Gimenokeriak (1): Gimeno, A ereduaren aurka

Gimenokeriak (1): Gimeno, A ereduaren aurka –

Aurreko legealdian, Fustiñanan, 4 familiak erabaki zuten haurrak A ereduan matrikulatzea (erdaraz, eta euskara irakasgai gisa). Ordura arte G ereduan ikasten zuten haur guztiek (erdara hutsean, batere euskararik gabe).

Berez, hori ez da gertakari bat ere, oharkabean igaroko zen… Baina hor genuen PSNko Carlos Gimeno prestua, “injustizia” hori azkar saltzeko prest. Garai hartan PSN oposizioan zegoen, eta salatu zuen ezin zirela A ereduan matrikulatu, G ereduko ikastetxea zelako, eta izugarrizko nahasmendua eraginen omen zuelako. Hala, hedabide batzuen laguntzaz, sekulako kalapita sortu zen, eta, azkenik, herrian panfletoak banatu ziren A eredua aukeratu zuten familien izen-deiturekin.

Gimenori gaizki iruditzen zaio baita familia batzuek euskara irakasgai gisa AUKERATZEA ere. Eta “pertsona” hau dugu egun Nafarroako Hezkuntzako kontseilari.

.

Erreferentziak:

“Fustiñana y el modelo A”: https://www.plazanueva.com/opinion/carlos-guillen-sola/fustinana-y-modelo-a/20190423163257200401.html

“Denuncian que Solana quite horas de inglés a un cole de la Ribera para que cuatro alumnos aprendan euskera”:

https://navarra.elespanol.com/articulo/sociedad/solana-euskera-ribera-ingles-educacion/20190403140245255451.html

(Argazkia: Nafarroako Gobernuaren webgunetik hartua)