Euskarazko 3 graduondoko sustatu ditu UEUk ikasturte honetan
Euskarazko 3 graduondoko sustatu ditu UEUk –
UEUk ikasturte honetan euskarazko 3 Berezko Titulu sustatu ditu UPV/EHUren eskaintzaren barnean aditu euskaldunak formatzeko helburuarekin. Izena emateko epea irailaren 22an bukatzen da.
Hauek dira UEUk sustatutako graduondokoak:
- IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan, etengabeko formakuntzan, eta hizkuntzen irakaskuntzan (Erdi presentziala)
- Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (On-Line)
- Itzulpengintza eta teknologia (O–Line)
Ainhoa Latatuk, UEUko unibertsitate mailako prestakuntzaren arduradunak, graduondoko hauen ezaugarri eta asmoak azaltzen dizkigu bideo honetan, bai eta UEUk lan-ildo honekiko dituen helburuak ere.
Informazio gehiago eta izena emateko: www.ueu.eus