Hemen ingelesez IZENA DUEN GUZTIA BADA kolonizazioa
Hemen ingelesez IZENA DUEN GUZTIA BADA kolonizazioa –
Honen bidez dei egin nahi diegu euskaltzale guztiei gure herriaren “amerikanizazioaren” aurka borrokatu dezaten. Azken urteotan ugaritu dira Euskal Herrian ingelesez ipintzen diren izenak. “Urdaibai Bird Center”, “Basque Culinary Center” “BEC-Bilbao Exhibition Center”, etab.
Gure ustez izena duena guztia bada eta ingelesez izena badu euskal izana ukatzeko lehenengo bidea da, azken mende hauetan gaztelerak eta frantsesak gure herri izenak, kaleak… haien erara moldatuz euskera bazterrean utzi duten bezala.
Aski da. Deia egiten diogu gizarteari datorren otsailaren 28an, ostegunean, ingelesezko izena duten erakunde horietan dagokion euskal izenarekin kartel hau ipintzeko. Eta horren argazkia egin eta zabaltzeko.
Eta hedabideei eta herritarrei eskatzen diegu izendapen horiek behar ditugunean normal-normal euskeraz erabiltzeko, adibidez “Erakustazoka” (eta ez “BEC”), NASE-Nazioarteko Euskal Sukaldaritza Eskola (eta ez “Basque Culinary Center”), “Urdaibai Txorigunea” (eta ez “Urdaibai Bird Center“).
Honen antzeko kartel bat egin eta bertan kokatu daiteke:
Horrez gain, erakunde horietara gutun bat bidali da eta euskerazko izendapen bat hartu dezatela eskatu zaie eta horrela egiten ez badute, denon artean bat adostu eta euskerazko hedabideei horixe erabiltzea eskatuko diegu, baita guk denok ere. Hona hemen osatzen hasi garen zerrenda eta proposamenak:
BEC Bilbao Exhibition Center > Erakustazoka, AZOKA Basque Exhibition
SSIFF SanSebastian International Film Festival > Zinemaldia
Bilbao-Gernika Running > Bilbo-Gernika Korrikan
Urdaibai Bird Center -> Urdaibai Txorigunea
Basque Culinary Center -> Nazioarteko Sukaldaritza Eskola, JAN-Basque Culinary Center
Getxo Photo > Getxo Argazki
(hemengo proposamen batzuk hemendik hartuta: https://zuzeu.eus/euskara/ingelesak-euskara-izorratzen-du/)
Ekarpenak egiteko eta harremanetarako: izioki@biltzarre.eus
Oso ondo! Nire babes osoa duzue! Bazen garaia norbait horretaz ere ohartzeko eta ez batzuk azaldu ohi duten espanolari aurre egiteko estrategia dela ingelesez izena jartzearena eta antzeko inozokeri merkeak. EZ GAUDE BEHERAPENETAN!
Ingelesaren inposizioari buruzko beste artikulu bat:
https://zuzeu.eus/euskara/ingelesak-euskara-izorratzen-du/
Artikulu honetako adibide berak agertzen dira.
“Bilbo-Gernika Korrikan” hori, aldiz, kolonizazio giputz peto-petoa da.
Garret!?! Ez dizut ulertzen
Erakunde/eraikinei ingeles izenak ja?tzeak ez du etenik! Oraintxe bertan irakurri dut: gaur egin dute ekitaldia Bilbon “Nagusi Intelligence Center” aurkezteko. “Silver ekonomia”-an aurrerapauso bat omen da.
Auzotarrari mila esker gogoratzeagatik. Jartzeko ginen baina ahaztuta! Zuzendu dugu.