Harri-orri-ar

Harri-orri-ar –

Inertziek gure kontra egiten dute, algoritmoek ere gure kontra egiten dute eta hizkuntza hegemonikoen erabiltzaileek, oro har eta salbuespenak salbuespen, miopia dute. Menpeko topografia, kartografia eta etnografiak bizi ditugu, eta abar. Horrek alborapena dakar eta testuinguru horretan gabiltza gu, lau hankatan. Eta gastatzen dugun euro bakoitza bozka bat ei da. Eta zenbat bozka ematen diegu halabeharrez multinazional erdaldunei? (eta beste asko beharra izan barik!).

Harri-orri-arGurearen alde egiteak esfortzua eskatzen du (euskaraz interneten nabigatzeak esfortzua eskatzen du, adibidez). Eta aldarrikatzen ari gara euskararen erabilera erosorako baldintzak, euskarazko gune erosoak, besteak beste.

Eta, horretan ari ginela, ekialdeko zepakoak datoz, zertara eta ekintza prefiguratiboa“asmatzera”. Bulegoetako plangintzatik lokatzezko plangintzara dagoen amildegiaren ertzean, Ezkabapean eta Arga bazterrean. Eta bai, hari beltzak behar ditugu, firu beltzak behar ditugu, gure larruak eta gorputzak zeharkatzeko. Troinuak askatu eta troinu berriak sortu eta sorrarazteko, mitoak sortu ekintzen bidez (abere mitikoak eta metaforikoak gara!). Eta kontrakultura, eta baliabide bako edo gutxiko kultur sorkuntza, eta fanzineak, eta transmisio komunitarioa («Baina ez goitik beherako transmisioa, baizik eta belaunaldien arteko harremanak sustatuko dituena»).

Gure ekintzak deklinatu behar ditugu subjuntibozko orainaldian, hau da, etorkizunari begira. Laba eta kokoekin. Zertarakoak politizatuz, baina batez ere horra heltzeko bideak ere politizatuz. David Graeber gogora ekarriz, gauza bat da beste mundu bat posible da esatea, eta beste bat hori bizitzea, laburki bada ere. Goazen mundu horiek sortzera eta bizitzera.

Harri-orriar

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude