Herritarrak ez gutxietsi
Herritarrak ez gutxietsi –
Azken boladan ahoa betetzen zaio askori langileek pairatzen duten balizko diskriminazioaz aritzen denean. Sutu egiten dira Nafarroako berezko hizkuntza den euskararen ezagutza merezimendu gisa jartzen denean, baina hitz txikiena ere ez dute esaten berezkoak edota ofizialak ez diren hizkuntzen ezagutza kontuan hartzen denean. A ze kontraesana!
Dena den gatozen muinera: herritarrok eskubideak dugu administrazioarekiko harremanak edota zerbitzuak bereizkeriarik gabe jasotzeko. Administrazioari euskaraz zein gaztelaniaz zuzentzeko eta erantzuna hizkuntza horietan jasotzeko. Horrela, langile elebiduna da herritar guztien eskubideak bermatuko dituena.
Ondorioz, herritarren arteko bereizkeria eragingo ez bada, logika guztiaren barruan kokatu behar da euskararen ezagutza kontuan hartzea administrazioko lanpostuetan.
Horren argia den zerbait manipulatzen saiatzen dira batzuk eta besteak. Are gehiago, hainbat sindikatuk haien interesak jartzen dituzte herritarren interes orokorraren aurrean, eta haien estrategiaren barruan herritarrak gutxiesteko neurriak sustatzen dituzte.
Hemendik eta gutxira, maiatzaren lehenaren gerizpean, berriz ere aldarri izango dituzte justizia soziala, kohesioa eta berdintasuna, baina eguneroko praxian gupidarik gabe jotzen jarraituko dute hiru printzipio horien kontra, alegia, egoera gutxituan dagoen kolektiboaren eskubideak urratzeko neurriak eskatzen.
[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko martxoaren 15ekoa]
hala duk, lagun, argi eta garbi eta berba gutxitan azalduta hire partetik. Esker mila ebidentzia manipulatzen saiatzen diren Agenteak salatzeko baliabidea eskaintzeagatik ZUZEUko plaza honetan.
Baina eta gogoetatik (pentsaeratik) ekintzara igarotzeko sasoai duk, ez al duzue zuek uste? Bai, ez dok?
Bada orduan, eman dezagun pauso bat aurrera!
KULTURGINTZA-2022.
SORTUko KULTUR Eragileek aintzat hartu zitek KULTURGINTZA honetarako Plangintza Zehatza.
Paul, zergatik ez probetxatu aukera honetaz?
Jar zaitezte kontaktuan ekimen honekin!
Konektatu SORTUko Kultur Eragileokin. Ivon Arburu, etc
eta barriro neu.
Eta barriro, seguru, inork ez duela hartuko kontutan hemen erranen dudana!
Eta zer egingo dinagu, bada, SARABARDO anderea. Bakoitza geure dorrean bizi baikara…
Eta pasatu duk Euskeraldia, pasatu duk KORRIKA, haize-kolpe bapateko gisara, eta pasatuko dituk pasadizo guztiak… eta hemen geldituko dituk abandonoan euskaldun guztiak bertze urte luze batez, hurrengo urteko pasadizoen esperoen…
Eta hori, izaki konsziente-animalia guztiok diogunez, EUSKERA ARRISKU BIZIAN OMEN DAGOELA!!!
Hona hemen proposamen xume bat: “Euskeraren Auzoaldiak”
Euskal paganoon AUZOKRAZIAREN izenean, txit egingarriak, eginkorrak, gauzagarriak, posibleak, garagarriak eta burugarriak…
Dena pasoko pasabidean pasatzen den bitartean, AUZOAK (herri txikiak nahiz hiri haudietako AUZOAK hantxe bertan geratzen dituk, beti-beti betikotz dauden toki berean.
Ekimen guztiak baitituk beren AUZOEZ HARATOGO dihoazan ekimenak, edota Goietatik den-denetzako antolatuak direnak betiere.
Erabaki dezala auzo bakoitzak noiz eta nola komeni zaion euskera eta euskal kultura bultzatzea.
Hauta beza bere gustora noiz eta nolakoa.
Orduan, hori badago eta horretarako prest dagoenean, gainontzeko AUZOAK ERE betoz, une zehatz horretan ospatuko den gauza zehatz hori bultzatzea: dauden indar eta adore guztia fokatuz hara bertara, edo hona bertora: AUZO HORRETARA.