Filmak bertsio originalean eta euskaraz azpititulatuta
Filmak bertsio originalean eta euskaraz azpititulatuta. Badirudi urteak direla Azpitituluak webguneak aukera hori eskaintzen duela, nik neuk, ez nuen orain gutxi arte deskubritu. Maiz, filmak bikoizteko hautua egiten da eta bere alde onak izan badituen arren, kalteak ere badakartza. Filmak bertsio originalean ikusteak errealismoa handitzeaz gain, hizkuntzak ikasteko aukera ona ere eskaintzen du; eta orain, gainera, euskaraz azpititulatuta.
Gai korapilatsua da eta iritzi kontrajarriak daude azpititulazioa edo bikoizketaren inguruan. Azpitituluak webguneak modu erraz batean film originalei euskarazko azpitituluak jartzeko aukera eskaintzen du. ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzeko beste aukera bat izan daiteke; egokia euskaraz ikasten ari direnentzat, filmak euskaraz kontsumitu nahi dituztenentzat, pelikulak bertsio originalean ikustea desio dutenentzat…
Filmak euskaraz azpititulatzeko jarraitu beharreko pausuak azaltzen ditu ondorengo bideoak:
Eta zer gertatzen da euskaraz egindako filmak eta nahita ez erdal-azpitutuluekin ikusi beharra?
Hori da euskaraz egindako “Loreak” eta “Amama” filmekin gertatzen dena. Euskaraz ekoiztu dira, diru-publikoaren laguntza jaso dute -oso ondo iruditzen zait-, baina zergatik jasan behar ditugu azpitituluak? Ezin ahal da azpititulurik gabeko kopiarik egin? Nik, behintzat, argi daukat, ikusle bat gutxiago izango dute.