GERO Euskara xumean
GERO Euskara xumean –
Patxi Salaberri Muñoa jaunak Axularren GERO liburua dohainik eskaintzen digu ondoko webgune berri honetan:
>>> GERO Euskara xumean
.
Hona hemen, batuerazko bertsio bikain honen aurkezpen hitzak:
“Ez dugu ezer eransteko liburuaren gaiari dagokionez, anitz mintzatu baita Axularrek eskaintzen duen bidearen gaitzaz eta urruntasunaz; bai, ordea, haren mintzora iristeko bideaz, huraxe baitu urdazubiarrak aberastasunik preziatuena, eta huraxe baita orain guk hemen, zertxobait bederen, erraztu dezakeguna. Irakurleari edizio lauagoa eta adierrazagoa eskain zekiokeela iruditurik, beraz, ekin zitzaion egokitzapen-lanari. Pare bat baldintza bete behar zuen egokitzapenak, halere. Batetik, bisualki erakargarria behar zuen moldaketa berriak, oro har faksimilea bezain nekezak gertatzen baitira begientzat kaleratutako edizio trinkotuak, eta, bestetik, egungo hizkuntza estandarrera ahalik gehien hurbilduaz paratua.”
Lerro hauetarik mila esker errendatu nahi dizkiogu Patxiri.
Patchic editione honetan erabilitaco hitzen cerrenda ordena alphabeticoan:
https://www.dropbox.com/s/eafr989vqkrqkq6/GERO%20Salhaberri%20ALPHA.txt?dl=0
Lettra xehe eta larrien arteco differencia eguin dugu.
Ondoco maiztassun cerrenda honetan,ordea:
https://www.dropbox.com/s/xjbd1gvz3jjnm8h/GERO%20Salhaberri%20FREQ.txt?dl=0
ez dugu halaco xehe/larri differenciarik eguin.
Aurreco iruzquineco bi cerrendac berreguin ahal ukan ditugu, Salaberri jaunac helaraci baiteraucu bere versionea DOC formatoan.
Cerrenda hauec minutu batzuetan eguiten dira programmatto baten bidez.
Eta hemen:
https://www.dropbox.com/s/77rk6u7cilsjcr7/GERO%20Salhaberri%20EXCEL.xlsx?dl=0
EXCEL documentu modura.
Hemen beherean, hitz cerrendá atzecoz aurrera ordenaturic:
https://www.dropbox.com/s/7ywcezjsqh426oa/GERO%20Salhaberri%20INVER.txt?dl=0
“Euskara xumea” erabili du Salhaberri jaunac versione honetan erabilirico euscará definitzecotz. Ez dago holacoric, bicaina baita euscara hori. Ailiz batuera ossoa hain “xume”!
ailiz = oxala baliz
Liburua irakurtzen hasi naiz eta anitz interesgarria da, Zuk diozun moduan aipatzekoa da erabiltzen den hiztegi mamitsua, ele asko ez nituen ezagutzen eta horrek nire hiztegia aberastu du.
Hego,
Phozten naiz içugarri. Salhaberri Muinoac jaquin du bicain emaiten Axularren liburua euscara batuan.
Supposatzen dut ethorquiçuneco euscara idatzia batueraren eta naffarreraren arteco cerbait içanen dela.