Gobernuaren erantzuna: Euskara, atzerriko hizkuntzen azpitik
Euskara, atzerriko hizkuntzen azpitik –
GOBERNUAREN ERANTZUNA: EUSKARA, ATZERRIKO HIZKUNTZEN AZPITIK
Arartekoak gomendatutakoaren aurka, Nafarroako Gobernuak aurrerantzean ere jarraituko du Nafarroako Erriberan (eta “ez-euskaldun” deitutako eremu guztian), euskara ez baloratzen lan deialdietan, alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzen dituen bitartean. Euskararen balioa zero da lekualdaketetan eta oposizio-lehiaketetan, eta aipatutako hizkuntzek 2 puntu ematen dituzte bakoitzak. Nafarroako Arartekoak behin baino gehiagotan gomendatu dio Gobernuari: Ez dadila atzerriko hizkuntza bat euskara baino gehiago baloratu Nafarroan, kontuan izanik euskara, legez, Nafarroako berezko hizkuntza dela, eta neurri batean koofiziala.
Hala ere, 2018ko ekainaren 28an Nafarroako Gobernuak uko egin zion gomendioa onartzeari (Arartekoaren Q18/125 eta Q18/423 espedienteak). Arartekoari kasurik ez egiteko, bi arrazoi eman zituen: Batetik, ditxosozko Euskararen 103/2017 Foru Dekretuak ez duela behartzen eremu “ez-euskaldunean” euskara meritu gisa baloratzera, eta, bestetik, foru dekretu horren laugarren xedapen iragankorrak dioela ezen lanpostu bakoitza aztertu arte puntuazio minimoak aplikatuko direla; eta Erriberan puntuazio hori zero da.
Arartekoak berak idatzi du atsekabea sortu diola Nafarroako Gobernuak jarrera lagungarriagoa hartu ez izanak.
Aipatzekoa da laugarren xedapen iragankor horrek eremu euskalduna eta mistoa bakarrik ukitzen dituela, ez ordea “ez-euskalduna”, eta, beraz, ez dela aitzakia horrela jokatzeko. Bestalde, 1986ko Euskararen Legeak eman zion bere estatus juridikoa euskarari, bistan denez atzerriko hizkuntzen gainetik, eta kasu honetan Nafarroako Gobernuak foru dekretu bat jarri du foru lege baten gainetik, jakinda legea dagoela gainetik. Harrigarria da: Lau urtez, ezinezkoa izan da Nafarroako zati handi batean euskara alemanaren pare egotea, eta, itxuraz, horrela jarraituko dugu.
Eta nafarroako euskaldungoa non dago?
EHKIKILDU, GEROAJAI, NOPODEMOS, NIIZQUIERDANIEZKERRA…
HAU LOTSA!!!
BARKOS, ARAIZ… ZERTAN ARI ZARETE?
BOZKA KOMUNEKO ZULORA BOTA EDO ZUEI EMAN BERDINTSU.
Normala da lagunak.
Ingelesa, frantsesa eta alemana Erriberako berezko hizkuntzak dira, bertakoek usu erabiliak gainera. Adibidez, alkatxoffen, patatoffen, cagüendioren, ayvadiosen, tontolhaben eta gisako beste ele asko erro germaniar nabarikoak dira.
Beste J ezagun hau bezala:
Nomejodas enelsueleen…
Comosifueraunaperreen…
Viven el gobiernen del cambien!
Ole!
Euskara gainbaloratua dagoela eta to! Orain egiaz Zero puntu dela. Arraioa!!
Eta antieuskadinek beti akusatuko gaituzte, izan gezurra izan egia. Beraz, Barkos, egizkizu gauzak hobeki euskarari dagokionean
Antieuskaldunak
Egunotan ez dut auzi lotsagarri honi buruzko aipamenik aurkitu ez Berrian, ez Garan ere.
Gora prentsa “librea”.
Gaur Naiz-en:
https://www.naiz.eus/eu/iritzia/cartas/gobernuaren-erantzuna-euskara-atzerriko-hizkuntzen-azpitik-1
Joseba Otanoren salaketa. Baina Nafar gobernuak euskarari ZERO puntu eman izanari ez dio Garak garrantzirik ematen. Berriak ere ez. Ikaragarria da.
Berria, Gara & co, inork ez ditu abisatu Nafar gobernuaren txapuza honetaz?
Ezin dukinaren gainean egon, bestela ziur leku nabarmena egingo lioketei ziur