Euskara(z) biziberritzeko garaia
Euskara(z) biziberritzeko garaia –
Hizkuntzen erabileraren VII. kale-neurketaren emaitza argitaratu berri du Soziolinguistika Klusterrak. Erabilera maila, oro har, %12,6koa da, orain dela hamar urte baino puntu bat gutxiago. Euskararen erabilera maila moteltzen ari da, mantso-mantso baino etengabe. Kezkagarria da, zalantzarik gabe. Kezkatzekoa da, bereziki, ikustea eremu euskaldunetan euskararen erabilera ahultzen ari dela. Eskualde euskaldunetan galtzen eta erdaldunetan hazi ez; horrela laburbil daiteke, ñabardurak ñabardura, VII. kale-neurketaren emaitzaren irakurketa.
Kontua da Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa modu esanguratsuan aldatzen ari dela. XX. mendean desagertu ziren euskaldun elebakarrak eta, apurka-apurka, euskararen aldeko elebidunak desagertzen ari dira. 1989. urtean adinekoen artean euskararen erabilera-tasak %13,7 jo zuen, batez besteko mailatik (%10,8) eta gazte nahiz helduen mailatik gora. Joan den urtean, berriz, adinekoen erabilera maila %8raino iritsi zen ozta-ozta, adin-taldeen artean okerrena.
EKBk (Euskararen Kultur Batzarreak), SEI Elkarteak eta Soziolinguistika Klusterrak 1989. urtez geroztik egindako kale-neurketek argi eta garbi erakusten dute hizkuntzen arteko ukipen egoeran errotiko aldaketa gertatzen ari dela. Garai batean euskara, hein handi batean, nekazari edo arrantzale giroko udalerri txikietako fenomenoa zen, euskaldun gehien-gehienak alfabetatu gabeak, adinekoak eta oinarrizko ikasketa-mailako herritarrak ziren, haien artetik askok erdaraz komunikatzeko zailtasunak zeuzkaten.
Gaur egun, ordea, kaleko euskaldunak dira nagusi, hiritarrak, udalerri handietako seme-alabak, gazteak, alfabetatuak, eskolatuak, eta haien arteko askok euskaraz jarduteko zailtasunak dauzkatela. Aldaketa esanguratsuak, bistan da.
Azken hogeita hamar urteotan aldatu ez dena, berriz, hizkuntza politika izan da. Ez hizkuntza politika, ezta hizkuntzaren inguruko legedia ere. Hogeita hamar urte baino gehiago dauzkate Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Euskararen Erabilera Normalizaziorako Legeak eta Nafarroako Euskararen Foru Legeak. Egoera soziolinguistikoa aldatu da, inoiz baino euskaldun gehiago gara, egia da, baina euskararen presentziak eta, batez ere, erabilerak ez du beharko lukeen besteko maila lortzen.
Berreskurapenaren prozesua eten eta erabilera moteltzen ari da. Ez da zilegi euskaldunei, hiztunei, errua leporatzea, euskaraz ez dela egiten dakitenek erabiltzen ez dutelako esatea sinplekeria izango litzateke; horren arrazoiak bilatu behar baitira. Euskaldunok euskaraz egin behar dugu, jakina, eta horretarako espazioak, aukerak eta arrazoiak behar ditugu; baina, bestalde, eta oso nabarmen, hizkuntza politiketan eta legedietan aldaketak behar ditugu, eguneratzeko, egoera eta garai berrietara egokitzeko.
.
Horiek horrela, aurrera begira:
EH Bilduk euskararen berreskurapen prozesua biziberritzeko behar-beharrezko jotzen du euskalgintza biziberritzea, alegia, euskaldunak, euskal hiztunak, aktibatzea eta antolatzea. Eta euskarak beharrezkoa duen Hizkuntza Politika garai berrietara egokitzea, iraganeko inertzietatik etenaz. Euskal Herri Euskaldunaren alde, jakina.
