutxiagotzat jotzen zuelarik, konplexu hori areagotzera etorri da gehienetan irakatsi den batua eredua.
    Aberrazio bat da, etxetik erdaldun direnek ikastetxean D ereduan ikasi, eta herriko euskaldunzahar bizkaieradunei piperrik ez ulertu ahal izatea. Hori ari gara egiten oraindik, 50 urte geroago ere.

  • Hego,
    Zure planteamentua da orain arte behin eta berriz egin den berbera.
    “Euskalki” izeneztatzen duzun hori euskara hutsa besterik ez da, zeinaren gainetik ez baita egon behar “goiko” lekua okupatu nahi duen “batua” izeneko beste euskalki bat kamuflatua.
    Sakonki egin behar dena da euskara, euskara osoa, egiazko euskara osoa ikastea, aditz taulak eta amaigabeko aditz koadroak zakarrontzira botata, non aspaldi egon behar bailirateke.
    Adeitsuki

  • Noski euskalkiak euskara direla, batua ere euskara den moduan, alegia, euskararen aldaerak dira guztiak.
    Hizkuntza askotan dago “goiko” aldaera bat, alegia, forma estandarra.
    Eredu hori beharrezkoa da arlo jakin batzuetan jarduteko, batez ere plano nazionalean (administrazioa, gobernua, literatura, hezkuntza…).

    Euskalkiek ere badute euren lekua, noski, baina beste plano batean, plano herrikoiagoan edota informaletan eta horregatik ez dira batua baino gutxiago, baina eremu batzuetan praktikotasuna lehenetsi behar da.

    Bestalde, zenbat dialekto ikasi beharko lirateke?

  • Hego-ri
    Gehientsuenarekin ados, app eta guaza horietan oso ezjakina naizenez, ez naiz sartuko. Interneteko gure sortze lanak eta abar opatzea zail dela esan bai. Eta zuk diozun bezal oso-oso-oso inportantea da. Gaur irakurtzen den gehiena hor irakurtzen baita.
    Hala ere gauzatxo ttiki bat:
    Zuk diozu: “…euskarazko ziurtagiriak lortzeko aukera eskaintzea (azterketak ikastetxean eginez)”
    Zure proposamena onartuko balitz, pentsatzen dut EGA oraindik errazago erregalatzea ekarriko lukeela.

  • Nork berea, bada, eta batua euskalkira gerturatu.
    Hain zaila da ikustea aberrazio hutsa dela Mungiako, Durangoko, Bermeoko, Eibarko… (berbarako) gazte euskaldunberriek, bertako baserritarrei ulertzeko arazoak izatea? Euskarari ihes egingo (egiten) dioten ustezko “euskaldunak” ari garela sortzen?
    Ikusita nago etxetik bizkaieradunak ziren haurrak, euren gurasoei zuzentzen “ez da etzie esaten, etxea esan behar da”, azkenerako batzuk eta besteak nazakatu eta españolez berbetan bukatu arte.
    Ez dugu ikusten zer ari garen egiten?

  • -Gehienek zehaztutako kontuekin ados nago.
    -BATUA hitza erabiltzez utzi behar horretaz esandakoa ere ongi, baina standarra edo izenen bat beharko luke, nire ustez. Izena-bataioa nahi eta nahiezkoda. Birbataiatu beharko genuke? Ego euskara esan eta kitto?
    -Bizkaiera erabiltzen den tokietan “batua” horrekin egin den kaltea neurrigabekoa da. 50 urte oraindik tematuak segitzen dute noski. Kartzelan sartuko nituzke zenbait jende

  • Batua-bizkaiera kontuaz niri gertatua:
    Egunkaria edo Berria batzarrea. Ez dakit noiz egin genuen batzarre hori, hortaz data ez dezaket zehaztu. Urte asko direla bai, eta bertan, nik hau eskatu nien, beste gauza askoren artean:
    -Zergatik ez duzue Ondarroa eta horietako HITZETAN euskalkia erabiltzen? (Ondarroan turismoa egitean dena Batuan zegoela ikusia bainuen)
    Erantzuna:
    -Eta zein bizkaiera?, Durangokoa, Berrizkoa, Bermeokoa?
    Eta gehiago, oraindik, Bizkaiko euskaldun inportante bat zegoen eta oso aserre erantzun zidan:
    -Ez horrelakorik! Hizkuntza nazional bakarra dugu!
    Argudio deusezak, okerrak eta putak.
    Ez nuen inor aurkitu 100 laguneko batzarre hartan aldekorik.
    50 urte eta oraindik oker bidetik.
    Zer nahi ote dute jende hauek? Euskara hil?,

  • Ameztiri:
    “Zure proposamena onartuko balitz, pentsatzen dut EGA oraindik errazago erregalatzea ekarriko lukeela.”

    Azterketa Eusko Jaurlaritzak EAEn, Nafarroako Gobernuak NFEn eta Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herrian banatuko lukete, ikastetxeek soilik azterketa egiteko lekua jarriko lukete. Azterketen zuzenketa ere ikastetxeetatik kanpo egingo litzateke.

  • Nafartar bat bizkaieraren alde eta han ziren bizkaitarrak kontra edo beren isiltasunarekin bizkaieraren baztertzea onartuz

  • Hego:
    Konforme

  • Bai Amezti. Bizkaitar gehienen gutxiagotasun konplexua (hizkuntzaren auzian, Athletic besterik da, krkrkr) antologikoa da, ez sinistekoa. Hamaika pasadizo aipa ditzaket, negargarriak gehienak, baina ezagun gipuzkoar bati gertatutako bat ekarriko dut, adibide:
    Laneko bilera zeukan Durangon, bera ez, beste bilerakideak euskaldunak guztiak, bizkaitarrak.
    Laguna, adeitsu, honela mintzatu zen:
    “Ze ongi. Bizkaiera dotorea entzun ahal izango dut bilera honetan”…
    Erantzunak izoztuta utzi zuen:
    “Bizkaiera dotorerik ez dago” erantzun zion bizkaitarretako batek…
    Hori da gure errealitate tristea, oraindik ere, ikastetxe eta erakunde gehienetatik hasita betikotzen ari garena.

  • Hego,
    Beti entzun den gauza berbera errepikatzen duzu. Bide horretarik galduak gara.
    Literaturan, administrazioan eta edonon bakoitzarena.
    “Bestalde, zenbat dialekto ikasi beharko lirateke?”
    Euskara da ikasi behar dena.
    Aurrenik bakoitzak dakiena nola idatzi behar duen irakatsi behar da.
    barria, deutsut, neuskio…
    Bihar berriro idatziko dut euskaldunek idazten jakin behar duten euskarari buruz.
    Gau on!

  • Ezin itxaron bihar arte!

    2000 bider, bai, 2000 aldiz, gutxienez, entzuniko edo irakurritako esaera, hitz eta adizkiek osatzen dute pertsona baten euskara. Hori da bere euskara osoa. Hori da idazten jakin behar duena. Ez gehiago, ez gutiago.
    Horixe!

  • Eutsi goiari! 2022-03-13 22:33

    https://www.youtube.com/watch?v=53B7oNe9BPE&ab_channel=eitb
    Xabier amurizak duela urte batzuk esana..

  • josu naberan 2022-03-13 23:19

    Denok bat gatoz euskara (euskal eledunen) egoerak une erabakiorra bizi dugula, gure elea hil ala biziko egoeran dagoela… eta hori guztia.

    Hor sartzen da bete-betean, nik ere hala uste, elementu gakoena: EUSKAL KONTZIENTZIA: hortxe datza gakoa nire ustez. Beste guztia, estandarra/bizkaiera/nafartera… oso kontutan hartzeko gaiak dira, baina periferikoak. Betiere, Euskal Hizkuntza/Kulturaren kontzientzia hartze eta jabetzearen mende eta arabera dauden gaiaK.

    Une honetan, URJENTZIAKO NEURRIAK behar dira, halakoa baita egoera ere…
    eRDI-GORPUA ZIUra altxatzea, eta han neurri kirurgikoak ezartzea, edota bihotzeko operazio hil ala bizikoa litzatekeen neurri erabakiorrak hartzea.

    Lehenbizi, hortaz jabetuko den inteligentsia-zentroa osatu beharra daukagu, zirujau ekipoa elkartu eta neurri konkretuak hartzeko (pazientearen historiala, ea botika jator premiazkoekiko alargikoa den, tentsioa, ekografiak, etab)

    Intelijentzia horrek ESTRATEGIA OROKOR BAT bideratu behar du (ez da aski Sektoreka planteatzea, Hezkuntza bere aldetik, Hizkuntza beste alde horretatik…) Hori ez da medikuntza eta medizina integratua, eta halakoa behar dugu.

    Orduan, konturatuta Kulturgintza Orokorraren planteamendua garatu behar dugula (60ko hamarkadan sortu zen bezalakoa, gaurkora eguneratua, bai, baina dinamika eta bulka berekoa), plantea dezakegu ZELAN PLANTEATU ZEHAZKI, egungo egoeraren analisia eta baliabideak eskualdez eskualde, herriz herri… planteatuz, bilduz eta aurkeztuz ahalik azkarren.

    Talde aitzindariak herrialdez herrialde, eskualdez eskualde… baliabideak (giza baliabideak zein diru-baliabideak, adore-baliabideak.. Eta kulturgintzrako AINTZINDARI-TALDEAK sortu, plagintza eta programa minimo bat zirriborratu… eta PROGRAMA HORI bizirik dauden kulturgune guztiei eta bakoitzari eskaini…

    Eta eskaintzak etorri ahal erantzuten joan.

    Ez dezagun denbora alferrik galdu Erakundeetara begira-eta. ZIUra trasladoa berehalakoa izan behar da, anbulantzia ongi ekipatuetan.

    Ez dezagun denbora alferrik galdu gogoeta eta lanturu huts edo hutsaletan. Gogoeta-inflazioa daukagu eta ekintza-deflazioa.

    Eta ez dezagun zirkulu galduetan gauza berak errepikatzen jardun.

    Uste dut jada esan deutsuedala ezen Kulturgintzarako Plangintza zehatz hau SORTUko kultur eragileen eskuetan dagoela. Hortik abia gaitezke, gero esku anitzagotan jartzea helburu delarik, batez ere HERRI MUGIMENDUEN partaidetza bermatuz… eta abar.
    Baina abia gaitezen martxan dagoenetik.

    Interesa dutenak deitu SORTUko ateetara, bila konplizitateak kulturgileen artean, bila ekintza konkretu honetarako bolondresak…

    Eta atera dezagun gurdia lokatzetatik denon artean idiak eta astroak lagun.

  • Iñigo Agirre Mendieta 2022-03-13 23:33

    Imaginatzen al du inork Buenos Aireseko ikastetxe batean Madrilgo espainolean irakasten? “No hablen en dialecto niños, hablen en unificado, o sea, en español de Madrid.” Ez, ezta? Baina Euskal Herrian desberdinak gara, bereziak, gure hizkuntza hiltzea gustatzen zaigu.

  • Iñigo Agirre Mendieta 2022-03-14 02:06

    Bizkaieraren eremuan sekulako basakeriak egin dira. Luze joko luke gaia zehatz aztertzeak.

  • Euskal Akademiak duela 50 urte oso bide okerra hartu zuen.
    Aditz laguntzailea eta trinkoak finkatu zituen:
    dut, didazu, nion, daude, dabiltza, nizkion, nadin, diezazkion, zeniezagukete…
    Honetara, dot, deustazu, neutsan, dagoz, dabiz, neutsazan, naiten, deiozan, zeinkigue modukoak geratu ziren euskalkitasunean. Forma dialektal baztergarri modura ulertuak.
    DOT, DEUSTAZU eta euskalkian idazten denerako utzi behar dira, zeren zuzenak DUT, DIDAZU eta baitira.
    Jendeak Akademiaren erabakiei jainkozko maila eman zien. Urte luzeetan erabakiak eta erabakiak. Ez, orain honela esan behar da, ez orain aldatu dute eta beste modu honetara esan behar da. Akademia, beti ere, euskaldunen aurretik, euskaldunen gainetik. Ez, haiek dira benetan dakitenak, haiei obeditu behar diegu.
    Baina, orain duda gabe ikusten dugu hanka sartu zutela guztiz.
    Etxean “dotzut” esaten dutenei ez zaie DEUTSUT forma literario edo idatzizkoa irakatsi. Salto malabariko suizida eginik eta babes sarerik gabe dotzut-etik dizut-era. Hauxe bidaia!
    Adeitsuki

  • Jon etxaniz 2022-03-14 09:56

    Ganorazkorik esan duzunik ez zait iruditu. Irainak eta amorrua baino gehiago behar du ekarpen interesgarriak egiteko. Nor den esateaz lotsatzen denarekin…

  • Erka itzazue adizki akademiko hauek:

    Orainaldia:
    dazaguzkit … dakuskit

    Iraganaldia:
    nezaguzkien … nekuskien

    Baldintza:
    banezaguzki … banekuski

    Ondorioa:
    nezaguzke … nekusazke

    Euskara ikaslea, hau da, borondate oneko euskalduna (zeina erakundeek, zoritzarrez, kondenaturik baitaukate beti euskara ikasle izatera) harriturik geratzen da nezaguzke eta nekusazke ikusten dituenean, zeren berak espero bailuke hor nezaguzkike eta nekuskike ikustea.

    BArekin eta KErekin aditz berbera:
    banezaguzki & nezaguzkike

    Borondate onegiko euskaldunari burura datorkiona zera da: Akademikoek, hau da, euskaltzainek, hau da, euskara zaintzen dutenek, euskal erakunde guztiek horrela aitortuta, oso ondo aztertu dute euskal literatura eta holako aditz irregularrak topatu dituztenez, ba, orduan hartu dituzten erabakiak hartu behar izan dituzte. Horregatik agertzen dira horrela aditz eskema eta koadroetan.
    Eta aditz koadro hauetan agertzen diren adizki guztiak DEUTSUT eta DAGOZ baino “batuera”zkoagoak, hobeak, estandarragoak eta nazionalagoak dira.
    Eta nik dinot, hots, niri egokitu zait esatea:
    Bai, zera!
    NEZAGUZKE hori erabili duen euskaldunik ez da jaio oraino ere.
    Soil soilik Akademia eta euskaltegietako koadroetan agertzea beste bizitzarik ez daukate.
    Mila eta milaka pertsonek egunero egunero erabiltzen dituzten DAGOZ eta DEUTSUT ez daukate, Akademia eta obediente guztien erruz eta kulpa barkaezinaz, NEZAGUZKEren kategoria.
    Adeitasunez

  • Eitb-ren gaiak luzerako eman dezake, euskarafoboak sortzeko makina dirudi batzuetan. orokorrean ados naiz hemen emandako ikuspuntuekin. Arazoari milaka buelta eman arren ekintzek eta errealitateak dute hitza, denbora aurka dugu, zerbait egin behar dugu.

  • Ados nago herri euskaldun bakoitzean bertako euskaran irakatsi beharko litzatekeela, eskolako lehen urteetan behintzat. Hori esanda, gaur egun irakasleek duten ezegonkortasuna, mobilitatea, prestakuntza falta eta are euskara maila kaxkarra ikusita, susmoa dut kontua dirudien baino zailagoa dela. Hasteko, herri bateko irakasleek ondo samar jakin beharko lukete herri horretako edo gutxienez eskualde horretako euskara. Horren ordez, herri euskaldunetan zenbat irakasle dira bertakoak?

  • Josu Lavinek esan du hitz bat 2.000 aldiz entzun edo irakurri behar dela hitz hori barneratzeko. Ez dakit 2.000 aldiz izango diren, baina horretan badu arrazoia. Ezjakintasuna dela eta, zenbatetan jo du euskaldunak erdarara zerbait adierazteko (hitz bat, kontzeptu bat, esamolde bat)?

    Argi dago horren atzean euskararen kontsumo gabezia dagoela. Terminologia eta esamolde ugari ez ditugu barneratu. Euskarazko ikus-entzunezkoen urritasunak gure hiztegia eta baliabide linguistikoak izugarri pobretu ditu, hor badago zer egin eta horregatik deritzot azpidatziak oso garrantzitsuak direla.

    Erdaren kontsumo-ohitura biziki barneratua izatearen beldur naiz. Egungo euskaldunak azpidatzien alde egingo luke ala ezagutzen dituen erdarak erabiliko lituzke (audioa) kontsumitzeko garaian?

    Egoera iraul daiteke?

  • Benat Castorene 2022-03-14 19:00

    Arrazoi duzu Hego. baina Erdaren (kultur) kontsumo-ohitura eta erdaren erabilera mintza praktika egunerokoarekin lotua da. Eskaintza hobea balitz lagunduko luke segur baina ez dena soluzionatuko. Arazoa globala da.

  • josu naberan 2022-03-14 19:13

    Hego, “egoera iraul daiteke?”

    Bai, baldin eta…

    -horretarako gogoa eta adorea izanez gero, gutxiengo konstziente burujabeen zenbait taldetxo biltzen bagara eta abian jarri. Gutxi batzuen erabaki horrek gainontzekoen gogoa iraul dezake, “dominó-fitxa” deritzan efektuz.

    -eta zer nahi dugun zehazki badakigu.
    Josu tokaio. Euskera soila trakets eta apenas egiten den honetan, hika eta noka hori guztia, hik planteatzen duda, norentzat planteatzen duk?
    Ez al da nahikoa eta sobera hitanoaren forma minimo bat erabil dagiten lortzea? Beste guztia oso ondo zekusat… baino bakarrik laborategi esperimentaletarako. .. oraingoz behintzat.

  • Aupa hego eta adiskideok, egoera iraul daitekeen galdetu duzu, nire zalantzak ditudan arren saiatu beharra dugu.
    Euskarazko eduki digitalen kontsumo faltaren arrazoiak honakoak direla esango nuke(seguruenik ahaztuko zait batenbat).
    –Esfortzu-onura kostea: Eduki hauek sortzeak,garatzeak,igotzeak sekulako lana eskatzen du, gaztelaniazko eduki sortzaile gehienak egunero igotzen dituzte edukiak, editoreak dituzte, markek ordainduak, jarraitzaileek dirua ematen diete… azken finean gaztelaniaz edukia sortzen duen pertsona batek badaki hortaz bizitzeko aukera duela edo behintzat esfortzu guzti horrek emaitza izango duela, jarraitzaile kantitate aldetik bada ere.. Euskaraz ez da hori gertatzen, nahiz eta kalitatezko edukia sortu egindako lan guztia ezer ezean geratzeko probabilitate handia dago.
    — Kontsumo espezializatua:Gaur egungo gazteek nahi dituzten edukiak kontsumi ditzazkete, kirolean interesatua den gazte batek milaka kanal ditu gazteleraz, historiaz jakin nahi duenak beste hainbeste ditu, denak gazteleraz.. Maila oso altua dute kanale hauek eta oso zaila da euskaraz eduki obea izatea.
    — Jarraitzaile kopurua: Zenbakiek sekulako garrantzia dute plataforma hauetan, sikologikoki errazago harpidetuko zara jarraitzaile asko dituen kanal batean jarraitzaile gutxi diruen batean baino, lehenago egingo duzu klik erreprodukzio asko dituen bideo batean gutxi dituen batean baino.
    — Eduki ez pedagokikoaren falta: Hau da, zergaitik ezin daiteke inolako asmo (politiko, ideologiko, nazional…) gabeko euskal edukirik sortu? zergaitik da hain arraroa euskaraz bideojokuetara jolastu ahal izatea? zergaitik sortu behar da eduki guztia helburu (moral,politiko, sozial…).
    — Seguraski arazo gehiago egon daitezke baina hauek dira nagusienak nire ustetan.
    Zer egin dezakegu?
    — Sinpleki esanda gustatu ez arren eduki hauek kontsumi ditzazkegu nahiz eta ez guztiz gustatu, kanal hauetan suskriba gaitezke, iruzkinak jarri, edukiak kontsumitu… euskarazko sortzaileei lagundu behar zaie hasierako zati hortan estankatuak gera ez daitezen.
    –Euskaldunak diren sortzaileei euskarazko kanal sekundarioak sortzera bultzatu/animatu. Honen adibidea da lord draugr sortzaileak twitch- en duen 2. kanala “pilula gorria” izenekoa.
    –Edukiak sortu.
    Badakit txorakeria dirudiela baina ez zait iruditzen indibidualki ezer gehiago egin daitekeenik.
    Agur bero bat

  • aaaa-k idatzitako puntuei konponbidea aurkitu nahian:

    Esfortzu-onura kostea (errentagarritasuna):
    Egia da youtube bezalako plataforma horiek kapitalismoan oinarritzen direla, hau da, ikusle kopuruaren araberako ordainketan. Hizkuntza gutxituek nekez lehiatuko dira gaztelera edo ingelesa moduko hizkuntzekin, baina zerbait egin daiteke:
    – Erdaraz aritzen diren edukigileak bigarren kanala ireki eta bertan euskarazko edukiak igo dezakete. Azpidatziak erabil dezakete bere betiko publikoa erakartzeko. Era berean, euskaraz soilik sortzen dutenek ere azpidatziak erabili beharko lukete. Adibidez, euskal ospetsuen euskarazko elkarrizketetan normala da norbaitek iruzkinetan honako hau erdaraz idaztea: “Ez dut tutik ere ulertu, baina bideoa ikusi dut” edo “azpidatziak/laburpena mesedez!”.

    Bestalde, badaude egileari zuzenean dirua emateko plataformak (patreon…). Agian handik jaso beharko lukete laguntza ekonomikoa (euskal patreon bat?).

    Kontsumo espezializatua eta eduki ez pedagokikoaren falta (euskararen erabilera mugatua):
    Agian auzolanean egin beharko lirateke bideo hauek. Zeintzuk diren gehien kontsumitzen diren edukiak aztertuz eta horietan sakonduz.
    Beharbada, artizarra.eus-eko ikerlari eta euskal profesionalek gai ugari mahaigaineratu dezakete edo bestelako adituekin eta laguntza horrekin bideoak egin daitezke.

    EHko ikus-entzunezko ikasleen proiektuak zentzu honetan bideratu daitezke.

    Jarratzaile kopurua (ezagutza): Ikastolek/eskolek eduki hauen ezagutza hedatu dezakete. Esaterako, gurasoei euskarazko marrazki-bizidunak youtuben ikus dezaketela esanez (euskal-encodig kanala) edo gazteei Gaztea irratiak edo Gaztezulok youtuben kanala dutela esanez.

  • Hego,
    Bai, nire intuizioak esaten dit 2000 bat aldiz entzun edo irakurri behar dela hitz bat hura gure egin dezagun. Besteren batek esan lezake 1000 bider aski dela.
    2000 bider da pertsona normal batek behar duena.
    Gure klasiko guztiengan 2000 bider baino gehiagotan erabili diren hitzak eta adizkiak zeintzuk diren jakin liteke.
    Horiekin aski genuke taxuzko euskara bat erabil genezan.
    Naberan,
    Ez nauzu ulertu eta sekulan ez duzu egingo. Habil hoa.
    Adeitsuki

  • Ados Hego ideia ona bota duzuna!
    Gauean tarte txiki bat badut egingo dut sortzaileen zerrenda txiki bat.

  • Behar da gero! Hori babukeria zerrenda luzea! Baten batek proposatu ez du ba herri bakoitzean bertako euskaran, beno, zenbaitek euskera darabilte, umeek ez dakit bada, 10 urte bete bitartean-edo bertako, edo bertoko euskaran, euskeran, euskerian, eskuara, auskalokoan, ikasi beharko luketela. Baina zein auzotako vascuencez? Baztanen 14 auzo dira, eta bakoitzak hainbat auzo-ttipi. Zeinek bere ezaugarriak, goi-nafarrera, lapurtera aldera lerratuta. Zein irakaslek eman lezake , bo, soldata alimalekoa, hainbaten eskakizuna? Euskara batua euskara jasoa eta egunerokoa da. Bestela, erdara, baina Bizkaian erdalduntzea euskara batu baino lehenagoko kontua da, Euskal Herri guzian bezalaxe. Bestela ere, ezin dut entenditu, 60 urte pasata, eta nerau euskaldunberria naiz, zer problema duten ustezko euskaldunzahar horiek, neronek asko ezagutzen ditut eta badakit oso gutti dutela euskaldunetik, asko eta anitz analfabeto hutsak, beren bizitza osoan euskarazko liburu, zer liburu, parágrafo bakar bat ere euskaraz leitu Edo idatzi ez dutenak, eta harro ustelean esanen dizutenak euskeri hori ez dela benetakue. Hoa zakurraren ipurdira. Euskal literatura eta musika zer den ez dakite ere, hedabideak? Vocento, pero muy vascos! Los nabarros , que majos! Mi amama sabia vasco, pero Franco… Berrogei eta hamar joan dira gero! Eta zer dugu, gaur egungo vasco gazteak ingelesa ikas dezake, batua jakina, akademia e badute ere, frantsesa, alemaniera, incluso espanol batua, baina euskara ez? Iros a tomar por culo. Segi bizkor, ez naiz beldur ez den hala.

  • Eta bidenabar, atzendua bainuen. Umeek erdaraz egiten badute guziok dakigu gurasoek erdaraz egiten dutelako seinale dela.

  • Eta euskara nazionalak ez du batere eragiten ez erasaten afera horretan. Erdara batuak bai, eta horrela.

  • Neronek honrrela idatzi dut, ez horrela.

  • Suitzan hango alemana ez du inolako arazorik bizirik irauteko nahiz eta han alemana estandarra ikasten den.

    Ez legoke arazorik egon behar hizkuntza idatziaren eta hitz egiten denaren artean. Suitzako biztanleriaren egunerokotasunean ez dago erdararen konpetentziarik, kalean dialektoa bizi-bizirik dago eta informalki erabiltzen dute bai idazkeran bai ahozko komunikazioan (irratia…).

    Dialektoek bere lekua daukate, baina denek ezin dute estatus bera izan, ez da praktikoa.

    Batek aipa dezake Argentinan eta Uruguain hizkuntza bere erara erabiltzen dutela, baina hispanosfera mailan dialekto hori baztertuta dago, soilik barne-kontsumorako erabiltzen dute.

    Bizkaiera eta beste euskalkiak barne-kontsumorako erabil daitezke (batzutan erabiltzen dira): tokiko irratiak, tokiko aldizkariak…

  • Euskara batuaren aldaera estu bat erabili da zurrun, gehienetan. Ikastetxe gehienetan erabili den eran, arazo asko eragin dira mendebaldeko euskara-hiztunen artean, bizkaierak ospe eskaxa duen herrietan (gehienetan). Hori egitate bat da.
    Nik neuk behintzat, ez dut esan euskalkak eta batua maila berean jarri behar direnik. Gainera, arazoa ez da maila berekoa Gipuzkoan, Nafarroan edo Lapurdin eta Bizkaian (edo Zuberoan). Mutur bietako euskalietan dago arazoa batik bat, eta gaizki kudeatu da, bai euskalkia (bazterrera utziz), bai batua bera ere.
    Astakeriak egiten eta esaten ikusi dugu. Euskara irakasle bati baino gehiagori entzun izan diot esaten (euskaltegiko ikasleei) bizkaiera “betiko karlisten” edo “PNVkoen” kontua zela.
    Halakoxe ezjakintasun mailan murgiltzen gara oraindik.
    Niri neuri, asko gustatzen zait batuaz Koldo Zuazok egiten duen proposamena. Zentzuzkoena eta landuena dela iruditzen zait.
    Euskara batua (malguagoa) ezinbestekoa dugu, baina euskalkiak bizirik dauden lekuetan eutsi behar zaie horiei ere. Euskalkia desagertzen denean, bere ordez erdara sartzen delako, batik bat…
    https://www.ikasbil.eus/eu/dokutekako-fitxa?articleId=16339133

  • Hego,

    “Suitzan hango alemana ez du inolako arazorik bizirik irauteko nahiz eta han alemana estandarra ikasten den.”

    Bai, zuzen zaude.

    “Ez legoke arazorik egon behar hizkuntza idatziaren eta hitz egiten denaren artean. Suitzako biztanleriaren egunerokotasunean ez dago erdararen konpetentziarik, kalean dialektoa bizi-bizirik dago eta informalki erabiltzen dute bai idazkeran bai ahozko komunikazioan (irratia…).”

    Hala da, bai.

    Suitzako alemana (dialektoak) klase sozial guztiek erabiltzen dute. Eta dialektoan hitzegitea ondo ikusita dago. Alemanek ez daukate dialektoei buruz frantsesek erakusten dieten arbuio eta mespretxua. Espainolek ez dute orokorki dialektoa mespretxatzen, zeren gehienek erabiltzen baitute barietate dialektal bat. Galegoen kontrako mespretxua egon da urte luzeetan, espainolek erditontotzat edo hartuz. Orain egoera aldatuxea da. Katalanen kontrako gorrotoa oso hedaturik dago espainolen artean, ezagutzen ditugun arrazoi askorengatik.
    Bizkaiera txarto tratatua izan da aspalditik. Bilbo handiko abertzale erdaldunek eta espainolek batez ere oso txarto hitzegin dute bizkaierari buruz, hemen euskera esaten zaio. Boronotzat edo aldeanotzat hartu izan dira askotan Bilbo handi horretan.
    Gero azken estokea emateko batua etorri zen ikastola eta eskoletara.
    Bizkaitar natural asko estoke horiek barneraino dauzkate sarturik.
    Lehen abadeek dotore egiten zuten elizan, bizkaiera literarioan edo. Orain jendea, gazteak batez ere, ia ia ez dira agertzen elizetatik.
    Euskeraren egoera penagarria da hemen. Eta euskararena berdin

    Adeitsuki

  • Nire baikortasuna elikatzen du azkenaldian pil-pilean daukagun eztabaida honek, euskararen inguruko kezkan sakontzen gabiltzala, agian kezka hori asko zabaltzen ari ez den arren. Kontrara, ezkor naiz eztabaidaren pil-piltasuna hizkuntzaren egoera kaxkarrak ekarria delako. Iruditzen zait kezka guztiok partekatzen dugula. Baina, zerbait egiteko bidean kezkaren nabardurak ezarri behar dira, eta hor da talka egiten dugun momentua. Beti gertatu ohi zaigun moduan, herri honetan bakoitzak badauka bere taldetxoa edo alderditxoa eta politikeriak hondatzen ditu berez egingarri eta desiragarri izan zitezkeen proiektuak. Esaterako, Josu Naberan, zergatik utzi zure programa alderdi baten esku baldin eta euskaldungoa zabala eta anitza bada? Gauzen neurria hartzeko aspaldi nazioa edo etnia bazter utzi genuelako eta beste aldagai batzuk darabiltzagulako gauzen neurria atzemateko. Euskararen politika euskalduna denetik abiatzen ez bada eta sasi-ezkerriko ideologiek hartzen badute gureak egin du. Prioritaterik ez du naziotasunak edo kulturak jendartearen egungo interes subjektiboekin bat ez datorrelako. Tamalgarria da baina ez daukagu zerekin presio sozialik egin, ez daukagu boteretsuen onespenik, dirurik edo nahia ezartzeko biderik… Are gutxiago antolatzen ez bagara. Baina jendea desmobilizaturik dago, ez du bizilagunarekin sesiorik nahi, are gutxiago erdal aparatu politiko-ideologikoarekin. Alimaleko heroitasuna eta buru hoztasuna beharko ditugu garaiotan eta amorru pixkat baita ere, agian.

