[Zinema Euskaraz] Playmobil

[Zinema Euskaraz] Playmobil –

Bihar, ostiralak 30, “Playmobil” filma estreinatuko da Hego Euskal Herrian, Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programari esker.

Playmobil filma aurten 45 urte beteko dituen jostailu marka famatuan oinarritutako abenturazko film zirraragarria da, Lino DiSalvo zinemagileak zuzendua.

Filmak Charlie txikiaren istorioa kontatzen du, zeina Playmobileko mundu animatu magikoan desagertzen den bat-batean. Haren arreba Marlak, orduan, bere bizitzako bidaia hasiko du hura etxera ekartzeko. Mundu sinestezinetan barneratu eta ezinezko erronkak gainditu ahala, Marlak Del sukaldari berritsua bezalako lagun berri eta dibertigarriak aurkituko ditu, Rex Dasher itxura oneko agente sekretu karismatikoa, bihotza baino ez den errobota, maitagarri xelebre bat eta askoz ere pertsonaia gehiago.

.

Zinema aretoak

Frantzia eta Estatu Batuen arteko koprodukzio hau bederatzigarren animaziozko filmada aurten Zinema Euskaraz programan. Hamargarrena, “Manou”, irailaren 20an iritsiko da aretoetara. Alemaniako ekoizpen honek kaio bikote batek hezitako enara txiki bat du protagonista.

Zinema Euskaraz egitasmoaren bitartez, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak haurrei eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du, baita euskara sustatu ere, zinema komunikazio kulturalerako bitarteko gisa erabiliz.

.

Filma honako zine-aretoetan estreinatuko da euskaraz:
[Zinema Euskaraz] Playmobil

.

– Principe zinema (Donostia)
– Niessen Zinemak (Errenteria)
– Cinesa Urbil (Usurbil)
– Cines Florida (Gasteiz)
– Golem Alhóndiga (Bilbo)
– Getxo Zinemak
– Gran Cinema Zugaza (Durango)
– Golem La Morea (Iruña)

.

[Zinema Euskaraz] Playmobil

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Zer duzu buruan “[Zinema Euskaraz] Playmobil”-ri buruz