Euskaraz jakitea puntuatzen denean…

Euskaraz jakitea puntuatzen denean… –

Euskaraz jakitea puntuatzen denean, Iruñeko Udaletik kanpoko jendearekin osatzeko zerrendetarako eta Iruñeko Udaleko langileekin osatzeko zerrendetarako berdin-berdin puntuatzerik ez zen onartu, Iruñeko Udalaren Euskararen Ordenantzan

Euskaraz jakitea puntuatzen denean...Iruñeko Udaleko Euskararen Ordenantza 2019ko maiatzaren 29tik indarrean dago. 2019ko maiatzaren 14an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aldaketaren aldeko gobernu taldeak erabaki zituen AETren alegazioen inguruan. Egindako txostena Lehendakaritza Batzordean onartu ondoren, Udaleko Osoko Bilkuran onartu zen, EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerraren botoekin.

26 alegazioetatik bakarra onartu zen. Hamalaugarren alegazioa ez zen onartu. Oro har, euskararen aldeko jarrera ez da nabaritzen txosten horretan.

.

HAMALAUGARREN ALEGAZIOA

17. artikulua:

“Balorazioa merezimendu gisa”.

17.4 artikulua gehitzea.

“Euskaraz jakitea puntuatzen denean, berdin-berdin puntuatuko da Iruñeko Udaletik kanpoko jendearekin osatzeko zerrendetarako eta Iruñeko Udaleko langileekin osatzeko zerrendetarako”.

Helburua: Iruñeko Udalaren praktika hori (kanpoko zerrendarako puntuatzea eta barneko zerrendarako ez) berriz ez egitea.

Udalak lanpostu batean euskaraz jakitea beharrezkoa ikusten badu, beharrezkoa izanen da kanpoko jendearentzat eta barneko jendearentzat. Udalak lanpostu batean euskaraz jakitea komenigarria ikusten badu (horrexegatik puntuatzen du), komenigarria izanen da kanpoko jendearentzat eta barneko jendearentzat, neurri berean.

.

IRUÑEKO UDALAREN EZEZKOA ALEGAZIOARI

Iruñeko Udalak apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aplikatzen du prestakuntzako eta hobekuntako langileen zerrendak eratzeko; izan ere, haren bidez errazten da, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikulua hein batean garatuta, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen prestakuntza eta lanbide-hobekuntza. 96/1997 Foru Dekretuaren 2.3 artikulan arautzen da deialdiak eginen direla prestakuntzako izangaien zerrendak hautapen-proben bidez osatzeko. Hautapen proba horiek gainditzen dituzten izangaien lehentasun ordena hautapen prozesuan lortutako puntuazioaren arabera finkatuko da, dagokion hautapen-prozesua egiteko ordena kronologikoaren barruan. Arau hau aplikatuz, ezin dira baloratu merezimenduak. Hori horrela, ikuspuntu-tekniko-juridikotik, alegazioa ezestea proposatzen da. Iruñeko Udalak aipatu Foru Dekretua jarraitzen badu aplikatzen langileen prestakuntza eta hobekuntzarako.

Nolanahi ere, Iruñeko Udalak, egoki joz gero, 96/1997 Foru Dekretuarenaz beste modu batez arautu ahalko luke lanbide-prestakuntza eta –hobekuntza, eta, hartaz, egoki jotako merezimenduen balorazioa sartu, eta horietako euskara jakiteari dagokiona izan liteke.

Ohartarazten da ezen, alegazioa baietsiz gero, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Birbildua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretu Legegilearen 83. artikuluaren 6. atalaren k) letraren arabera funtzionarioen promozio-sistemak negoziazio kolektiboaren jomuga direla; horrenbestez, alegazioa baiestea erabakitzen bada, beharrezkoa izanen da aurrez negoziatzea Iruñeko Udalaren Negoziazio Mahaian.

Alegazioa ezestea proposatzen da aplikagarri den arauarekin bat (96/1997 Foru Dekretua), proposatutakoa ez delako zuzenbidearen araberakoa.

.

ERANTZUNAREN BALORAZIOA

Erantzun horretan euskara puntuatzeko borondate txarra besterik ez dago. Logikaren aurka, aitzakia sorta besterik ez du aipatzen.

Jakina, deialdian probak soilik ezartzen badira, ezin direla merezimenduak kontuan hartu. Baina merezimenduak balora daitezkeela eransten du.

Negoziazio Mahaia… Zenbat aldiz ikusi dugu gai bat Negoziazio Mahaira eraman eta gero, akordiorik ez bada, Udalak azken hitza duela? Non dago ilegaltasuna? Logikaren aurkako aitzakia hutsa da.

Zortzigarren alegazioa onartuta, salbuespenik ez dago. Barneko zerrendetarako ere % 5 edo % 10 puntuatu behar luke euskara. Erantzun horretan garbi geratzen da onartutako zortzigarren alegazioa betetzeko asmorik ez zuela.

Aldaketaren aldeko gobernu taldeak asmo hori ez zuen. UPN-k zail du egoera okertzea afera honetan.

Euskaraz jakitea puntuatzen denean Euskaraz jakitea puntuatzen denean…

Administrazioan Euskaraz Taldea