    Orain, goian idatzi dudan guztia ahaztu, aurretik esana izan delako eta ostera ere esana izango baita eta guk berdin jarraituko dugu eternoa egingo zaigun eztabaida honetan, akordiora heldu barik eta egingarri izan daitezkeen helbururik ezarri gabe.

  • josu naberan 2022-03-15 11:13

    Euskera estandarra dala-eta, ni Nagorerekin, noski; baina Batua zenbat eta OSOTUAGO, hobe denotzat.

    Uste diat (uste), ez nauala pedofiloa, baina hi ere estimatzen haut, Tokaius Meus. Are gehiago euskadunon “hogeiko kontaduria”aipatzen duan honetan (20, 2000… etc)
    Baina nik hiregandik jakin gura neukeena zera duk, zehazki: ea zeintzu hitano/nokano aukeratzen dituan euskaldun trakets samarrek (gehiengo absolutua) erabil ditzaten euskera osatuan.

    Eta Hego, aaa,
    Ideia brillanteak azaldu dituk (erlantz/erlatiak) next generationekoei laguntzeko marrazki bizidun eta halakoak eskainiz Sarean: EUSKAL PATREON bat fundatu… “eta dezu armatu”
    Aitortzen diat ni horretan Diplodocus bat naizela, baina jeloskor utzi nauk PATREON bikain horren ideia distiratsuarekin.
    Nik eta nahi diat, KULTURGINTZA abian jar dadin!

    Espero diat PATREON hori hainbanatzea, zati bat bederen gure Leinuaren ABASOLO amankomunerako erabiliz. Ez hadi denarekin gera marrazki bizidunekin eta, nahiz eta hori ere premiazko izan, jakina.

  • josu naberan 2022-03-15 11:33

    Barriren galderari buruz, nik ez diat UTZI ezer SORTUren esku. Haiek izan dituk (KULTUR eragileek) hartaz interesatu direnak, eta nahiz eta neu ere EZ izan batere Alderdi-philo…, bada, poztekoa duk, Inpernuko deabruak ere EZ baitituk.

    Ah, Barri: izan ere BARRI duk jatorrizkoa, BERRIren aurretik (-2300~): “ebarri kame” ageri duk idatzita iberieraz:

    eBARRI KAME = “zisterna barria” salgai, diño Ullastret (Girona) uriko merkatari batek.

    Beraz, alda ditzagun “berri” guztiak “barri” jatorrizkora. Halaxe eskatzen baitu euskera BATUAK)

  • Naberan,

    Beti hago hitanoa dela eta ez dela nirekin. Ez diat ulertzen zer dela eta!
    Neuk 2000 biderrekoa aipatu diat. Ez 20 edo 200.
    Zeintzu adizki erabili behar genituzkeen hitanoan?
    Bada, lege berbera aplikatuta 2000 bider entzun ditugunak.
    Milarekin ere konformatuko nintzatekek, hala ere.
    Akademiak erabakita zauzkak aditz laguntzaileak eta trinkoak tokako eta nokako alokutiboetan
    nago: nagok edo nagon
    dago: zagok edo zegok
    e.a.
    Nahi baduk, bidaliko diat onartutakoen zerrenda osoa.
    Menpeko perpausetan ez dituk adizki hauek erabiltzen, hic gaizki egiten duanarren gehienetan.
    Neuk orain erabili ditiat hirekin nagoelako berbetan. Orokorki ez dituk erabili behar. Adibidez, irakurleen artean gizon eta emakumeak daudenean.
    Adeitsuki

  • Naberan,
    2000 bider BERRI entzun edo irakurri dutenek BERRI idazteko eskubidea daukate.
    Halaber BARRI 2000 bider entzun edo irakurri duenak ere eskubide berdina eta berbera dauka.
    BERRI eta BARRI, biak bizi daitezke lasai asko, ahoz bezala, idatziz ere. Ez da bat bestea baino hobea inondik inora ere ez.
    Neuk biak entzun edo irakurri ditut 2000 bider baino gehiagotan. Idatz nezake, beraz, berri edo barri, gogoak ematen didan modura.
    2000ko froga gainditua dudalakotz.
    Adeitsuki

  • NATION prototipoa:

    pt: nação
    es: nación
    fr. nation
    en: nation
    it: nazione

    Bost bariante horietarik prototipoa atera behar bagenu, NATION aterako genuke. Prototipoa ez da etimologia. Aparteko zera da.
    Euskaldunek hitz horren prototipoa atera beharko bagenu, alde batetik ikastera behartuta gauden hizkuntzak kontutan hartu behar genituzke:

    es: nación
    fr. nation
    en: nation
    + euskara idatzian erabili direnak:
    natione, nazione, nazino (edo naziño), nazio…

    Akademiak nazio atera du. Bizkai partean nazino eta Iparraldean nazione.
    Naffarrerak, ordea, natione /nazione/ ahoskaturik erabiltzen du.

    Nola erabili behar dute egungo euskaldunek?

    2000ko legea!

    nazione entzun irakurri dutenek nazione,
    nazino entzun irakurri dutenek nazino,
    eta nazio entzun irakurri dutenek nazio.
    Ezin errazagoa 2000ko legea!
    Adeitsuki

  • Nire ustez eta egunero bizi izandakoagatik, euskalkiak zein batuera beharrezkoak dira, normaldutako edozein hizkuntzatan bezala.
    1., adineko eta heldu askorekin jai daukagu euskalkiei dagokienez; nahiz eta bizkaieraz jakin, ez dute ikasten euren euskalkian idazten, bizkaiera batuan, esaterako, aspaldi arautua. Are gutxiago, bere berezko lexikoa, hots, mendebaleraren azpieuskalkien berbak elkarri partekatzeko. Indiferentziaz.
    Gainera, askok euskaraz irakurtzea txarto daramate. Eginkizun hori erdararentzat betidanik izan balitz bezala. Ez daukate kontzientziarik, esaterako: 10 urteko semeari gaztelaniaz egin dio Arrankudiagar aitak gaztelania ez galtzeko, ordura arte bere jatorrizko euskaraz egin arren, (Bilboko erdiguneko eskola batean ikusita). Bere bikotekideak beste horrenbeste, ama zein aita mendebaleko hiztunak izanda ere.
    Aitzitik, euskalkira hurbiltzeak ekarriko luke euskara estandarra bera bereganatzea. Orain dela urte batzuk Bizkaiko eskola batean LHko 6. mailara arte lekuan lekuko bizkaiera irakasten zieten hortik aurrera batuerara zelan igaro ere bai. Itunpekoren batean antzeko zerbait egiten zuten: “Askartzan”. Erabat aberasgarria hala leku guztietan egingo balute, ikasle askok bizkaieraz edo dena delako euskalkiaz erabil lezakete. Behintzat, hiri handien ondoko herrietako jendearekin hitz egiteko aukera, elkarren berri izanez.
    2., nortasuna egiten duten lau osagaiak jasotzen dituzte, hizkuntza, kultura, lurraldetasuna eta historia; baina, arrotzak. Beraz, euskararekiko enpatiarik ez. Laburtuta ez da euren hizkuntza, euskara ez dute lotzen lurraldearekin, bai ostera espainierari eta frantsesari dagozkien lurraldetasurekin. Askok ez dakite non dagoen Elorrio, Arrigorriagan bizi izan arren edo alderantziz. Bilboko askok ez daki euskalkirik dagoen, erabat ikas gunera lotzen dutela euskara bera, hortik kanpo basamortu itzela!
    3., maisu-maistra zein irakasle askori (DBH 2.etik aurrera) dagoen euskararen erabilerarik eza berdin die, hau da, indiferentziaz deritzote eta kontzientziarik ez! Soldata ederto hil amaieran jasota. Zer esanik ez euren euskara mailaz hitz egiten jarriz gero, erdararen joskera ere euskarara ekarrita; gero ulertzekoa da ikasleena, “zer entzun hori ikasi”. Gainera, hizkuntza bien ofizialtasuna burmuineraino ikaragarri sartuta, euskara eta gaztelania/ frantsesa betiereko berdintasun harreman batean biziko balira legez. Hitz batean, zorioneko eleaniztasuna! Frogarik ikusgarriena erakutsi beharreko filmak edo multimedia eta banandu beharreko oharkiak sarritan espainieraz daude erabateko erosotasunagatik.
    Ondorioz, hemengo autonomia erkidegoetako hezkuntza sailetatik edo administrazioetatik, hobeto esanda ez dago hizkuntz politikarik (ardatzak: integrazio tresna, hizkuntza propioa eta identitate tresna), aipatutako guztia gainbegiratu eta zuzendu ahal duenik; ez dago nazio kontzientziarik, “harriak harrikumerik ez”.

  • josu naberan 2022-03-15 18:34

    Harrizko Harria, oraindino ez. Utz dezagun hori epitafio unerako. Oraindino Harrizko Herria gaituk, eta gautuk/gaitun jausiko etsiaren putzura. Ala Urçia!

    Hi Tokaiez, baina anima nazak nimiño, tio. Pixkat hobeki egiten dudala Hika/Noka!

    BARRI/BERRI, Soil-soilik komunikatu gura nian informaçione hori, ezen ez sakondu gako eskubide-moralak.

    Eta praktikara eraman, aizak.

    Nik orain, Etimologia Hiztegian, ez diat epintzen BERRI eta kitto, baizIk eta BARRI/BERRI, Yawheren legeak agintzen didan bezala, BAKE santuaren arabera:
    BAKEA *bade-en-ika-era “bakoitzari dagokiona”

  • Zaintza palilatiboak dira, itxurakeria. Euskararen presentzia %0,05etik %1,2ra igarotzea aurrerapausu oso-oso motza da. Hazkunde jarraitu bat iragarri balute, besterik litzateke, baina hau…

  • Ados gutxiegi dela oraindik baina egin daitekeela erakusten digu. Plataforma hauek kapitalistak dira, onura ekonomikoak dituztela ikusten badute aurrera jarraituko dute, galerak badituzte ez dute saiakerarik ere egingo.

