Euskararen Defentsarako lehenengo ekintza

Euskararen Defentsarako lehenengo ekintza – 

Euskararen Defentsarako lehenengo ekintza

EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA SORTU DUGU ETA LEHENENGO EKINTZAN HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAK TUTERAKO HIZKUNTZA ESKOLAN EUSKARARI EZARRITAKO MURRIZKETAK SALATUKO DITUGU HURRENGO OSTIRALEAN

Euskararen Defentsarako Sarea sortu dugu eta ekintzen bidez salatu nahi ditugu euskararen aurkako neurriak.

Hurrengo ostiralean, 2022ko ekainaren 17an, 19:00etan, Hezkuntza Departamentuaren aurrean (Santo Domingo kalean) elkarretaratzea eginen dugu, Hezkuntzako kontseilariak Tuterako Hizkuntza Eskolan euskararen inguruan egindako murrizketak gaitzesteko. Dagoeneko jakinarazpena sartu dugu Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzan.

Euskara ikasteko sei maila izanik, maila bakoitzean ikasle gutxi daudela argudiatuta, hiru talde besterik ez du onartu nahi. Euskara ikasteko prozesu osoa ezin da, beraz, aurrera eraman Tuterako Hizkuntza Eskolan.

Protesta ekintzarekin batera taldea aurkezteko agerraldia eginen dugu.

Euskaltzale guztiak deitzen ditugu ekintza honetan parte hartzeko eta taldearekin bat egiteko.

EUSKARAREN DEFENTSARAKO SAREA

Euskararen Defentsarako lehenengo ekintza

Administrazioan Euskaraz Taldea

Zer duzu buruan “Euskararen Defentsarako lehenengo ekintza”-ri buruz

  • Patxi artze 2022-06-16 22:51

    Aste hontan kanpoan egongo naiz. Hurrengo batean elkar ikusiko dugu. Aio.