[Mikroipuina] Jaurlaritza, hezkuntza eta euskara
Mikroipuina: Jaurlaritza, hezkuntza eta euskara –
[Benetako gertaera batean oinarritua]
Datak gainera etorri zaizkigu. EAEk ezin du lotsagarri gelditu berriro. Ebaluatzaileen oin hotsak. Hilabete eskasean hemen dira.
Eskola hautatuetako ehundik gora irakasle Bilbon. Jaurlaritzak goiz osoko trebakuntza saiora deitu ditu: PISA azterketa gainditzeko nola entrenatu ikasleak.
“¿Hay alguna persona que no entienda euskera?” galdetu du trebatzaileak. Esku bat altxa da. “Beno ba, gaztelaniaz egingo dut orduan”. Baina erabili zituen aurkezpeneko diapoek salatu zuten: guztiak espainieraz zeuden.
Eta eskua altsa zuen hark noiz hasi behar da eskua altsatzeko lotsa izaten. Ze… zu bakarrik eskua altsatzen duzunean ez da oso gogokoa izaten.
Lotsa edukitzen hasiko da present dauden euskaldunek ahotsa altxatzen dutenean. Ixil-ixilik jarraitzen badugu ez ezazula elebakarrengandik ezer espero. Hizkuntzak, denak, inposatu egiten dira, eta guk, euskaldun gisa gure lurrean gurea inposatu behar dugu geurea konplexurik gabe. Bestela gureak egin du lehenago edo geroago