  • Iñigo Agirre Mendieta 2022-03-15 21:59

    Euskara batua oso eremu zabala da, edozein euskalkitatik datorren edonor eroso sentitzeko modukoa. Zoritxarrez baina, ez da sekula ongi erabili izan. Batuaren bertsio jakin bat soilik jo da batutzat, ekialdeko gipuzkeran oinarriturikoa hain zuzen ere, nahiz eta euskara batua hori baino askoz ere gehiago den. Batua Beterriko dialektoarekin nahastu izan da, eta honek eragin dituen albo-ondorioak lazgarriak izan dira, beldurrak eta konplexuak hedatu direlako, euskararen kaltetan. Bizkaieraren eremuan sineskeria suntsigarri ugarik bizirik diraute oraino. ‘Berba egin’ batuan ‘hitz egin’ da, ‘ixotu’ batuan ‘piztu’ da, ‘eguakotx’ batuan ‘ostiral’ da, ‘iratzartu’ batuan ‘esnatu’ da, ‘iristu’ batuan ‘tximista’ da, ‘ondiño’ batuan ‘oraindik’ da… eta horrela ehundaka berba, egunorokoak. Hori hiztegiari dagokionez. Orotariko mintzamoldeekin ere antzera gertatzen da: ‘koziñetan nabil’ batuan ‘sukaldatzen ari naiz’ da, ‘itxungi eraiñ’ batuan ‘itzalarazi’ da… Baina kontua zera da, ‘berbetan’ batuan ‘berbetan’ dela, ‘ixotu’ batuan ‘isiotu’ dela, ‘eguakotx’ batuan ‘egubakoitz’ dela, ‘iratzartu’ batuan ‘iratzartu’ dela, ‘iristu’ batuan ‘irastu’ dela, ‘ondiño’ batuan ‘oraindino’ dela, ‘koziñetan nabil’ batuan ‘kozinatzen nabil’ dela, eta ‘itxungi eraiñ’ batuan ‘itzungi eragin’ dela.

    ‘Jausten nabil’ eta ‘erorortzen ari naiz’ dialekto desberdinetako moldeak dira, baina biak dira batuaren parte, maila berean, euskalki edo dialekto guztiak batuaren zati direlako. Zergatik hartzen da batutzat ‘erortzen ari naiz’ soilik? Berdin sintaxi kontuetan. Iparraldeko joskera ‘iparraldeko euskalkien joskera’ gisa ulertzen da sarri hegoaldean, nahiz eta bestea bezain batua den.

    Gaia sakonki aztertzekoa da, oso larria baita. Batua dialekto konkretu batekin dugu konfunditzen, bere osotasunean eta aberastasunean hartu beharrean. Fenomeno honek bizkaieraren eremuan sortu duen kaltea oso handia izan da. Konplexuak, lotsak eta armairuratzeak gura adina, transmisioaren etetea, adierazkortasunaren irentzea, eta oro har hizkuntzaren odolustea. Sineskeria honengatik, desinformazio kroniko honengatik, mendebaldeko euskararen ondare ia guztia pikutara joaten dabil.

    Gai honi loturik Jean Louis Davantek honako hau idatzi zuen joan zen urtean:

    https://zuzeu.eus/euskara/iparraldeko-batua/

    Nahi duenak nire iritzia iruzkinetan aurki dezake, irakur nahi baleza.

  • josu naberan 2022-03-15 22:34

    Argi duzu, Iñigo, Batu Osoarena gai sakona bezain epe luzekoa dala. Badauka erremediorik, euki, baina horretarako, lehenbizi, kuraia behar da, adorea, horren gainean zabltzatenok bildu eta… “ANTOLATU!” -zioen Leninek-, Zer egin” idatzi zuenean.

    Bada, bil zaitezte eta egizue proposamen zehatz bat, Euskaltzaidiaren burokraziara beha egon barik.

    Lavin, tokide, ez hadi eskakea. Emantzak Gernikaldeko euskadun talde batek hil honen 19tik apirilaren 2ra bitarteko ikastaroa eskatzen dizula Hitanoanen Lehen Mailari ekiteko (egunero 2 ordu-edo)

    Badakik Undabaiko balaira horretan ez dugula HIKA egin sekula santan, edota ez daukatela horren arrasto arraoirik.

    Zein programa egingo zeunkek?. Horixe da nahi dudana zehazki. Hire proposamena idatzita ikustea. Gero, gura badok, nerau joan naiteke hire txuletarekin.

  • Hitanoa baino gehiago aditz trinkoak jokatzeko sistema automatizagarri baten atzean nabil ni azken hilabeteotan. Hemen EKARRI jokatuko dut, baina haren ordez beste edozein aditz joka daiteke. Eta berdin da trantsitiboa edo intrantsitiboa., hau da, NORKduna edo NORKgabea.
    Baten batek nahi balu, joka lezake beste aditz bat eta niri bidali:
    naffarrera.info@gmail.com

    EKARRI

    Aditz bat jokatzeko’ singularreko hirugarren pertsona (DAKAR) jakin behar da aurrenik, eta gero beronen plurala (DAKARTZA).
    Biei NORK atzizkiak:

    t/da, k/a, n/na, – , gu, zu, zue, te

    ipini ahal zaizkie orainaldian:
    • dakart, dakark, dakarn, DAKAR,
    dakargu, dakarzu, dakarzue, dakarte
    • dakartzat, dakartzak, dakartzan, DAKARTZA, dakartzagu, dakartzazu, dakartzazue, dakartzate.

    Adizki hauen iraganaldian NORK atzizkiak erabili beharrean, NORK aurrizkiak (ne, he, gene, zene, zene+te) erabiltzen dira lehenengo eta bigarren pertsonetan:
    • nekarren, hekarren, ZEKARREN,
    genekarren, zenekarren, zenekarten, ZEKARTEN.
    • nekartzan, hekartzan, ZEKARTZAN,
    genekartzan, zenekartzan, zenekartzaten, ZEKARTZATEN.

    DAKAR eta DAKARTZA (+ NORK atzizkiak), 1. eta 2. pertsonetako orainaldia eta iraganaldia egiteko erabiltzen dira:

    DAKAR:
    NA + DAKAR = NAKAR
    NIN + DAKAR = NINDAKARren

    HA + DAKAR = HAKAR
    HIN + DAKAR = HINDAKARren

    DAKARTZA:
    GA + DAKARTZA = GAKARTZA
    GIN + DAKARTZA = GINDAKARTZAn

    ZA + DAKARTZA = ZAKARTZA
    ZIN + DAKARTZA = ZINDAKARTZAn

    ZA + DAKARTZA + TE = ZAKARTZATE ZIN + DAKARTZATE = ZINDAKARTZATEn

    Forma laburrak:
    nindakarren = nenkarren
    hindakarren = henkarren
    gindakartzan = genkartzan
    zindakartzan = zenkartzan
    zindakartzaten = zenkartzaten

    NORI artizkiak adizki guztietan sartu ahal dira:
    kit/kida, kik/kia, kin/kina, kio, kigu, kizu, kie.

    Adibideak:
    dakarkizut
    nakarkiote
    nindakarkioten
    dakarzkizuegu (dakartzakizuegu)
    genekarkien
    zenekarkidan
    zenekarkiguten
    zekarzkizuten (zekartzakizuten)

    Adeitsuki

  • Benat Castorene 2022-03-16 09:24

    Josu, aldera bitxi bat piska bat eta zorigaitzez artikukutik kanpokoa den arren:
    Zergatik gure hizkuntzaren genioak ez duen sekula sortu aditzforma pronominalik. eta horregatik erran behar dugun adibidez “ene buruari min egin dut” frantsesek diotenean “je me suis fait mal”
    Zerbait erran nahi ote du gure arbasoen filosofiaz edo estruktura psikologiaz?
    Alta hain da eraginkorra eta aberatsa euskara nun badiren aditz forma aukerak guk sekula erabiliko ez ditugunak, nahiz denbora urrun batean haur elebakar batek asmatuko zituzkeen senez eta segituan behar orduan, bere bizitzako okasio bakar baterako bazen ere.
    Bakarrak girea aditzforma pronominalik gabe?

  • Beñat,
    Euskal aditza hiper pronominala da

    nakarkiote Haien ni hari
    NA, KIO eta TE pronominalak dira, nire ustez.

    Zure adibideaz:

    “ene buruari min egin dut”

    Neuk Bizkaian honelakoak entzuten ditut:

    Min egin naiz

    Ikusi gara = elkar ikusi dugu

    Garapenean daude, bai, zuk diozuzanak.

  • Beñat,

    Nik neure burua ikusten dut

    Nik ni ikusten *nauT

    Honelakoetan NAUT esan beharrean

    Ni ikusten naiz

    Subjektua eta objektua kointziditzen direnean.

    NAKAR berez HARK NI da, baina baita interpreta liteke NIK NEURE BURUA bezala. NATOR bezalaxe.
    1 nakar = ekartzen nau
    2 nakar = ekartzen naiz

    Borondate kontua da eta horretarako giroa sortaraztea.

    Adeitsuki

  • Beñat,
    dakusa
    1 = ikusten du
    2 = ikusten da

    nakusa
    1 = ikusten nau
    2 = ikusten naiz

    gakuski
    1 = ikusten gaitu
    2 = ikusten gara

    Nahi bagenu, bigarren adiera hortan ere erabil genezake. Jatorriz euskal aditza pasiboa zen. Egile aktiboa K postposizioaren bidez adierazten da:

    gu gakuskiZU zuk

    gakuski + zuk = gakuskizu

    Adeitsuki

  • Benat Castorene 2022-03-16 10:14

    Beraz zure aburuz “ikusiko gara” edo “elkar ikusiko dugu” biak zuzen?
    Iparraldean lehen forma arraroa zaigu.

  • Mikel Haranburu 2022-03-16 10:26

    Nire belarrietan Gaztelaniatik harturiko kalko txar bat da “ikusiko gara”; “Grand Placen aurkituko gara” den bezalakoa. “Txakurra ikusten da” oso argia da; “txakurrak ikusten dira” bezain argia, azken horretan txakurrak batzu izanik. Baina esanahia ez da ‘txakurrek elkar ikusten dute’, eta inor gutxik ulertuko du horrela. Gizakiok ere elkar ikus dezakegu, baina ikusten gara agerian bagaude toki batean. Izan ere, Gaztelaniaz oso desberdinak dira “se nos ve” eta “nos veremos”; honek esanahi zehatza du: batak bestea, beraz elkar, ikustea.

  • Beñat eta Mikel,

    Erabilera hori Bizkaian gero eta gehiagotan entzuten da.
    Neu saiatzen naiz klasikoen modura egiten.
    Erabilera hori neuk ez nioke inori zuzenduko, batez ere euskaldun naturala bada.
    “Ikusi gara” esaten duten horiek argi dago “elkar ikusi dugu” 2000 bider ez dutela entzun. Beraz, errua ez da haiena.
    “Arriskuan ikusten naiz” modukoak arraro dira zuentzat?
    Adeitsuki

  • Mikel Haranburu 2022-03-16 11:25

    Bai, ados, errurik ez…; arazoa da, izanen da, besteok ere 2.000 aldiz adituko dugula laster, Nafarroan ere, “ikusiko gara”…
    Eta adibide hori bezala, beste askotxo… zerrenda bat egin genezake (‘ari dut’, ‘ari dira irabazten’, ‘milaka jende’, ‘egunerokotasunean’, ‘ikusi diot’, ‘zer nahi duzu merendatzea?’, ‘gauza berdina’, ‘ni ikusi dut’, ‘txakur bat deitzen dela Pintxo’…) eta gero ikus akats bakoitzak zenbat denbora behar duen nagusi izateko…

  • Benat Castorene 2022-03-16 11:56

    Arriskuan sentitzen naiz eta arriskuan ikusten dut ene burua

  • Beñat,
    Post berria ireki dut oraintxe:

    https://zuzeu.eus/euskara/asko-gura-deutsut/

    ikusten naiz, sentitzen naiz bezalakoa da.

    Adeitsuki

  • Mikel Haranburu 2022-03-16 14:39

    Horra paradoxa… erreflexiboa egiteko erreflexiboa ez dena baliatzea, ‘ikusten naiz’, ‘ukitzen naiz’, Gaztelaniaz erreflexiboa galtzen hasia denean: ‘recupero’, ‘me hace sentir’… hurrengo urratsa, atzera trantsitiboa berdin erabiltzea, ‘ikusten (ari) dut’, ‘sentitzen (ari) dut’…
    Ez dut uste “mundua ikusteko era bat” horrela iraun dezakeenik, hizkuntza beste baten ispiluan bihurrituta bilakatzen bada… eztabaidarako gaia, gai gutxi genuen eta…

  • Iparraldean, aditz trantsitiboekin ari dut, ari duzu e.a. zeharo normalak dira.
    Ea euskaltegitis kronikoa gainditzen dugun!

  • Gilen Mejuto 2022-03-16 22:49

    Erabat desbideratu gara gai nagusitik, baina kontu oso interesgarri bat ekarri denez hizpidera, ekarpen txiki bat egin nahi dut.

    Hasteko, euskarazko “bere burua” eta ingelesezko “oneself” oso antzekoak dira, ezta? Ba ez dut uste ingelesdunek gaztelania kalkatzeko premiarik sentitzen dutenik.

    Bestalde, BURU “partikulak”, ohikoaz gain, beste erabilera oso jakingarri batzuk ditu. Beheko adibideak eta azalpenak OEHtik atera ditut.

    —————–

    Badira zenbait adibide zeinetan, salbuespen gisa, BURUk ez baitu korreferenterik perpaus nagusiko beste inolako elementutan.

    Talde txiki batean, subjektuaren kokagunea hartzen du:

    Halaz despeditu nahi nauzua? Hemendik joan gabe ene burua, egin behar duzu ene nahia.
    [Avant que je parte d’ici]

    Baina jaun andere horiek ezinago eder dira; uste baitute arauz printze zenbait direla. Baina ene burua bada horiek bezainbat, ez bainaiz ahalkez egonen hainbat.

    Eta neure buruari esan nion: […]. –Eta zeure buruak erantzun zizun… –Ez izateko astoa.

    Nere buruak ere ematen dit franko lan. –Zer bada, gaixo al zabiltza?

    Karrabasueneko andra gaztea, Durdukiñeko Maribizar bat eta neure burua: hirurok geunden Artaloraneko etxaurretik ez urrun.

    Maizago, beste funtzio batzuetan agertzen da; orokorrean, aditz trantsitiboen objektu gisa:

    Zeruak asko balio die: eta hango aingeruak: haien gainean ipini ditu Jaunak gure buruak.

    Ene bekatuek iragan eta erdiratu dute ene burua, eta karga sorta pisu batek bezala, aurizki eta zapatu naute naizen guztia.
    [Me han atravesado y desgarrado]

    Oroit duka, Hunolt, Mauntauban zer huen egin, Aigaloni ene burua saldu ukan behin?
    [Lorsque tu me vendis à Aygalon]

    Zure agurraldi horrek pozten du zerua, garbitzen du zure burua hutsegin txikietatik.

    Jainkoren batek, ordea, haserre-zama hau nere buruari egotzi zion.

    Nor nire burua baino zorigaiztoago?

    Geure burua aipatu dut, eta ez dakit zuzen mintzatu naizen, nik behintzat ez baitut Hipokratesekin zer ikusirik.

    Kasu horietako batzuetan, izenordainaren tokian dago anafora; hala, adibidez:

    Zer da lege naturala? Batbederaren kontzientzia, zeinetan barrena baitago bere buruzko ezagutza bat, jakiteko zein den zuzen eta zein makur.
    [Conocimiento inmanente]

    Gure deliberazio on guziak ezin izan daitezke fermuak eta iraupenezkoak, non ez diren funski pausatuak gure buruazko mesfidantzaren eta Jainkoa baitango fidantziaren gainean.

    Botatzen dute beren buruen inguruan.
    [Tout autour de leur propre corps]

    Zure buruentzako lain ezin sortu duzu, eta emaztea behar duzula?

    Ezkontza garaia iritsi bitartean ez iezaiozu lagundu inori, zure buruaren emazte eta zure umeen ama izan daiteken neskaren garbitasuna lausotu baitzenezake.

    Begi zorrotzak izan ditut hutsak ikusteko (batez ere, huts horiek geure buruarenak, neronenak barne, direnean).

    Tendentzia moderno samarra da batzuetan aditz intrantsitibo gisa erabiltzea aditz trantsitibo batzuk zeinek berez eskatuko bailukete BURU bidezko konstruktzioa erabiltzea (adb. Cb Eg II 96: Ta onetan ikusi bear naz?). Tendentzia horrekin kontrastean, oso maiz, idatzizko hizkuntzan behintzat, anaforarik eskatzen ez duten aditzekin agertzen da anafora, hau da, laguntzaile trantsitiboz zein intrantsitiboz berdin funtziona dezaketen aditzekin.

    Lotsatu egizu zeure burua, gogora ekarrita zuk bihotzean asmatu eta ez jaramon egin diezun Jaunaren dei, argi eta bihozketak.

    Ikus adibide batzuetan kontrastatutako bi konstrukzioak:

    Baina ez zaigu guri eman bere burua heriotara eman ukan duenean, gu herioaren kondenaziotik delibraturik bere Aitari errekontzilia gienzontzat?
    [Batuaz, gientzaion(tzat) (gu hari hark)]

    Orduan zeuzkaten bere buruak dohatsuenik eta ziren alegerenik noiz eta Jainkoagatik desohore eta laido gehiago errezibitzen baitzuten.

    Ematen diote bere burua, ematen zaizkio amodioz, eta hori haiekin bat egiteagatik molderik samurrenean.

    Aipatutako kasu guztietan, BURU indargarri gisa erabilita ikusten bide da.

    Iparraldeko idazle zaharretan, Refranes y Sentencias-en eta autore berriagoetan, batez ere bizkaitarretan, posesiborik gabe agertzen da batzuetan:

    Ohart gaitezen buruari denbora den artean, andre onak har gaitzake gomendutan agian.
    [Faisons attention à nous]

    Kriseiluari nola hiri hel ez dakian: bertzeei argi egin eta erretzen dik burua.
    [Il se consume]

    Banabil burua ezin sinetsirik, erasuna elikaduratzat harturik.
    [Ando no pudiendo creer la cabeza]

    Ate zarratuari burua guardatua.
    [Puerta cerrada cabeza guardada]

    Zer probetxu hain aberats buruak ikusiaz eta kexarik ohore banoei jarraikiaz?

    Finean sentitu eta hiltzerako puntua, prepara dezakek ongi partitzeko burua.

    Hel daite, asturuz, bertze anitz buruz norbait ontsa eginagorik.
    [Il peut se rencontrer beaucoup d’autres hommes mieux faits de leur personne]

    Bakegile sartu nahi baduk, ongi burua gorde behar duk.
    [(Quien) desparte lleva la peor parte]

    Burua urari eman orduko, oroitu zen Ama Birjinaz eta belauniko jarririk hasi zen esaten hiru Ave Maria. Zer balioko ote zion ito balu burua?

    Ito behar dut buru hau, eta ez lehen bezala, beldurtuta, egin gabe etxera bihurtu.

    Jausten da neskatila bat bekatu zantarrean mutil deunga baten balaku eta eskaintzak gatik. Agertzen da bekatuaren fruitua. Mutilak garbitu gura du burua.

    Zer egingo zenuke bizitza kendu gura balizute? Zelango deiadar, garrasi eta burua libratu gura?

    Nahi baditugu buruak gorde, ihes egin behar dugu berehala.

    Ez zeukan non sartu burua, hortxe zebilen batetik bestera.

    Gogora ekazu zenbat gauza on lotsaz, buruari iritziz eta gizonen ederra edukitzearren egin gabe utzi dituzun.

    Hara hor bada otseintxoak, on ekarri beharrean buruari, kaltepean parau dituzte buruak.

    Erabaki zuen urari burua eman eta itotzea.

    O! zer gaitz txarra den izatea harroa! Etsi eta bota zuen uretan burua.

    Egin behar ei dituzu kartzelan urte bi, horra zer buruari diozun ekarri.

    Edukitzen badut beste hile bitan oraingo bizimodua, kanpaitokiko soka bategaz urkatuko dut burua.

    Antziatik ziren irizte handiegikoak, beti eduki ohi zuten burua besteak baino gehiagokotzat.

    Udagoiena helduta, elai guztiek ihes egin zuten. […] Gure elaiak orduan burua ikusi zuen bakar-bakarrik.

    Erantzi soinekoa eta han botatzen du burua uretara.

    Dama bati galdetu nion joia horiek zegan ziren. / Besteentzako dirutan eta zeuretzat buru trukean.
    [Beste bertsio batean: zeure gorputzen trukean]

    Gainera, oso zabaldurik dago BURU posesiborik gabe erabiltzea aditz mota batzuekin. Hala, ikus BURUA AGERTU, BURUA ALTXATU, BURUA BAT EGIN, BURUA ERAKUTSI.

  • Gilen,
    Anitz esker adibide bikain guztiongatik!
    Adeitsuki

  • Mikel Haranburu 2022-03-17 10:54

    Nik ezagutzen eta ulertzen ditut “Aitarik ez dut, ama hiltzen ari… (dut)” (Errobiren kantan) bezalako formak, esanahi zehatza eta berezian, non ama hiltzen ari den eta nik ama egoera horretan dudan; baina ZEHARO normalak diren… bai, baldin eta ari izan aditzaren esanahia hedatzen badugu nahi dugun guztia. “Iruten ari nuzu” beste kasu bat da, baina ez dut uste horretatik “iruten ari dizut” zabalduko denik.
    Bada beste egoera bat, non aditzari nor-nori dagokion, baina, hain zuzen Iparraldean, nor baliatzen den (esate baterako, “haiei galdetzen ari naiz” eta ez ‘natzaie’; haiei dagokiena galdetzea baita, eta ez ni ari izatea).
    OEH ageri den informazioa ikusita, ‘ari dut’ bezalako moldeak eskas direlakoan nago, eta nola eratu izan diren (XIX. mendearen bigarren erdian) ikergai.
    Bestalde, aditzaren izendapenean, “ari izan” edo “aritu” irakur daiteke hamaika tokitan, baina ez dugu erraz aurkituko “ari ukan” bakarra ere (?)

  • Mikel,
    Zuzen zaudela ezin uka.
    Nire kasua berezia da, zeren euskal mintzatzaileekiko tolerantzia gradua 100% baita. Haiek ere ni tolera nazaten naffarreraz idazten dudanean.
    Adeitsuki

  • Mikel Haranburu 2022-03-17 11:34

    Tolerantzia gauza bat da, eta ‘herri baten itzulpena’ esan genezakeena, beste bat…
    Oraintxe tuiterren irakurria: “Zer ari naiz egiten gaizki?” Ordenari ereparatu eta gero jarri Gaztelaniazko hitzak, qué, estoy, haciendo, eta mal; zeren eta ari naiz, honez gero, ez da OEH adierazten duenez, zerbaitetan jardun, zeregin batean sartuta egotea, okupatua…. baizik eta “estoy”. Gaztelaniak bizi gaitu…

  • Benat Castorene 2022-03-17 11:44

    Egun on Gilen aspaldiko
    Zurekin batera segitzen dut desbideratzen alegeraki. gaia sobera interesgarria zait eta!
    Orduan, erakusten diguzun tradizio horri jarraikiz, aditz pronominalik ez ginuke gehiago behar eta ikuskera tradizional horretan Josuren etsenpluari ( arriskuan sentitzen edo ikusten naiz) emaiten ahalko giniozke bi soluzio:
    (Ene) burua arriskuan da edo (ene) burua arriskuan ikusuten dut.
    Baina hori ez ote da beste filosofia baten seinale? nun agertzen gure burua distantzia batetik edo altura batetik ikusteko gaitasuna?

  • Beñat & konpainia,

    Euskaldunok 2000 bider (edo 1000 nahiago baduzue, hau da, askotan) entzun edo irakurri ditugun hitz, esaera eta adizkiak dira EUSKARA benetakoa eta erreala.
    Horri ‘batua” edo estandarra edo gurago den modura deitzen ahal zaio.
    nentorren bezain ona nindatorren
    dizut bezain ona deutsut
    nindakarren bezain ona nenkarren
    etc. etc.
    100 biderretik behera entzundako edo irakurritako hitz, esaldi edo adizkiak “sasi”euskararen adibide lirateke. Hauek hiztegi ohikoetarik eta aditz koadroetarik eliminatu behar lirateke 2000ko muga gaindi ez dezateno:

    zeniezazkiguketen, adibidez, litzateke bat eliminatu beharrekoa.

    Orotariko Hiztegian eta Orotariko Adizkitegian orain arte idatziz erabilitako hitz, esaera eta adizki guzti guztiak agertu behar lirateke. Behin baino ez agertu direnak ere.

    Adeitsuki

  • Joseba Aurkenerena 2022-03-17 13:14

    Nik askotan entzun ditut, Lapurdin, gehienbat, jaten ari duzu… eta antzekoak, baita Herria aldizkarian, batzuetan irakurri ere. Baina nire zalantzak ditut. Hori ote da herriak erabili eta erabiltzen duen modu jatorra, edo hizkuntzaren gibelatzeak sorturiko formak dira? Egia erran, ez dakit zer erran, baina entzun eta irakurtzen direla bai.

  • Mikel Haranburu 2022-03-17 13:47

    Horren harira -inoiz ez hobe esanik- gogoan dut orain urte asko dela Deian, oker ez banago, Euskerazaintzak argitara emandako “Iruten ari nuzu” esapidearen itzulpena: “Haciendo hilo soy hilo”…
    Tokiko formak eta erabilerak, ongi, baina… zerbaitek huts egin zuen harako hartan… ezagutza… Iruten nago edo iruten nabil izan balitz, agian…
    Badira beste forma batzuk erabili erabiltzen direnak, baina… zuzenak?? Horra hor ‘leikezu’ ‘leikegu’ eta leike bera edozein pertsonatarako baliatua…

  • Questionea da ea 2000 bider baino guehiagotan ençun ditugun holacoac. Ceren horrela bada, seinale euscara ona dela. Bercela, ez guenituzque ençun haimberce aldiz.
    Adeitsuki

  • Benat Castorene 2022-03-17 14:07

    Ez baniz makur “iruten ari nuzu” da baxebartarrez “iruten ari niz” baina forma alokutiboan “zuka” misteriorik horretan
    Toka mintzatu balitz erranen zuen “iruten ari nuk” edo “ari nauk” gipuzkoan

  • Beñat,
    “Iruten ari nuzu” zuk erraiten duzun horixe da. Baiki.
    NIZ erabili duzu lasaikiro. Mendebaldean NAZ eta Akademiak eta NAIZ darabilte. Ederto.
    Hirurak dira 2000 bider entzun irakurriak. Beraz, nire kriterioaren arauera, hirurak onak eta erabilgarriak edonon eta edonoiz, eta batto ez da hobea berceac baino.
    Erabil dezagun 2000ko legea, eta beti zuzen ariko garade!
    Adeitasunez

  • Mikel Haranburu 2022-03-17 15:02

    Ez zara makur, noski. Euskarazaintzan hatxearen lagunak ez baitziren, ari eta hari ber gauza haientzat.

  • Mikel Haranburu 2022-03-17 15:03

    2.000 biderren irizpide hori baliagarria den oso zalantzan jartzekoa da, edo, zenbait itemen kasuan, nahiago belarriak tapatu… Tolerantzia gorabehera, nire irizpide bat da hizkuntzaren aberastasuna, hots, zehaztapen ahalmena, gu geu aberasten gaituela, eta sinplifikazio oro, hizkuntzaren edozein mailatan, pobretzen gaituela. Forma desberdinak, bide desberdinak dirateke, mende luzetan hiztunek ibili direnak; baina badakigu badirela bideak inora ez daramatenak edo sasiak itsutzen dituenak. Hizkuntzaren ekonomia, diote batzuk… Bai, baina inoiz forma-dibertsitate hori sortu eta ugalduz joan bada, zerbaitengatik gertatu izan da. Ugalduz diot, ez murriztu. Hizkuntzaren konplexutasuna (ez hizkuntzen) geure pentsamenduarena bera dateke, eta hizkuntzan baldarki ari izatea bizitzan ere baldarki ibiltzea.
    Zoritxarrez, baldarkeriak ere 2.000 bider errepika daitezke… (Duzute liburu bat deitzen dela…? 1.200 bider inguru)

  • Mikel,
    2000ko lege hori, hau da, norberak 2000 bider entzun irakurritako hitz, esaera eta adizkiak erabiltzea, zabal liteke amiñi bat beste arau konplementario edo osagarri honen bitartez. Norberak gehien erabiltzen dituen 2000 hitz, esaera edo adizkiekin.
    Hitz eta adizki multzo hori edonorako eta edozertarako balioko luke, zeren maila horretara heltzen den euskaldunik oraino jaio ez baita. Euskal Herri osoko 100 pertsonak egin lezakete lan hau. Erraz.
    2000 hitz, esaera edo adizki, askotan entzun irakurri eta erabilitakoak.
    Estudio honen bidez jakingo genuke, adibidez, NIZ, NAZ eta NAIZ artean, eman dezagun, zein den erabiliena Euskal Herri mailan. Eta hola beste hitz, esaera eta aduzkiekin.
    Baina guztiok guztionak jakinda!
    Adeitsuki

  • josu naberan 2022-03-17 15:51

    euskerak badizue hamaika eta bat adibide…

    “neure burua arriskuan ikusten dut…” eta halakoak barik,
    pozago erran ahal nuke: arriskuak NAUKA, jakintzak GAUZKA . eta halakoak

    Banakoa inguruak bizi duela-eta….
    Halako Phillosofiak biribilagoa (integratiboa-edo) ematen digu agian.

    eta… At Hua! Hiztegiak erabiltzen baldin badituzue, jabetuko zineten agian,,. ez dakitela IZENAK eta OSAGARRIAK bereizten…

    -A “desinentsiak irentzen dituztela (kapatzen) pausuan-pausuan…., ustez “-A artikulu” inexistentea delakoan-edo

    ARIA, -ERIA, ERA, ARA atzizkiei ezin zaie inolaz ere beren A-desinentzia ezaba, Euskaltzaindiako Hiztegiek egite duten bezala.

    Ezin zaie ezabatu -A hori, SARRERA GISA, hurrengo adibide huei, kasu: madariA, gazteriA, batzaRR-A,, huRR-A, luRR-A
    lohi-A….. eta ehunka eta ehunka adibide gehiago.

    Eta Gauza bat da “MAKAL egon” eta beste bat “MAKALA izan”, eta halako adibideak txitea-pitean.
    Bi sarrera beharko lukete, elkarretatik ontsa berizita:

    MAKAL (osagarria)
    MAKALA (izena)

    Hobeto manifa bat antolatu Euskaltzaindiaren edo EHUko atarietan-edo.
    Bestela ez dizute kasurik eginen, zeren enorantziak DAUZKATELAKO (harrapatuta)

  • Madari, lur eta lohi horrela agertzen dira hiztegietan, hau baita haien forma’ mugagabean. Ederto!

  • Hasierako gaira itzuliz, interesgarria da berriak Garikoitz Goikoetxeari eginiko elkarrizketa https://www.berria.eus/paperekoa/1857/012/001/2022-03-17/laquokaleko-erabilerarena-kate-baten-azken-katebegia-daraquo.htm

  • josu naberan 2022-03-18 00:00

    Baina errepara ezak, NAHI BADUK, jOSU LAVINERO, “MADARI” (IZENA) jartzen duela, IZENA ez delarik, baizik eta “osagarria”.
    hORI ERe ERRAN behar zenuke, ezta?
    Eta ez esan “Ederto!” Ala komisioren bat al duk Euskaltzaindiarekin?

  • Naberan,

    MADARI hitza i bokalaz amaitzen den izen bat da, substantibo bat, alegia.
    Lehen Hezkuntzako edozein umek daki hori.
    Mugatu singularrean: madaria
    Mugatu pluralean: madariak
    Mugagabea: madari
    Adeitsuki

  • josu naberan 2022-03-18 15:02

    Baina aizak hi, Lavin hori!

    MADARI mugagabea badok, zergati jartzen ditek “izena” dela.

    Eta hori ez duk “uneko despiste”, baizik desbideratze orokorra hiztegi guztietan.

    Eta MADARIA ez duk “mugatua”, baizik eta IZENA singularrez.

    Hori ditiko umeek ere jakin beharko lukete. Eta ez haiz izango halakoa dagoeneko.

  • Naberan,
    madari da izen bat mugagabean,
    madaria da singularrean, bai, mugatua eta singularra,
    madariak da pluralean, bai, mugatua eta plurala.
    MADARI da hitza, ez madaria. Hola agertu behar da eta agertzen da hiztegietan: madari.

  • josu naberan 2022-03-18 18:59

    MADARI MADARIKATUA!

    Lorra emenen digu azkenean.
    Baina hau garrantzitsua delakoan nagok, lagun.
    Izan ere, zera gertatzen dok:
    Hiztegi guztion hitz-sarrerek mozten dietela HITZEI honako DESINENTZIA hauek, gutxienez: ARA (lurraldea); ERA (manera); -ERIA (taldea, multzoa); eta ARIA (mota, espeziea),

    Azken taldeko henexetakoa dok, hain zuzen ere, MADARIA, beste ortuARIAK bezalaxe. Eta hori gehiegikeria bat duk, are gehiago ehunka berbarekin eginez gero.
    Erne, beraz.

    Zeren arazo horren azpi-azpian dagoena zentzugabeko siniste bat baita: “A-artikulu” zorionekoak direla. Eta sinismen erratu horren izenean suntsitu zitean Iruña-Veleiako altxorra (beno, bai, aitzaki horren azpian, gainean eta alboan eta sakonean INTERES POLITIKO-EKONOMIKO ETA ERLIJIOZKOAK zitean.

    Baina beste kontu bat dok sinesmen bera hori izatean gure Hiztegigileek.

    Beraz, lagun egidak, faborez, katastrofe hau ekiditen.

    Diok ba ze, MADARI madarikatu hori, izatez “IZEN mugagabea” dela.

    Deiezaiok nahi duan moduan, baina nik argi zeukeat egiatan IZENA denetik (MADARIA eta abar) bereizi beharra dagoela, zeren ez dok gauza bera MADARI eta MADARIA, ez denez gauza bera MAKAL egotea eta MAKALA izatea. Aldea zegok, bada, makala!

    Beraz, lagun Lavin jauna, MADARI “izen mugagabekoa” dela diok; baina horrelakoei ez deritzat egoki “izena” deitzea, eta are gutxiago “izena” eta “osagarria” (complementua) nahastatzea.

    Ibon Sarasolak berak diño bere Hiztegiaren 2. edizioaren aitzinsolasean, literalki;
    “Euskal azterketen egungo egoeran, badirudi hainbat hitzen gramatika sailkatzeari buruz ez direla eskas arazoak eta duda-mudak.”

    Hiztegi hori 1995ean karrikaratu zitean, eta ordutik honera 25 urte baino gehiago igaro dituk.

    Orduan egileak berak bere “duda-mudak” azaldu bazituen, handik 25 urtetara sasoia dok halako duda-mudak askatzea,

    zeren sakon-sakonean, “A-artiku” fantasma horren fantasia besterik etzegok:
    Baina “-A desinentzia” hori (ezen EZ “artikula”, betidanik izan duk hor, Goi Paleolitotik, hain zuzen ere, nire ikerketaren arabera: UH-A (“Goiko hura”: *uh-an-en”)

    Bada, aipatu horiexek dituk duda-muda ilun horiek. mugagabea eta izena ez bereiztea, hain zuzen.

  • Naberan,

    Zure azken iruzkinean bertan idatzi duzu

    Madari madarikatua!

    Hitza berez madari da: madari txikia, madari goxoa, hiru madari eder.
    madari da hiztegietan agertzen dena. Logikoa.

    madari, ogi, giltza, ardo, literatura, zigarro, herri, etc.

    Adeitsuki

  • josu naberan 2022-03-18 22:23

    Berez izena ez duk MADARI, baizik eta MADARIA.

    bAINA, jakina denez, MADARIA “izenak” -A hori galtzen dik beste edozein berba osagarrirekin batzean. Adibidez,

    madari-ondo, madari-katu, madari madarikatua, etc.

    Eta hori izen ororekin gartatzen duk: PINUA–>PIÑU-BOLA…

  • Bai, cera!
    Saldu eguiozu motor hori berce bati.
    Niri naffarrera Krutwigec, Leiçarragac eta Axularrec eracutsi derautate.
    Ithurric eta Lafittec grammatica.
    Çaindu çaitez!

  • josu naberan 2022-03-19 00:15

    Tokaiz,
    ez duk batere kalterako izanen maisuen eremua hedatzea

  • Eutsi goiari! 2022-03-19 01:24

    Aupa bikote;(Naberan eta Lavin)
    Mesede bat eskatu beharrean aurkitzen naiz, saia zaitezte arren gai nagusitik ez desbideratzen.
    Oso zaila egiten da artikulu baten ildoa jarraitzea tartean zuok bion elkarrizketak sartzen badira.
    Ulertzen dut zuen arteko kontu bat dela, horretarako artikuluak sor ditzazkezue beste artikuluetan gaiak nahasten ibili beharrean, zuentzako ere interesgarriagoa izango dela uste dut.

  • josu naberan 2022-03-19 09:33

    Agian EUTSIk arrazoia, baina ez osoa.

    “euskera hitzen ari da”, omen diagu GAIA.

    Baina ezduk gai makala!

    Gurea ere (tokaikideona) ez duk saihesten gai nagusitik, zeren gure intektuak hiztegigileek erratzen badute, akabo!

    Baina apartatuko gaituk honezkero, besteoi ere lekua uzteko.

    Beraz tokaio, honetan gera gaitzakek:

    MADARI, izen mugagabea duk, eta
    MADARIA, barriz, izen mugatua.

    Erabilpen datari erreparatuz, “mugagabea” eralbili duk lehenbizi, eta “mugatua”, barriz, zenbait urte gerora.

    Hirekin ados: biak dituk IZEN
    Eta hi nirekin ados?: BEREIZI BEHARRA ZEGOK? Nik baietz uste diat. Gure Hiztegien nahasia lekuko, ez baitute bereizten MUGAGABEA eta MUGATUA…

    eta ez duk batere gauza bera MAKAL EGON eta MAKAL IZAN

  • Naberan,

    Honela dator Euskaltzaindiaren Hiztegian:

    madari
    iz. Udarea. Ik. makatz 2; txermen. Donibane madariak eta Abuztu madariak. Madari ardoa.

    madari dantza, madari-dantza iz. Luzaiden dantzatzen den dantza tradizionala.

    Zure ustez nola etorri behar litzateke?
    Berridatz ezazu, mesedez.

    Adeitsuki

  • josu naberan 2022-03-19 10:25

    sarrera gisa: MADARIA izen mugatua (i.mg)

    eta ondoren MADARI izen mugabagea (i.mb)

  • Bai, hala da. Uste nuen jende jantzia, edo jantzi erdia, ez baita gauza bera erdi prezioan edo prezio erdian. Hala da, ezta? Baina Suitzan zein da, ergel horrek, bertako dialektoaren kontra egiten duen hizkuntza? Beren hizkuntza bera, Babua halakoa!

  • josu naberan 2022-03-19 22:07

    Beraz, Nagore, gaizki ez badizut ulertu, oldozten dok ezen euskerak berak tragatzen dituela gure dialekto biziak

    Zelan da mito hura: AMA “Kronosek” IRENSTEN DITUELA BERE SEME-ALABAK?

    Pixkat arrazoi duzula uste dut: euskera BATUA EZ DELA HAIN BATUA,

    BASQUE COUNTRYKO ERAKUNDE “Publikoek” JAN DUTELA IRUÑA-VELEIA, KOLONIZATZEN DUTELA EUSKALDUN JENDEA….

    ETA GURE HIZTEGIEK ERE IRENDU EGITEN DITUZTELA A-desinentziak, “-A ARTIKULU” FANTASMAGORIKO BATEN IZENEAN

  • Euskarafobia hutsa gipuzkoako egunkari irakurrienetariko batean:
    Txorakeriak alde batera utziz,hainbat gako ematen dituzte, erakundeekiko “dependentzia”, politizazioak sor dezakeen desatxekimentua…
    https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/euskera-uso-baja-pueblos-20220321211552-nt.html?ref=https%3A%2F%2Fwww.diariovasco.com%2F