Farmazialari euskaldunek badute hiztegi berria
Nola esan euskaraz gaztelaniazko “sacaleches”, “preparado oficinal”, “rebotica” eta farmazietan egunero erabiltzen diren beste hainbat oinarrizko termino? Hemendik aurrera edonoren eskura dago zalantza horiek eta beste batzuk argitzeko FEUSE elkarteak feuse.info webgunean kontsultagai jarri duen Farmazia Hiztegia.
UZEIk landutako terminologia
16 ataletan banatutako 3.600 sarreratik gora biltzen ditu UZEIk FEUSE Farmazialari Euskaldunen Elkartearentzat prestatu duen hiztegi honek. Lehenago, 2002an, beste hiztegi txikiago bat prestatu zuen UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak FEUSErentzat. Oraingo honek, hain zuzen ere, hura hartu du oinarri, eta corpus zabalago batetik abiatuta eguneratu eta osatu da hiztegi berria. Besteak beste, EHUko irakasgaietako materiala eta ospitalez kanpoko jarduera farmazeutikoan erabiltzen diren arau eta inprimaki nagusien bilduma erabili dira termino berrien iturri gisa.
Irakurri informazio osoa hemen.