Estreinaldiak: Ekainak 10

Estreinaldiak: Ekainak 10-

Estreinaldiak: Ekainak 3

Estreinaldiak: Ekainak 10

Jurassic World: Dominion

Nublar uhartea suntsitu eta lau urtera, dinosauroak gizakiekin batera bizi eta ehizatzen dira mundu osoan. Oreka hauskor horrek etorkizuna birmoldatuko du, gizaki eta pizti arriskutsuen artean harrapari nagusia izateko lehia bizia izango baita.

.

La voluntaria

Jubilatu bizitzaz eta, ustez, zaharregiak diren lagunekin alderatzeaz nekatuta, Marisak (Carmen Machi) errefuxiatu gune greziar batera bidaiatzea erabakiko du, non, bere ustez, bere tankerako jendea behar duten. Hara iristean, imajina ez zezakeen errealitate bat aurkituko du, maitasunaren eta baliagarri sentitu beharraren arteko mugak aztertzera eramango duena.

.

The Electrical Life of Louis Wain

Louis Wain artista, asmatzaile eta enpresariaren benetako istorioa kontatzen du, bere bost ahizpak eta bere ama zaintzeko ahalegin guztiak egin zituena. Bi gertakarik aldatu zuten bere bizitza: Emily ezagutu izanak eta Peter katutxo galduaren adopzioak.

Hain zuzen ere, azken honek eman zion mundu osoan ospetsu egin zuten katuen irudi apartak margotzeko inspirazioa.

.

The Deer King (El rey ciervo)

Bere lurrak inperio boteretsu baten aurka defendatu ondoren, Van soldadua esklabotzat hartu eta gatz-meategietara bidaliko dute. Gau batean, txakur arrotz talde batek meategia erasotzen du eta gaixotasun misteriotsu bat zabaltzen hasten da. Bere ihesean,  Yuna izeneko neskato bat aurkitzen du, eta izurritetik bizirik atera diren bakarrak direnez, elkarrekin bidaia bat hasiko dute aita-alaba gisara jokatuaz, baina odol-loturarik gabe.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

.

Estreinaldiak: Ekainak 10

Estreinaldiak: Ekainak 10

Euskal pantailaren gunea