Zer iritzi duzu Pedro J. Ramirezen ‘El Español’ agerkariaz?

El Mundo egunkaritik bota zutenetik airean izan da beste hedabide bat irekiko zuela zioen zurrumurrua. Bazterrak nahasi ditu beti, eta nahiz eta ez duen maitale asko parajeotan, bera izan zen GALen afera argitara atera zuenetako bat. Oso libre ibili zalea da errioxarra. El Universal (Unibertsala) deituko zela esaten zen, baina urte amaierarekin batera Pedro J-k ‘El Español’ agerkari digitala aurkeztu zuen twitterren. Hona hemen argitara ekarri zuten aurkezpen bideoa. Zer usain?



Espainiar Estatuko kazetaritza digitala

Ignacio Escolarren ElDiario.es-en eta Publico.es-en ostean dator ‘El Español’ espainiar hedabide generalista soilik digitalen eskenara. Hordagoa izanen da kutsu kontserbadoreko hainbat egunkarirentzat. Zuzendariaren arabera ordea El Español ez da inolaz ere kontserbadorea izango: “Gaur egungo Espainiatik zer kontserba genezake? Korrupzioa, entxufismoa? Gurekin ez dezatela horretarako kontatu”, dio.

Pedro J

Zer usain hartzen diozu?

 

el español, El Mundo, kazetaritza, Pedro J, Pedro J. Ramirez

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude