Asko gura deutsut

 

Asko gura deutsut

esaten dogu Bizkaian.

Ahoskatu modu desbardinetan egiten dogu:

/gutzut/, /guretzut/, /gure dotzut/ eta abar

Danak bat.

Asko gura deutsut da bizkaitar idazleek mende luzeetan erabili daben forma idatzizkoa. Hau da, idazkera literarioa. Geuk gaur egun erabili behar gendukeana edonon eta edonoiz.

Halan eta guztiz be, Maite zaitut esaten eta idazten be badakigu! Ederto ganera!

Asko gura deutsut

NAFFARRERA

17 pentsamendu “Asko gura deutsut”-ri buruz

  • gura deutsut idazten eskolan irakatsi behar da. Horixe baita idazteko forma literarioa.
    Lagun artean, sareetan edo pintada batean gutsut idatzi ahal da, batzuek egiten duten modura.
    Niri ez zait gustatzen, gutsut modukoak idatzita ikustea. Begietan min egiten didate. Arrazoi diferenteengatik, baina batez ere idazle klasikoei zor diedan errespetuagatik.
    Askok uste dute gura deutsut hori eskoletan maite zaitut idatzi behar dela!
    Hori da “te quiero” esaten duenari “te amo” idatzaraztea bezalakoa.
    Mesedez!

  • https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=0&task=bilaketa&lang=eu&id=1330

    Hemen irakurri ahal dugu ondokoa:

    TZA

    “Izenei lotuta, ‘multzoa edo ugaritasuna’ adierazten du: basatza, belartza, dirutza, harritza, hodeitza, jendetza, sasitza… Emankorra da toponimian ere: Elortza, Lizartza, Areatza…”

    Adizkietan ere agertzen zaigu TZA hori. Adibidez, ekialdeko

    DAKARTZA

    Mendebaldean: DAKARZ

    Z soil bat adizkiaren bukaeran jarririk adierazten digu objektua ez dela bat, baizik eta batzuk direla.

    Mendebaldeko erara jokatua:

    NOR-NORK
    • dakart, dakark, dakarn(a), dakar, dakargu, dakarzu, dakarzu, dakarre.
    • dakardaz, dakarzak, dakarzan(a), dakarz, dakarguz, dakarzuz, dakarzuez, dakarrez.

    DAKAR
    nakar
    hakar
    DAKARZ
    gakarz
    zakarz
    zakarrez

    (Z)EKARREN
    nindakarren = nenkarren
    hindakarren = henkarren
    (Z)EKARZAN
    gindakarzan = genkarzan
    zindakarzan = zenkarzan
    zindakarrezan = zenkarrezan

    NORK-NOR
    nekarren … nekarzan
    hekarren … hekarzan
    [(z)ekarren … (z)ekarzan]
    genkarren … genkarzan
    zenkarren … zenkarzan
    zenkarrien … zenkarrezan
    [(z)ekarrien … (z)ekarrezan]

    Forma batzuk esannahi bikoitza daukate:

    genkarzan
    1. hark gu = genkartzan
    2. guk haiek = genekartzan
    zenkarzan
    1.Hark zu = zenkartzan
    2. Zuk haiek = zenekartzan
    zenkarrezan
    1. Hark zuek = zenkartzaten
    2. Zuek haiek = zenekartzaten

    Honek demonstratzen du nondik datozen goiko iraganaldiko NORK-NOR horiek, beste nonbait esana dudan modura. Hasieran, NOR-NORK tipokoak ziren, eta balio bikotza zeukaten.

    Adeitsuki

  • Erabilera hori ez da arrotza ekialdean, asko nahi dizut Leitzaldeko zaharrek esaten zuten. Baina erdarakadak ez dut uste XX. mendeko kontua direnik. Esaterako, eraman ume hori medikuari ere euskara al da?

  • Gura deutsut ez da erdarakada bat.
    Bizkaitar naturalek 2000 bider baino gehiagotan entzun baitute.

  • Ekialdean:

    zaio pl. zaizkio

    Mendebaldean:
    jako pl. jakoz

    Ekialdekoak zein mendebaldekoak berdin onak dira euskaldun guztiontzat.

    Sistema klasikoaren arabera, guztiz erregularra:

    Lehenengo eta bigarren pertsonetan J hori I modura idazten da, edo TX modura ere ahoskatua eta idatzia.

    najako = natxako
    hajako = hatxako
    jako
    gajakoz = gatxakoz
    zajakoz = zatxakoz
    zajakoze = zatxakoze
    jakoz

    ninjakon = nintxakon
    hinjakon = hintxakon
    jakon
    ginjakozan = gintxakozan
    zinjakozan = zintxakozan
    zinjakozen = zintxakozen
    jakozan

    NORI markak
    t, k/a, n/na, ko, ku, tzu, tzue, ke/kie

    Adeitsuki

  • Euskara ofizialean DAUKA forma laburtua erabiltzen da DADUKA forma osoaren ordez.
    Erabaki txarra edo desegokia nire ustez, eDUKi aditzaren erroa edulkoratzen delakotz. Hala ere, ontzat hartzen dut egungo euskararakotz.

    Baten batek norbait GOGOAN DADUKA / DAUKA. Gaurko honetan norbait hori NI naiz:

    NA + daduka = NADUKA / NAUKA
    Bizkaian: nauko

    Hau memorizatzen badugu hasierako NA hori NIN bilakatzen da.

    NIN + daduka + eN = NINdadukaN / NINdaukaN

    non DADUKA / DAUKA orainaldiko adizkia ikusten baitugu iraganaldiko adizki honetan ere.
    NINDADUKAN honek forma laburra ere badu, zeina beti lortzen baita, printzipioz, NINDA kendu eta NEN jarririk:

    nindadukan = nendukan
    Bizkaian: neunkan

    Euskara ofizialean nEndukan gabe, nIndukan erabiltzen da.
    i letra hori agertuko zaigu, bai baldintzan: baninduka, baita ondorioan ere: nindukake

    Honen arrazoia da EDUN (ninduen) eta EDUKI (nindukan) aditzen ahaidetasun estuagatik.

    Hala ere, esan dezagun klarki ezen NINDUEN (nin + DU + eN) guztiz erregularra den bitartean, NINDUKAN ez dela batere, irregularra da, ez baita nin + DAUKA + eN. Beraz, gure ikuspuntutik guztiz desegokia adizkien eraketa automatiza dezaguntzat.
    Arineketan finkatu ziren, eta emaitza, beraz, penagarria. Trinkoak gutxiegi erabiltzen dira, asko total ilogikoak direlakotz.

    Adeitsuki

  • IRAGANALDIA

    Subjektua edo objektua: NI

    Orainaldiko NA iraganaldian NIN da.

    Maiuskulaz orainaldiko adizkiak nondik hauek baitatoz.

    NINDA = NEN

    forma luzea = forma laburra (posible denean)

    ninDAGOen = nengoen
    ninDOAn
    ninDATORren = nentorren
    ninDABILen = nenbilen
    ninDAKIOn = nenkion
    ninDATZAn = nentzan
    ninDAKARren = nenkarren
    ninDARAMAn
    ninDARABILen
    ninDEZAGUen = nenzaguen
    ninDAGIen = nengien
    ninDAKUSAn = nenkusan
    ninDANTZUen = nentzuen
    ninDAROAn
    ninDIROen
    ninDADIn = nendin

    Adeitsuki

  • IRAGANALDIA

    Subjektua edo objektua: ZU

    Orainaldiko ZA iraganaldian ZIN da.

    Plurala bailitzen funtzionatzen du.

    Maiuskulaz orainaldiko adizkiak nondik hauek baitatoz.

    ZINDA = ZEN

    forma luzea = forma laburra (posible denean)

    zinDAGOZen = zengozen
    zinDAUDEn = *zeunden
    zinDAUTZAn = *zeuntzan
    zinDOAZen
    zinDATOZen = zentozen
    zinDABILTZAn = zenbiltzan
    zinDAKIZKIOn = zenkizkion
    zinDAKARTZAn = zenkartzan
    zinDARAMATZAn
    zinDARABILTZANn
    zinDEZAGUZKIen = zenzaguzkien
    zinDAGITZAn = zengitzan
    zinDAGIZan = zengizan
    zinDAKUSKIen = zenkuskien
    zinDANTZUZKIen = zentzuzkien
    zinDAROATZAn
    zinDITIROen
    zinDAITEZen = zintezen

    Adeitsuki

  • Hona hemen Leiçarragaren (1571) adizki batzuk eta haien baliokideak gaurko euskaran

    daut = dagokit
    daue = dagokie
    dagote = dagokie
    dauku = dagokigu
    dagoka = dagokio
    dagozka = dagozkio
    dagozte = dagozkie

    EGON aditzarenak dira adizkiok, baina EDUN eta EDUKI aditzarekin guztiz erlazionaturik.

    DAUT hori bizkaierazko DOT formarekin bat egiten du.

    Liburua daut (dagokit)
    = Liburua dot/dut

    Eta DAUE!

    Liburua daue (dagokie)
    Liburua daue / dabe / dute

    daue = dagote, biak Leiçarragagan!

    DAGOKA ( dagokio) eta DAGOZKA (dagozkio) berez NORIdunak dira.

    Liburu bat dagoka = daduka / dauka / dauko

    Liburu batzuk dagozka = daduzka / dauzka / daukoz.

    Ondorioak:
    DU eta DAU berdin onak dira euskaldun guztiontzako euskaran.
    DUTE eta DAUE = DABE berdin onak dira euskaldun guztiontzako euskaran.
    DABE normalean Brekin idazten da, ARAUERAren ordez ARABERA Ikusten dugun bezala.

    Argiroago DAU eta DABE idazten dakitenek ez dute zertan DU eta DUTE idatzi beharrik sekulan ere ez.

    Gipuzkeraz ere DEUE/DEBE erabiliagoa da DUTE baino.

    Adeitsuki

  • DAUCU Leiçarraga baithan, 1571. urtean:

    DAUKU = DAGOKIGU

    Behin agertzen zaigu Leiçarragaren liburu guztietan:

    Principalqui ikussiric sasoina, ecen ia ordu dela lotaric iratzar gaitecen: ecen orain hurbilago daucu saluamendua, ecen ez sinhetsi vkan dugunean.
    ROMATARREI 13:11 BHNT

    Oraingo euskarazko itzulpenean:

    Horrek guztiak balio berezia du zein garaitan bizi garen jakinik. Izan ere, ordua da lotatik esnatzeko, sinesten hasi berri hartan baino hurbilago baitugu orain salbamena.
    ERROMATARREI 13:11 EAB

    Leiçarraga baino bi urte lehenagoko gaztelaniazko itzulpena:

    Y esto, conociendo el tiempo, que es ya hora de levantarnos del sueño; porque ahora nos está más cerca nuestra salud que cuando creímos.
    Romanos 13:11 RVES

    Erka ditzagun:

    Hurbilago daucu
    = Hurbilago dugu
    = Nos está más cerca

    dauku, dagokigu, dogu, dugu berdintsuak
    nos está, tenemos ere berdintsuak.

    Adeitsuki

  • NOR-NORK

    DARAMAT aditza adizki hauetan agertzen zaigu:

    daramat (+ eN = daramadan)
    daramaket (+eN = daramakedan)

    Hona hemen HI + daramat/ daramaket

    HA+
    [orainaldia]

    ha + daramat = haramat (te llevo)
    ha + daramaket = haramaket (probablemente te llevo)

    HIN+
    [iraganaldia eta alegiazkoa)

    hindaramadan (te llevaba)
    hindaramakedan (probablemente te llevaba)

    hindaramat (te llevase)
    hindaramaket (te llevaría)

    Adeitsuki

  • NOR-NORK

    DARAMATZAT aditza adizki hauetan agertzen zaigu:

    daramatzat (+ eN = daramatzadan)
    daramazket (+eN = daramazkedan)

    Hona hemen ZU + daramatzat/ daramazket

    ZA+
    [orainaldia]

    za + daramatzat = zaramatzat (te llevo)
    za + daramazket = zaramazket (probablemente te llevo)

    ZIN+
    [iraganaldia eta alegiazkoa)

    zindaramatzadan (te llevaba)
    zindaramazkedan (probablemente te llevaba)

    zindaramatzat (te llevase)
    zindaramazket (te llevaría)

    Adeitsuki

  • Hona hemen HA erakuslea Labayru hiztegian.

    ha (bizk) hura (bat)

    1 det. erak., izord. erak.
    aquel o aquél, aquella o aquélla, aquello; él, ella, ello.

    Zer ereiten dozun, ha bera batuko dozu.
    Etxe ha salgai dago.
    Ha umea txarra da, gero!
    Hak hik baino gehiago jakik.
    Hari zoli esetsi egiozu.

    HA bizkaieraz eta HURA “batua”z, dinosku. Zer da ” batua”, baina?!
    Bizkaiera ez den guztia, ala?

    HA erakuslea HURA bezain ona da euskaldun guztiontzat.
    Huraren, hurari eta abar ez dugu euskaldunok erabiltzen! Haren, hari eta baizik!

    HAREN = HA + EN
    HARI = HA + I

    “etxe ha” esaten edo idazten dakigun modura, ” ha etxea” esaten eta idazten ere badakigu.
    Eta hurbil badago, “etxe hau” edo “hau etxeau” edo sinplekiago “hau etxea”.

    Adeitsuki

  • Hau etxeau eta hau etxea = etxe hau
    Ez dago inolako diferentziarik bien artean. Leku batzuetan bata, eta beste leku batzuetan bestea.

  • etxe hau = hau etxeau = hau etxea
    etxe hori = hori etxeori = hori etxea
    etxe ha = ha etxea

    -A artikulua lehen HA izenordea izan omen zen.

    etxe ha horretarik etxea omen dator.

    Adeitsuki

  • HA eta HURA erakusleak guztiz sinonimoak dira euskaraz.

    H Hegoaldean ahoskatzen zenean:

    etxe ha
    eta
    etxea

    diferenteki ahoskatzen ziren.
    Hasperenketa galdurik biak berdin hasi ziren ahoskatzen. Hau dela eta, HA izenaren aurrera pasatu zen:

    ha etxea

    eta bukaeran errepikatzen zen:

    HA etxeA

    non konbinatzen baitira erakuslea eta artikulua. Erdaraz “la casa aquella” balitz bezala.

    A artikulua aurreko hitzari eransten zaio. Berdin bere garaian erabaki ahal izan zatekeen separaturik idaztea:

    etxe a
    etxe ak
    etxe an
    eta abar.

    Erabaki hauek arbitrarioak izaten dira. Konbentzio ortografikoa, ez besterik.

    Adeitsuki

  • Akademiako euskaran ere HA ikusten dugu:

    ha
    adj./izord. Bizk. Hura. Inork ez zekien nongoa zen neskato ha. Ez da hau ha baino balio txikiagokoa.

    Bizk. Horrek ez du erran nahi soilik bizkaieraz erabiltzekoa denik.

    Euskaldun guztion altxorra da:

    HAren, HAri, HArk, e.a.

    HURA edo HA horren plural ezagunenak HAIEK, HAEK, HAIK, HAREK, HEIEK eta HEK dirade.

    Hurbiltasuna markatzekotz HOK bilakatzen da, zeinak -OK artikulu hurbilaren jatorria baita, hau da, -AU eta -ORI artikulu hurbilen plurala.

    Adeitsuki