Horregatik guztiarengatik, EH Bilduk, orain arte bezala, elkarlana sustatzen jarraitu nahi du molde aktiboan, eta gure ustez lehentasunezkoak diren lan eremu batzuk jorratu nahi ditugu; betiere jarrera ireki batean eta prest, beste eremu batzuetan ere guztion artean diagnostikoak konpartitzearekin batera, garai berrietara jauzi egiteko estrategiak adostu eta partekatzeko; eremu bakoitzeko aktibazio eta biziberritzetik, batzen gaituen bizkarrezurra indartuz, hots, euskara sendotuz. Beraz, berandu baino lehen, euskararen eta herri honen biziraupen eta normalizaziorako politika eraginkorrak erdiesteko, lanean jarraitzeko eskua luzatzearekin batera, ondoko lan eremu hauen inguruan interpelatu nahi ditugu erakundeak, alderdiak eta eragile oro:
- Lege-markoak, euskararentzat estatus juridiko egokiak (ofizialtasuna, legeak, dekretuak…)
- Euskarazko hedabideak, bereziki publikoak: akordio markoa…
- Administrazio publikoa.
- Hezkuntza eta helduen irakaskuntza.
- Arnasguneak.
- Hiriguneetan eta eremu ez euskaldunetan, euskararen komunitatera herritarrak erakartzeko plan estrategikoak.
- Sozioekonomia eta lan-mundua.
- Korpusa eta euskara batua.
- Kultura, kirola eta aisialdia.
- Azpiegiturak eta baliabideak.
- Planifikazioa eta hizkuntza politika bateratua.
Horratx euskara biziberritzeko hizkuntza politikarako zenbait ardatz ezinbesteko. Alor eta egiteko gehiago ere izan litezke, jakina, eta, bestalde, epe ertain eta luzean izanen ditugun agertokiak eta joerak aurreikusten eta ulertzen ere jakin beharko dugu. Eta horri guztiari ekiteko, behar besteko borondate politikoa eta herritarron atxikimendua ere ezinbesteko gertatuko zaizkigu. Euskararen ibilbide luzean izan ditugu zenbait une erabakigarri, hauxe ere horrelakoa da ziur asko, ekin diezaiogun lanari, beraz eta eman dezagun euskararen biziberritzeak eskatzen digun jauzia.
.
EH Bildu errepresentazio instituzionala daukan koalizio (alderdi esan genezake dagoeeneko?) euskaltzaleena da oraingoz. Hala ere askok egin diogu kritika arlo honetan duen epeltasuna dela eta, arrazoi osoz nire ustetan. Bada oraingoan kexatzeko bainoago proposamen bat egiteko idazten dut, izan ere, zuren indar instituzionaletik gauza asko egin ditzakezue, eta gure hizkuntzaren defentsan eskua beti zabalik eduki behar dela pentsatzen dut. Honaxe nire ustetan instituzioetatik egin beharko litzakeenaren dekalogo moduko bat:
Leku euskaldunenetan politika elebakarra egin: kartelak, programak, kultur ekintzak… dena euskaraz, eta ahalik eta nazio ikuspegi handienarekin, goazen ipar-hego loturak indartzera. Folklorea ondo gorde eta babestu (herrietako festetan erromeria gauza sakratua da), baina gainerako asteburuetan zerbait egitekotan gauza oso berritzaileak daude gaur egun gure hizkuntzan, musikatik hasita. Arnasguneak gure hizkuntzaren esperimentazio leku ere izan beharko lirateke. Administrazioaren funtzionamendua eta pertsonen arteko harremanak BETI euskaraz, erdarak zapaldu behar ditugu ahal dugun tokietan.
Halabeharrez erdarak presentzia izan behar duen lekuetan lehentasuna euskarak izan dezala euskarri idatzietan, erdara letra txikiagoz eta bigarren beti. Itzulpena oso berdintsua edo agerikoa denean euskaraz soilik (programetan egunak idazterakoan adibidez, edo kontzertua=concierto, futbol partiduak-partidos de futbol). Ahozkoan euskaraz bakarrik (seguru ulertzen ez duenak ondoan baduela baten bat esplikatuko diona) edo bi hizkuntza erabili behar badira euskaraz lehenago. Kultur ekintzetan aurrekoan bezala jokatu. Administrazioa euskaldundu (langilegoaren hautaketaz gain burokrazia ere bai) eta harremanak euskaraz egin, lehen hitzetik hasita.
Erdarek gehiengo ikaragarria duten tokietan euskara erdaren pare jarri gutxienez. Euskararen presentzia normalizatu, ageriko egin eta polemikez babestu. Hau zaila izan daiteke leku batzuetan, baina publikoari begira dauden postuetan euskara beharrezkoa denaren borroka irabazteko modukoa da gutxienez. Paradoxikoki, arnasguneen gisan esperimentazioarena leku hauetan oso ongi atera daiteke, hiri handietan oraingoz euskaldunak ez diren baina etorkizunean izan daitezkeen gaztez osatutako “rolloak” daude, raparen mundua leku batzuetan nahiko euskaldundu dela ezagun da esaterako.
