Euskararen arnasguneak babestu eta indartuko dituen arkitektura juridiko berri baten beharra aztertuko dute #LUHI2 jardunaldietan
Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk “Hizkuntza eta Lurraldea. Erronkak & Tresnak” jardunaldiak aurkeztu dituzte. Iaz egindako topaketetan hirigintza proiektuek hizkuntzarengan duten eragina ikusi zen, eta bertako ondorioetatik abiatuta, pauso bat aurrera eman eta euskararenarnasguneak babestea ez ezik, bihotz-gune ezinbesteko horiek zabaltzea ere helburu duten ekimeneiaterki juridikoa emateko oinarriak aztertu nahi dituzte aurten. Topaketak otsailaren 5 eta 6an egingo dira, Donostian, UPV/EHUren Carlos Santamaria zentroan. Matrikula doan da. Izena emateko: www.ueu.eus
Zigor Etxeburuak (Gipuzkoako Foru Aldundia), Paul Bilbaok (Kontseilua), Maren Belastegik (UEMA) eta Unai Fernandez de Betoñok (UEU) aurkeztu dituzte jardunaldiak.
PROGRAMA
OTSAILAK 5, OSTEGUNA
9:30-11:30 – 1. blokea. Sarrera.
Sarrera. Udalerri euskaldunen garrantzia euskararen normalizazio prozesuan.
- 1. azterketa: Udalerri euskaldunetako bilakaera soziolinguistikoa EAEn, 1981-2011. Iñaki Iurrebaso, Soziolinguistika Klusterra.
- 2. azterketa: Udalerri euskaldunetako aldagai sozial eta ekonomiko zenbaiten bilakaera. Imanol Esnaola, Gaindegia.
- Borobiltzea.
- Galderetarako tartea.
Atal honetako bideratzailea: Idurre Eskisabel, UPV/EHUko irakaslea.
11:30-12:00 – Atsedena
12:00-13:30 – 2. blokea. Lege aterkia.
Mahai ingurua:
- ”No vull més fronteres!” Discursos i argumentacions sobre el principi de territorialitat lingüística en el capitalisme tardà”. F. Xavier Vila, Bartzelonako Unibertsitatea.
- ‘Projeccions i límits del principi de territorialitat.” (Lurraldetasun Eva Pons, Bartzelonako Unibertsitatea.
- Euskarazko udal jarduerek ba al dute lege babes eraginkorrik? Iñigo Urrutia, UPV/EHU
Moderatzailea: Paul Bilbao, Kontseilua
13:30-15:00 – Bazkaria
15:00-17:40 – 3. blokea. Diziplinartea eta esperientziak
- Desazkundea. Iratxe Arriola, DOT-Desazkundea.
- Parte-hartze prozesuak. Igor Ahedo, UPV/EHU.
- Kanpoko esperientzia. Mallorca.
- Eguneroko errealitatea. Eneko Etxeberria, Azpeitiko alkatea.
- Hizkuntza-ekologia. Itsaso Olaizola, Ekogunea.
- Borobiltzea.çMahai ingurua.
Atal honetako bideratzailea: Imanol Esnaola, Gaindegia.
OTSAILAK 6, OSTIRALA
9:00-12:30 – 4. blokea. Praktika.
Eragin linguistikoa ebaluatzeko tresna.
- Hizlariak: UEMA, Artez aholkularitza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
- Eragin Lingustikoaren Ebaluzioa (ELE). Sistematizatzeko eredua.
- Esperientzia. ELEren ezarpena Tolosaldeko Lurralde Zatiko Planean.
12:30-13:00 5. Ondorioak eta etorkizunerako erronkak.
Jardunaldiaren Batzorde Akademikoaren eskutik: Iñigo Urrutia, Paul Bilbao, Unai Fernandez de Betoño eta Miren Sarasola.
NORI ZUZENDUA: hizkuntzalaritzaren inguruko adituak, soziolinguistak, euskara-teknikariak, euskara indarberritzeko interesa dutenak, geografoak, arkitektoak, hirigileak, legelariak, …