Gimenokeriak (3): Gimeno, D ereduaren aurka
Gimenokeriak (3): Gimeno, D ereduaren aurka –
Gimenok D eredua ukatu die Mendigorriko familiei. Aurrematrikula egiteko aukera ere kendu zien, ikus ez zedin zer eskaera zegoen herrian: webgunearen bidez aurrematrikulatzeko aukera kendu zuen, eta ikastetxeko zuzendariari agindua eman zion aurrez aurre egiten ziren aurrematrikulak ez onartzeko.
Familiek Arartekora jo zuten, eta Arartekoak 5 aldiz eskatu behar izan zion gaiari buruzko txostena Gimenori / Nafarroako Gobernuari; izan ere, lehenbiziko 4 aldietan ez zuen erantzun.
Azkenik, Nafarroako Gobernuaren txostena jasota, Arartekoak gaia aztertu, eta haren ebazpena izan zen Nafarroako Gobernuak D eredua ireki behar zuela Mendigorrian.
Bi hilabeteko epea zuen Gobernuak erantzuteko, baina ikasturtea hasi zen Gimenok / Gobernuak erantzun gabe, eta D eredurik gabe, bistan da.
Gimenok, Berriak egindako elkarrizketa batean, esan zuen Arartekoak “ez zuela aparteko argudiorik eman”. Ba batzuek esanen genuke oso argudio egokiak eman dituela:
-Ustez Mendigorrian D eredua eragozten duen foru dekretua ez dago Euskararen Foru Legearen gainetik, eta Euskararen Foru Legeak babesten du Mendigorrian D eredua jartzea.
-Eragozpena balitz ere, 2019ko azarotik ari dira familiak D eredua eskatzen, eta aski denbora izan duzue delako foru dekretua aldatzeko.
Arartekoari ez erantzutea, ea haren gomendioa beteko duen eta zergatik bai edo ez, mespretxua da Mendigorriko familiei, euskaldunei eta Arartekoaren erakundeari; Gimenoren aldetik, eta PSNk, Geroa Baik, eta Ahal Duguk osatzen duten Gobernuaren aldetik.
(Argazkia: Noticias de Navarra, Oskar Montero)
Erreferentziak:
“Arartekoak ez du aparteko argudiorik eman”: https://www.berria.eus/paperekoa/1884/004/001/2020-09-05/ez-gara-berandu-hasi-hori-diotenek-interes-korporatibistak-dituzte.htm
Las familias de Mendigorria no descartan la vía judicial: https://www.noticiasdenavarra.com/navarra/zona-media/2020/06/05/familias-mendigorria-descartan-via-judicial/1052048.html