Espero dut aportazioa baliagarria izatea, ia beti eztabaidaren alde banatan egonagatik ea hauetan nolabait denok elkar konpontzen garen.
Egoera soziolinguistikoa etengabe aldatuz doa. Inoiz baino elebidun gehiago gara, baina batez ere, inoiz baino erdaldun elebakar gehiago gara, eta dagoeneko ez dago euskaldun elebakar heldurik, tamalez (hizkuntz ordezkapenaren zantzu garbia). Horregatik ere, euskararen presentziak eta erabilerak ez du aurrera egiten. Areago azken urteetan euskarazko telebista publikoaren gainbehera larria ezagutzen ari gara, hedabide idatzien hedapena ez da hazi eta interneteko euskararen erabilera ere ahulezia zantzuak agertzen hasi da. Euskalgintzaren mututzea eta ustezko “adostasun zabal” batean oinarritutako hizkuntz politika azalekoak, aro honen ezaugarri bilakatu dira, era berean.
Ubeda eta Anauten artikulu honetako baieztapen kezkagarri bat eman nion atzo izenburu, hemen ZuZeun bertan idatzi nuen sarrera bati: “Apurka-apurka, euskararen aldeko elebidunak desagertzen ari dira.” Nola diozu??? Eta bada halako ikuspegi baten erantzun ere.
luki maidagan aierdi Atzo
Hobeto al dago ?
Lucio Maidagan
Jue 01/02/2018, 20:21
Beste ahalegin bat egitera noa, euskara batuaren hiztegia badaukat, baina zaharra da; estilo liburua egon naiz irakurtzen; eta oraingo gutuna laburragoa da, ez dira bi, bakarra baizik, ez dauka oharrak, kontaratu naiz akatz batzuek zaukala lehengoak eta horregatikan ikusi nuen oharrak behar zuela. Argitu beharra daukat,estilo liburua irakurri bai, baina ikasi? bigarren aldiz ira-
kurri beharko dut hurrengo batean eta denbora gehiokin, baina nola ez naizen kazetaria eta nire gutunak ez duen estiloaz hitz egiten, nola irakurle bat naizen bakarrik,nire iritzia emateko asmotan idatzi duena euskerari buruz, nik uzten dut barkatuko duzutela akatz bat edo beste =
Nola da askatasuna edo libertatea ?
Euskarari buruz eztabaidak egoten direnez nik ere gauza
batzuek ezan nahi nuke:Sarasolak egin zuenean kritika E.-B.ri,traketza izan zen bere”miratu”eta”tradizioa” aipatuz,aspertu arte.Orotariko Hiztegiak 25m. hitz dauzkala,nire iritziz%95 Erdera´kadak (E.) izango dira,aze liburua eta aze hiztegia,E.raz beteak.Zuazo eta Amurizak euskalkiak nahi dute sartu,ondo dago baina E.kadak kendu gabe?.Kintanak Mutriku´ko herriari kritika egin zion,ezanaz ez dela”gaba” “gaua”dela,leikena,baina bere idatzietan sartu zuen berak ba E.kadak,horretaz kritikatzeko? Euskaltzaindian haserretu egin ziren gramatikalariek,nik galdera bat egingo dut,jakinda7liburu daukatela aterata,liburu gehiago,inok ez badu ez irakurriko eta ikasiko?Hobe ez lexikoa gehiago lantzea,ikertzea?garbiketa sakon bat egitea. Badakigu zer gertatzen den kalean euskararen irakasleak E.dagehiegi,ikastoletako umeak,irten eta erderaz, gasteak ez dutela ondo hizketan egiten,idazten,ventania,espumia, inportantea,tio(neri ez ezan tio,osaba naiz)hemen tio ezaten da!!besteak,veinte urte,maiatza(loraila)Idazle askok nahi duten bezala.EuskalT.2E.raz.S.ColinakBERRIAn:metrika,rol,pozizio, kantatzen….Dakitenak?ez badute ondo hizketan egiten?idazten? Denok aspertzeko arrizkuan gaude.Akatza zustraian dago: dagoen erderakadarako joera da!!Gure buruko Euskal Hiztegia apurtuta dagoela. Maidagan eta Aierdi Luki (Mutriku)
Erantzun