Badakizu euskaraz iraintzen?

Euskaraz iraintzen

euskaraz iraintzen …

ZuZeuko erabilera baldintzen arabera, ez da uzten bertako iruzkinetan inor iraintzen. Hala ere, zertzuk ez ote ditugu irakurri hemen piztu izan diren eztabaidetan?

Behin baino gehiagotan gauza oso gogorrak esan izan dira eta ZuZeuko erredakzioak kendu ere egin behar izan du iruzkinen bat edo beste. Egia esan, hemen agertu izan diren trollen artean, jende abil askoa dago halako lanak egiten.

 euskaraz iraintzen?

 euskaraz iraintzen?

Baina ba al dakigu benetan euskaraz iraintzen?

 

Joseba Aurkenerenak baietz uste du, eta  Administrazioa Euskaraz aldizkarian, sailkatu egin ditu gure irainak itxura eta esanahia kontuan harturik. Agian ez daude denak, baina bai nahi-beste. On egin.

  1. Klasikoak, hau da, betidanik oso entzute handikoak izan direnak eta beste multzoetan sar ez daitezkeenak: babo, alen, ergel, kirten, lerdo, lelo, ziztrin, alproja.
  2. Sexua, soilik, aipatzen dutenak: alu, zakil, potroso, zakilote, buztantxo, zakiltxo, zakilpistola, pittitto, pitilin, pitilintxo, pito, txilibito, koxkabilo…
  3. Animaliak eta sexua nahasten dituztenak: potrozorri, zerripotro, zerripotroso, zerribuztan, astobuztan, astazakil, astapotro, astotranka…
  4. Animaliak, soilik, aipatzen dituztenak: asto, astama, zerri, zerrama, urde, urdanga, mando, zakur, putre, bixigu, mozolo, azeri, otso, pizti…
  5. Animalien gorputz-atal bat aipatzen dutenak: xoxoburu, txoriburu, katabegi, oilarbuztan, oilarmoko, sugemihi, txoribuztan…
  6. Landareen berri ematen digutenak: arbilore, artaburu, azaburu, azaosto…
  7. Koloreren bat aipatzen dutenak: zuri, beltz, gorri, gogourdin, hezurbeltz, mihizuri, suegorri, atorzuri, txapelzuri, hankagorri…
  8. Adjektibo hutsak direnak: zikin baldar, zarpail, faltsu, trakets, maltzur, gaizto, zital, mozkorti, mozkor, ihar, Potolo, gizen, gezurti, zaztar, zatar…
  9. Izenak eta adjektiboak lotzen dituztenak: muturzikin, burugogor, buruhaundi, kaxkamotz, kaxkazuri, sudurluze, ahobeltz, ahobero…
  10. Aurrean, trinkotasuna azaltzeko, mari-aurrizki daramatenak: mariapain, marilerdako, maritxoro, maribideetako, maribihurri…
  11. Aurrean, trinkotasuna azaltzeko, beti- aurrizkia daramatenak: Betigaizto, betizital, betini, betikontra, betilerdo, betikaka, betizikin…
  12. Aurrean, maila ematen ez duela adierazteko, sasi- aurrizkia daramatenak: sasimaistra, sasimaisu, sasigizon, sasiapaiz, sasimutil…
  13. Akats fisikoen berri ematen dutenak: besomotz, entzungor, begibakar, antipar, ipurdifrontoi, ipurdipandero, bularmarmita, mingainluze…
  14. Irain politikoak: frantximant, frantseskume, piperpotero, hedezuri, txapeloker, sardinzahar, mendizorri, eltzetxo, trenak ekarritako…
  15. Bestelakoak, hau da, aurreko multzoetan sartzen ez direnak: segapoto, arrastelu, gizajopastel, kaxkoi, gizontxaperu, txorimalo, erretxin…

euskaraz iraintzen

Airetik bizi naiz. Ia.

8 pentsamendu “Badakizu euskaraz iraintzen?”-ri buruz

  • Ez, ez daude denak. “Putakume” falta da. Badakita ez dela politikoki korrektoa, baina oso erabilgarria bai.

  • Peru Dulantz 2015-09-21 13:42

    Atzo bertan aitak esan zigunez, sukaldeko lanetan sartzen zen gizonari “maritxusukalde” deitzen zioten bera haurra zenean; nola aldatu diren gauzak!

  • Nik gehituko nuke gurean behintzat beti indartzaile efektiboa izan den “zahar” [zaar] hori. Gaztelerazko “puto + … ” esamoldearen parekidea-edo: “Inutil zahar hori!” , “ero zaharra!”.

  • “mendiganaue” Azpeitia aldean sarri erabiltzen da ere.

  • Bermion entzuten diran batzuk: Kokolo, Txotxolo, Ganorabako, Papau, Tentel, Lebatza, Umemoko, Odolbako, Zapazto, Saskel, Ulepo, Bizardo, Koipesto, Babasto…

  • Asko ez dela entzun nuen Azpeitian: “Hori ez den putesemie, hori seme putie den”

  • guillermo Villate 2016-03-01 23:13

    Madarikatua Putakumena.