Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa hizpide

Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa hizpide –

Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa hizpide hartuta, jardunaldiak antolatu dituzte lankidetzan Eusko Jaurlaritzak eta Kontseiluak

Azaroaren 12an eta 13an Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dira jardunaldiak, eta online bidez ere eskainiko dira.

Doakoa da, eta ireki da izen-ematea www.kontseilua.eus webgunean.

Transmisioa, hezkuntza eta helduen euskalduntzea oinarri hartuta, adituek, instituzioek zein eragileek hartuko dute parte.

“Partekatzen ditugun kezkei erantzuteko plaza” eskaintzea helburutzat hartuta adostu dute lankidetza Eusko Jaurlaritzak eta Kontseiluak.

Euskararen herria euskal hiztun izenpean, azaroaren 12an eta 13an izango diren jardunaldiak aurkeztu dituzte Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa izango dute hizpide nagusi Bizkaia Aretoan egingo diren jardunaldiek.

Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa hizpideHizkuntza Politikarako sailburuorde Miren Dobaranek eta Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok hartu dute hitza Euskadiko Artxibo Historikoan egin den agerraldian. Transmisio zein sozializazioaren, hezkuntzaren eta helduen euskalduntzearen eremuak lan-ildo nagusitzat hartuta, euskararen normalizazioan hiztunak sortzeak duen garrantzia azpimarratu nahi izan dute. Miren Dobaran Hizkuntza Politikako Sailburuordeak adierazi duenez “euskal gizartea bere hizkuntzaren biziberritze prozesu etengabea bizitzen ari da. Eraldaketa prozesu handi baten gaude murgilduta. Azken hiru hamarkadari begirako datuek eta gizarte mugimenduei begira jartzeak erakusten digu euskararen egoera onbidean jartzeko ahalegin instituzional eta sozial ugari egin direla, eta horiei guztiei esker ari garela emaitza baikor nahiz esanguratsuak lortzen”. Bide horretatik, jardunaldiak lanketa hori egiteko espazio gisa identifikatu ditu Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak: “hiztunen ardatza oinarri hartuta, jardunaldi hauek ezagutzaren unibertsalizazioaren inguruan eta etorkizuneko gakoak identifikatzeari buruz patxadaz eta sakon hitz egiteko antolatu nahi ditugu” . Bide horretan, ezin ahaztu bizi dugun testuinguru bereziak sortu dituen albo-kalteak. Bilbaoren hitzetan, bizi dugun egoerakeragina izan du eta epe labur-ertainean ere izango du ezagutzaren unibertsalizazioan”.

Hain zuzen, Bilboko Bizkaia Aretoan egitekoa den jardunaldiak ere egoera berrira moldatu beharra izan du. Segurtasun- eta osasun-protokolo bat garatu dute bi aldeek bertaratuko diren herritarrei bermea eskaini asmoz, baina agerraldian azaldu bezala, online kanalen bidez ere eskainiko dute, “bertaratu nahi edo ezin duen orok ere jarraitu ahal izateko”. Doakoak izango dira jardunaldiak, eta izen-ematea irekita dago jada www.kontseilua.eus webgunean. Solasaldiak online jarraitu nahi dituzten ikusleek ere ezinbestean eman beharko dute izena.

.

Egitaraua

Ezagutzaren unibertsalizazioaren inguruan egon daitezkeen hiru ikuspegi garrantzitsuenak bildu nahi izan dituzte antolatzaileek: adituena, instituzioena eta eragileena. Hamaika hitzartzez osatu dute egitaraua, eta molde eta forma ezberdinak landuko dituzte gaia ertz ezberdinetatik begiratu asmoz. Bilbaoren hitzetan, “transmisioa, hezkuntza eta helduen euskalduntzea oinarri hartuta, instituzioetan zein eragileetan lanean diharduten agente ezberdinen gogoetak entzuteko eta partekatzeko aukera izango dugu, mahai-inguru, elkarrizketa eta hitzaldi formatuetan”.

Aipagarriak dira, besteak beste, jardunaldietan izango diren bi aurkezpen nagusiak eta amaierako hausnarketa. Lehen hitzaldi nagusian soziolinguistikaren diziplinatik ezagutzaren unibertsalizazioak zein kokapen hartzen duen azalduko du soziolinguistikan aditua den Xavier Vilak; bigarrenean, aldiz, gizarteak ezagutzaren unibertsalizazioari buruz duen erantzukizuna izango du hizpide Amaia Etxabek. Amaierako hausnarketa Jone Goirigolzarriren eskuetan egongo da, eta hiztun aktibo izatera iristeko gakoez jardungo du.

Egitarau osoa, hitzartze bakoitzaren nolakotasuna eta hizlarien biografiak jasotzen dituen gidaliburua ikusgai dago Kontseiluaren webgunean.

.

Lankidetza

Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa hizpideEusko Jaurlaritza eta Kontseilua lankidetzan aritu izana “oso garrantzitsutzat” jotzen du Bilbaok: “zeinek bere bidea jorratu du ezagutzaren unibertsalizazioaren esparruan, baina biok partekatzen ditugun kezkak ere badaude, eta biok ikusi dugu gisa honetako foro bat antolatzeko beharra eta interesa”. Hori izan da, hain zuzen, Euskararen herria euskal hiztun jardunaldiak lankidetzaren parametroetan kokatzeko arrazoia. “Jardunaldiei dimentsio berezitua emateko baliagarria izateaz gain, instituzioen eta euskalgintzaren arteko lankidetza-markoan ere kokatzen da gai zehatzen inguruko eztabaida-plaza partekatuak elkarrekin eskaintzea” gehitu du Kontseiluko idazkari nagusiak.

Miren Dobaranek, Hizkuntza Politikako sailburuordeak azpimarratu duenez, “euskararen ezagutzari lotuta garrantzitsua da erakunde publiko eta gizarte eragileen arteko lankidetza. Euskararen erabilera bermatzeko ezinbesteko baldintza da euskara ezagutzen duen gizartea lortzea eta euskaraz harremanak izateko prest egongo den jarrera baikorrak denon artean sendotzea”.

Laburbilduz, hizkuntzaren normalizazioaren ardatzetako bat den ezagutzaren unibertsalizazioari buruz sakonki hausnartzeko plaza izango da Bizkaia Aretokoa, eta azaroaren 12 eta 13ak egindako bideari erreparatzeaz gain, etorkizunari begirako gakoak definitzen ere lagunduko du.

Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa hizpide

Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa hizpide

Euskararen normalizazioa azkartzeko lan egiten duten erakundeen eta eragileen bilgunea da Euskalgintzaren Kontseilua. 30 talde baino gehiagok osatzen dute, eta, batasunaren indarraz baliatuz, euskararen normalizazioa azkartzeko hizkuntza-politiketan eragitea du xede. Kontseilua sinetsita baitago euskara dela gizarte kohesionatu, justu, demokratiko eta berdinzaleago bat eraikitzeko tresna. Helburu hori jomuga hartuta ari da lanean 1998. urteaz geroztik.