Gabon kanta erronkarieraz
Gabon kanta erronkarieraz –
Bidankozeko Calderero/Elizalde etxeko 87 urteko Alejandra Salbotx Jimenok abestutako erronkarierazko gabon-kanta dakargu salabardoan,
Bideoa 2014ko abuztuaren 20an grabatu zuen Gotzon Perez Artutxek (Bidankozarte ekimena), eta aurtengo urtarrilaren 7an eskegi zuen Youtuben Bidankozarte izeneko erabiltzaileak. Antza denez, bi abestiren zatiak entzuten dira bertan: “Gairon gairona” eta “Goazen” kantuetakoak.
…
“Belelen, Belelen,
sortu Jesus Nazare.
Nazareneko liza, en guriona kantate,
ogi xuria ostiarako, ardaun ona kalitzeko,
bertan bertan konbertite Jesukristu goretako.
Txutxurubitate, Natiribitate.
Gairon gairona, argiz argia, mellallandia,
zutan fiatze mundu guzia.
Ollarrak ata txoria mundu guzuti.
Goazen aingurieki, arkanxelireki, gaur kantatzera,
gore erregiaren xinko semiarena adoratzera.”
Bidankozeko sudokuaren bertsio eguneratua:
Belenen, Belenen,
sortu (da) Jesus Nazaret(eko).
Nazareteko eliza Egun ona kantatzen.
Ogi xuria ostiarako, ardau ona kaliza(ra)ko,
bertan bertan konberti(tu) (da) Jesukristo guret(z)ako.
Ttutturru bitarte (analogiaz: txutxurru = kukurruku-bitate), Natiribitate.
Gabon-gau ona, argi-argia, marabila handia,
zugan fiatzen (da) mundu guzia.
Oilarra, kanta zoria mundu guzitik!
Goazen aingeruekin, arkanjeluekin, gaur kantatzera,
gure erregea, Jainko semea, adoratzera.
Harri eta zur. Pozak zoratzen.
Normala!