“Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean” jardunaldia egingo da Iruñean irailaren 29an

Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean jardunaldia egingo da Iruñean irailaren 29an –

Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean” jardunaldia antolatu du UEUk Kontseiluaren laguntza eta Euskarabidearen babesletzarekin. Alde batetik, Nafarroako zonifikazioaren ondorioak alde juridikotik aztertuko dira, eta bestetik, ikuspegi historikoa, arlo administratiboa, soziolinguistikoa eta euskararen garapenerako trabak. Topaketa irailaren 29an egingo da Iruñean eta matrikula zabalik dago (DOAN): www.ueu.eus.

Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean jardunaldia egingo da Iruñean irailaren 29an1986ko Euskararen Legearen ondorioz, nafarrei bizi diren herriaren arabera aitortzen zaizkie oinarrizko eskubide diren hizkuntza-eskubideak, eta beraz nafarren arteko bereizkeria legez aitortzea ahalbidetu zuen aipatu araudiak. Nafarroan izandako aldaketa politikoak itxaropen handiak sorrarazi zituen euskaldunongan, besteak beste, Euskararen legearen aldaketa edota euskara Nafarroa osoan ofiziala izateko aukera. 2017ko urrian, Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartu zuen Batzorde Berezi bat eratzeko, eta agindua eman zion Batzorde horri Euskararen Foru Lege berri bat prestatzeko hiru printzipio nagusiren arabera: nafarren hizkuntza-eskubideen bermea, hizkuntza-zonifikazioa eta euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan. Eztabaida horren guztiaren erdian, lege berriari buruzko lanketa akademikoa egitea beharrezkotzat jo dute jardunaldi honen antolatzaileek.

Hauxe izango da egitaraua:

Matrikula doan da, baina izena ematea beharrezkoa: www.ueu.eus

“Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean” jardunaldia egingo da Iruñean irailaren 29an

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)