Hizkuntzalari Euskaldunen II. Topaketa: Eleaniztasunak baditu hamaika aurpegi

UEUk antolatuta, Hizkuntzalari Euskaldunen II. Topaketa egingo da Eibarren uztailaren 2an. Aurtengo gaia eleaniztasuna eta hizkuntzen arteko harremanak izango dira. Matrikula zabalik dago eta izena emateko aukera daukazu. 

Hizkuntzalariak-taldea

Euskal Herriko hizkuntza-egoera dela-eta, euskaldunon kezka iturri nagusietakoa izan da aspalditik euskarak nola aurre egingo dion inguruko hizkuntza indartsuen oldarrari. Orain berriz, mundu gero eta globalizatuago honek hirugarren (edo laugarren) hizkuntza baten beharra ekarri du. Gizarte eta hezkuntza elebidunetik eleaniztunera goaz abiada bizian, eta horrekin batera, euskararen geroari buruzko galderak ere ugarituz doaz. Nola integratu behar lirateke hizkuntza horiek hezkuntza-sisteman euskarari kalte egin gabe? Nola eragingo ote du olde horrek euskal gizartean edo euskarazko komunikabideetan? Zer garrantzi du informazio eta komunikazio-teknologietan —itzulpen automatikoan adib.— euskarak bere lekua egin dezan?

Horrelako kezkez gain, bestelako ikerketa-ildoak ere ari dira bidea egiten eleaniztasunaren inguruan, esate baterako, psiko/neurolinguistikaren eremuan. Ezberdin prozesatzen du euskara, ama hizkuntza dutenek eta bigarren hizkuntza dutenek?

Eleaniztasunaren inguruko galdera horien (eta beste batzuen) inguruan hausnarketa egitea izango du helburu ikastaro honek.

 

Argazkia: Hizkuntzalari euskaldunen I. Topaketako irudia. 2013, Eibar.

Hizkuntzalari Euskaldunen II. Topaketa
UEU

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude