Hezkuntza Departamentuaren azken erasoa Nafarroako ikastetxeetan euskara, sormena, artea eta kulturari

Hezkuntza Departamentuaren azken erasoa –

Hezkuntza Departamentuaren azken erasoa Nafarroako ikastetxeetan euskara, sormena, artea eta kulturariAitzindari izan zen 2018an Nafarroako Hezkuntza Departamentua Musikariak eskoletan programa A eta D ereduetako DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleei eskura jartzen, sortzaileak ikasgelan sartuz.

Euskal kulturaren transmisioa gazteen artean zabaltzea du helburu, musikariek ikasleekin ikasgeletan bertan topaketak izanez, musikariek bere sortze prozesua azalduz, eta zuzenean zenbait kanta joz.

Egunotan, eta aurretik mahai sektorialetan edo beste foroetan inolako balorazio edota informaziorik eman gabe, Departamentuak enpresari bidalitako gutun mixerable baten bidez programa bertan behera utziko duela komunikatu dio, enpresarekin 2024ko abuztua bukatu arte zuen kontratu esleipena deuseztatzen.

Ikastetxeetatik programak jaso dituen ebaluazio positibo eta babesarekin kontraesanean, aldebakarrez eta inolako azalpenik eman gabe, Departamentuko arduradunek erabaki hau hartu dute. Programaren koordinatzaileek Hezkuntzako zuzendari orokor eta gai honetan arduradun nagusi den Gil Sevillanori bilera eskatu zioten duela egun batzuk, momentuz erantzunik jaso gabe.

Euskal kulturaren transmisioak horrelako programa gehiago behar ditu, irakasleok ikasgelan lantzen dugunaren osagarri baitira. Musikariak, idazleak, aktoreak eta bertsolariak gurekin behar duitugu Nafarrako ikastetxeetan.

Gobernu “progre” honek berriz darakus euskararekiko duen aurkakotasuna. Hezkuntza Departamentua oraindik zuzentzen duen PSN gobernu berria osatu nahian ari den honetan, babesa eman diezaioketen alderdiei gai honetan eskuhartzea eskatzen diegu, kalte hau atzeraezinezkoa izan baino lehen.

STEILAS sindikatuak biziki gaitzesten du egiteko eta jokatzeko modu hau, eta lehenbailehen Musikariak Eskoletan berriz martxan jartzeko exijitzen diogu Hezkuntza Departamentuari.

Euskara, artea, kultura babestu, musikariak eskoletara orain!

Hezkuntza Departamentuaren azken erasoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude