[Euskal Gaizkileak] Jaungoikotxiki: mairu gipuzkoarra

Jaungoikotxiki: mairu gipuzkoarra –

Duela hiru urte podcastgintzan murgildu ginen burubelarri ZuZeun, eta ZuZeu Podcast sortu. Euskal Gaizkileak seriea da sortu genuen lanetako bat, eta etenaldi luze baten ondoren, lau atal berri estreinatzera gatoz.

XIX. mende amaieran Jaungoikotxiki etorri da mundura, Errenterian, familia behartsu batean. Beharrak bultzatuta labana bere gorputz atal batean bilakatuko da. Borrokak, espetxea, Marokoko guda, espetxea, eta azkenik, erbestea Txilera. Jaungoikotxiki, bakarra munduan…

Kaixo, lagun. Evaristo Bozas Urrutia errenteriarra nauzu, duela 26 urte Argentinako Tres Arroyos hirira emigratua, eta kazetaritza lanetan aritua betidanik. Ogibide arriskutsua, badakizu. Hilko nauten 1929ko egun honetan jarri dut martxan ene luma, tente eta tinta tantatan, Errenteriako bizilagun berezi baten berri izan dezazun: Jaungoikotxiki…

1870eko hamarkadan pobrea izatea egokitu zaion haur bat jaio da Errenterian. Herentzian jaso duen gauza bakarra aitaren izengoitia da: Jaungoikotxiki. Bi zitarekin ondo kokatu daiteke ume honen bizimodua: “ni naiz ni eta nire testuingurua”, eta “sabel hutsa, kontseilari txarra”.

  • Ekoizpena: ZuZeu Podcast eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea
  • Zuzendaritza eta gidoia: Beñat Hach Embarek
  • Bikoizketa zuzendaria: Xabier Alkiza
  • Grabaketa, edizioa eta musika konposaketa: Iñigo Etxarri (IN estudioa)
  • Abestia: “Jaungoikotxiki” Pello Zabaletaren bertsoak, Arkaitz Minerrek musikatuak
  • Ahotsak: Ramon Zalakain, Nagore Irizar, Xabier Arruti, Margari Altolagirre, Mikel Mendizabal, Xabier Alkiza, Beñat Hach Embarek, Joseba Sacristan eta Kiko Jauregi

Urko Rodriguez (@SnOiD_JaUnA) txiolariak eman zigun Jaungoikotxikiren existentziaren berri, eta berriz ere eskerrak eman nahi dizkiogu horregatik.

Harpidetu gure edukietara zure audio plataforma kuttunean, eta astelehenean izango dugu elkarren berri.

 

.Jaungoikotxiki: mairu gipuzkoarra

ZUZEU PODCAST

(((podcast.eus)))

Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak…

Harpidetu Patreon-en eta babestu gure proiektua!
www.patreon.com/zuzeupod

Gure proiektua ez litzateke deus zu gabe

Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakatu play… eta gozatu.

Spotify     ApplePodcast    GooglePodcast    amazonmusic

Jaungoikotxiki: mairu gipuzkoarrazuzeu podcast

Jaungoikotxiki: mairu gipuzkoarra

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!

Zer duzu buruan “[Euskal Gaizkileak] Jaungoikotxiki: mairu gipuzkoarra”-ri buruz