Azken aste hauetako gertakaeren inguruan

Azken aste hauetako gertakaeren inguruan –

Azken aste hauetan, 6 urte pasa ondoren, Iñigo Cabacasen hilketaren inguruko epaiketaren data ezagutu izan dugu, eta Euskal Herriko eredu polizialaren inguruko deklarazioak ere entzun izan ditugu, hauek guztiak baloratu eta zuekin elkarbanatu nahi ditugu Iñigo Gogoan Herri Ekimenetik.

San Mames inguruan gertatutako istiluen ondoren, sindikatu eta Ertzaintzaren arduradun ezberdinen deklarazioak entzun ditugu, guretzako guztiz kezkagarri eta arriskutsuak direnak.

Sei urte igaro dira gomazko pilota baten ondorioz Iñigo erahil zutenetik, eta urte guzti hauetan piloten erabilera ez da inoiz debekatua izan. Urte guzti hauetan, ertzaintaren jardueraren inguruan ez da inolako aldaketarik eman, egun oraindik ere, eredu zaharkitua, desfasatua eta lekuz kanpokoa dugularik. Hau guztiarekin nahiko izango ez bagenu, azken aste hauetan etengabe entzuten ari gara “piloten erabilera” segurtasun sistema dela eta erabilera hori behin ta berriz aldarrikazen ari dira.

Izugarria iruditzen zaigu jendartearen segurtasunaren izenean, 2018 urtean herritarrok ditugun beharrekin zerikusirik ez duen eredu polizial bat aldarrikatzen ibili izatea.

Beste garai batzuetatik arrastaka datorren eredu bat aldarrikatzen ari dira. Egun Ertzaintza berak ezta haien arduradun politikoak ez dira gauza, herri honetako sektore sozialekin batera, eredu hori eraldatu eta eguneratzeko.

Beste Iñigo Cabacas baten bila daude eta egoera honen aurrean ez gara ixilik geldituko . Eredu polizial hau errealitatetik at dago!

Eta onartezina da esparru politiko zein judizialetatik dagoen inpunitatea!

Era berean, ez da onargarria, futbol partiduen aitzakiaz, beldur eta ikara kanpainak sortzen ibiltzea, gerora estatu polizial bat sortzeko gure hirian zehar!

Iñigo Gogoan Herri Ekimenetik, eredu polizialaren inguruko eztabaida ireki eta ondo antolatu bat aldarrikatzen jarraitzen dugu. Ondoroz, eztabaida honek, ezinbestez, lege aldaketak, instituzioen aldaketak eta segurtasun erakundeen adaketak ekarri beharko ditu.

Bestaldetik, epaiketaren data ezagutu dugu, urriaren 15an hasiko dena. Sei urte eta erdi igaroko dira epaiketa honen hasierarako!

Sei urte ta erdi hauetan ikusi ditugunak:

  • Egun horretan piloten jaurtiketa egin zutenei baldintzarik gabeko babesa.
  • Haien arduradun zuzena den “Ugarteko”ri baldintzarik gabeko babesa. Gogoratu behar dugu familiako abokatua eta Gara egunkaria salatzeko lotsagabekeria izan duela Iñaki Larreak.
  • Ikerketaren beharrezkoa ez den luzapena, proba ezberdinen desagerpenarekin.
  • Deliturik ikusten ez duen fiskaltza bat. Deliturik ez, epaile batek “arrisku onartezina” ikusi duen arren, eta horren ondorioz “homicidio imprudente” delakoagatik epaiketa egitea erabaki duenean.
  • Ertzaintzak eta Guardia Zibilak kondekoratutako epaile bat izango da tribunalaren lehendakaria.

Epaiketa honen zain gaude, baina inputatuen jesarlekuan egun horretan jaurtiketan aritu ziren 4 ertzain baino ez dira jesarriko eta hauen arduradun bat ere ez. Eta une honetan, benetan kezkatzen gaitu epaiketa hau “parodia” bat baino ez izateak.

Ala ere justizia aldarrikatzen jarraituko dugu!

Azken aste hauetako gertakaeren inguruan

Azken aste hauetako gertakaeren inguruan