Hizkuntza Aniztasunaren Egun zoriontsua izan!

Hizkuntza Aniztasunaren Egun zoriontsua izan! –

Atzerritar jatorriko euskaldun berria naizenez, Hizkuntza Aniztasunaren Eguna ospatzen dut gaur, eta berdin zait zein izen jarri zion UNESCOk 1999an. Egun honetan gauza garrantzitsu batzuk gogorarazi nahi dizkizuet:

  • Edozein hizkuntza ez da hiztun zaharren jabetza.
  • Bigarren hizkuntzan ikasteko eskubidea ukatzea lehenengoan bezain ilegala da.
  • Kasu gehienetan, lanean kontratazioari uko egiteari ere aplikatzen zaio.
  • Psikoterapia lehen hizkuntzan soilik egitea posible den iritziak hizkuntza hori trauma psikologikoarekin lotzen duen edonor baztertzen eta laguntzarik gabe uzten du.
  • Oroitzapen traumatikoak sorrarazten dituen hizkuntza bat erabiltzera (seme-alabei irakastera barne) norbait behartzea gizagabea da.
  • Hizkuntzan oinarritutako irainik ez du inork merezi, eta batez ere «ez duzu iraintzeko eskubiderik, ez da zure hizkuntza ere» moduko iruzkinekin.
  • Otoitza hizkuntza nazionaletan egiten den erlijioetan, inork ez ditzala besteak behartu soilik lehen hizkuntzan otoitz egitera eta ez beste batean.
  • Hizkuntza-aktibistak eta hizkuntzalariak ez dira txarrago bilakatzen hiztun berri izateagatik.
  • Hiztun berri batek egindako itzulpena ez da automatikoki txar bihurtzen, batez ere itzultzaileak zuzentzailearekin batera lan egiten badu.
  • A hizkuntzan liburuak idazten dituen egilea ez da «A hizkuntzan idazten duen B herrialdeko D idazlea», bere burua horrela definitzen ez badu.
  • «Lehen hitza beti euskaraz» printzipioaren arabera bizi bazara, ez egin kasurik solaskidearen itxurari edo izen-abizenei.
  • Edozein hizkuntza ikastea edo erabiltzea ez da inoiz kultura-jabekuntzatzat hartu behar.
  • Ama-hizkuntza terminoa ez da beti zehatza eta batzuentzat hunkigarriegia izan daiteke. Niretzat pertsonalki, emozionaltasun hori kontuan hartzen badugu, «ama-hizkuntza» euskara da, nahiz eta ni ama honen alaba adoptatua izan. Agian zuetako batzuentzat ere bai!

Hizkuntza Aniztasunaren Egun zoriontsua izan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude