Uztail urruna

Uztail urruna

Uda honetan, uztailean, Euskal Herritik oso urrun dagoen herrialde batera joan naiz. Ea asmatzen duzun: bertakoek zotzez jaten dute, hango hizkuntza nahiko desberdina da (bai hizkera, baita idazteko era ere), gizartearen kopuru gehiena langile-klaseari dagokio, jada igarri duzu? Horixe da, hilabete osoa Txinan egon naiz.

Uztail urruna

Hilabete honetan Euskal Herriarekin (Europa osoarekin, hobeto esanda) konparatuz hain desberdina den herrialde honetako bizimodura moldatzea lortu dut.

Egunero eguzkiarekin batera esnatzen naiz, goizeko seietan edo; dutxa hartu eta gero, ikasle-egoitzako sukaldera noa kafe bat hartzera, leihoetatik ikus dezaket SanDa Unibertsitako campusa. Shangain kokatuta dago unibertsitatea; hona etorri naiz nire txinerako maila hobetzeko. Duela bi urte Txinara etorri nintzen, baina aurten ez naiz herrialdea ezagutzera etorri, baizik eta ikastera (ia hamar urte daramatzat txinera ikasten).

Gosaldu ondoren, hemen ezagututako adiskideekin orduak ematen ditut klasean. Ikasle txinatar gehienak oporretan daude, hori dela kausa, egunero ikasle errusiarrekin egoten naiz. Izan ere, haiek dira ikasle-egoitzara garagardoak ekartzen dituzten bakarrak!

Jateko ordua heltzerakoan eguneroko erabakia egin behar dut: Miantiao edo mifang, hau da, pasta edo arroza. Esaten duten arabera, hemengo dieta oso osasuntsua da, hala ere, beti gauza bera jatea aspergarria delakoan nago. Asteburuetan, aldiz, unibertsitatetik ateratzen gara Shanghaiko eremu turistikoak bisitatzera, eskerrak jatetxe desberdinetara joan gaitezkeen.

Uztail urrunaTenpluak, lakuak eta Shanghaiko erdigunean dauden zeru-harraskariak ikusi ditugu. Arratsalde batean “Perla” izeneko eraikinara joan gara, laurehun eta koska metroko altuerara dagoen bolara igo gara (“Perla” eraikina bi bola erraldoiak ditu, gauero argitzen direnak); handik ikus dezakegun ikuspegia egundokoa da, bene-benetan. Alabaina, nabarmentzen da hiriaren airea poluzioz beteta dagoela; Txinako zerua ez da urdina, grisa baizik.

Hilabete osoa eman dut zeru honen azpian eta ez dut ezta eguzkia ikusi ere. Airearen kalitatea hobe dadin, gobernuak hainbat neurri burutzea erabaki du, hala nola, motozikleta elektrikoen salneurria beheratzea.

Jende askok ez dauka herrialde hau bisitatzeko ikusmina, pertsona gehienek nahiago dute herrialde europarretara edo Ameriketara joatea, alabaina, nire aburuz, helmuga turistiko tipiko horiek oso erakargarriak izan arren, Txina hain desberdina da, non hara joatea amets bat dirudi.

Uztail urruna

Uztail urruna  Uztail urruna  Uztail urruna

Zer duzu buruan “Uztail urruna”-ri buruz

  • Kaixo Eugenia,

    Zure hainbat post irakurri ditut non zure txinako esperientzia kontatzen duzun, eta oso interesgarria iruditu zait, Shanghairi buruz deritzozuna.

    Txinarekin zer ikusia duen proiektua daukat esku artean, beste kide batzuekin batera aurrera etara dudana eta zuri komentatzea gustatuko litzaidake baina ez dakit nola jarri naitekeen zurekin harremanetan.

    Emailen bat edo luzatuko zenidake?

    Eskerrik asko aldez aurretik eta zure erantzunaren zain geratzen naiz 🙂