“Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean” jardunaldia egingo da Iruñean irailaren 29an
Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean jardunaldia egingo da Iruñean irailaren 29an –
“Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean” jardunaldia antolatu du UEUk Kontseiluaren laguntza eta Euskarabidearen babesletzarekin. Alde batetik, Nafarroako zonifikazioaren ondorioak alde juridikotik aztertuko dira, eta bestetik, ikuspegi historikoa, arlo administratiboa, soziolinguistikoa eta euskararen garapenerako trabak. Topaketa irailaren 29an egingo da Iruñean eta matrikula zabalik dago (DOAN): www.ueu.eus.
1986ko Euskararen Legearen ondorioz, nafarrei bizi diren herriaren arabera aitortzen zaizkie oinarrizko eskubide diren hizkuntza-eskubideak, eta beraz nafarren arteko bereizkeria legez aitortzea ahalbidetu zuen aipatu araudiak. Nafarroan izandako aldaketa politikoak itxaropen handiak sorrarazi zituen euskaldunongan, besteak beste, Euskararen legearen aldaketa edota euskara Nafarroa osoan ofiziala izateko aukera. 2017ko urrian, Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartu zuen Batzorde Berezi bat eratzeko, eta agindua eman zion Batzorde horri Euskararen Foru Lege berri bat prestatzeko hiru printzipio nagusiren arabera: nafarren hizkuntza-eskubideen bermea, hizkuntza-zonifikazioa eta euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan. Eztabaida horren guztiaren erdian, lege berriari buruzko lanketa akademikoa egitea beharrezkotzat jo dute jardunaldi honen antolatzaileek.
…
Hauxe izango da egitaraua:
- 09:00-09:10 Aurkezpena eta ongi etorria
- 09:10-09:40 Euskararen legedia Nafarroan: 1973ko Foru Berritik 2017ko Legearen aldaketara. Roldán Jimeno Aranguren
- 09:40-10:10 Euskararen garapenerako marko juridiko berri baten beharraz. Iñigo Urrutia Libarona
- 10:10-10:40 Nafarroako egoera soziolinguistikoa, zonifikazioaren ikuspegitik. Olatz Altuna Zumeta
- 10:40-11:10 La Llei d’ús i ensenyament del valencià 35 anys després. Ara, cap a la igualtat lingüística. Alfons Esteve Gómez
- 11:10-11:40 Atsedenaldia
- 11:40-12:10 Aldaketarako lege-proposamena. Paul Bilbao Sarria
- 12:15-13:45 Gaur egungo Euskararen Legeko gabezi juridikoak eta lege berri batek zabal ditzakeen aukerak arloz arlo. Mahai ingurua, Reyes Ilintxeta kazetariak moderatzaile lanak egiten. Koldo Colomo Castro, Iván Giménez Gil, Iulen Urbiola Loyarte, Iñigo Orella Altzueta
- 13:45-14:00 Ondorioak
Matrikula doan da, baina izena ematea beharrezkoa: www.ueu.eus