Euskararen Adierazle Sistema berritua aurkeztu dute… hedabideak ahaztuta?
Euskararen Adierazle Sistema berritua aurkeztu dute… hedabideak ahaztuta? –
Eskainitako adierazleetan murgildu naiz, zer eskaintzen zuen ikusteko.
“Motza”, “desorekatua” eta “mugatua” hitzak etorri zaizkit burura. Kasuren batean okerra ere bai. Adibidez, Administrazio publikoetako laneko hizkuntza iragarri, baina erabileraren datuak eman ordez, hizkuntz gaitasunari buruzkoak ematen dituenekoa kasu. Edo euskarazko argitalpenen kopurua ematen da (gainbehera), baina ez kontsumoari buruzkoa… eta abar. Ia adierazle bezainbeste erakunde bildu dira aurkezpenean, hala ere…
Datu-baseak erabiltzen ohituta daudenentzat tresna egokia izan daiteke, baina herritar arruntarentzat ez zait ez erabilgarria, ez erabilerraza denik iruditzen.
Adierazle zenbait ematen dira, baina beste askoren falta agerikoa da: ikusentzunezkoen eskaintzari eta kontsumoari buruzkoak adibidez, harrigarria bada ere!
Izan ere, telebistari begira ia lau ordu ematen omen ditugu egunero euskal herritarrok bataz beste. Lau ordu horietan zehar telebista zein hizkuntzatan kontsumitzen dugun jakitea badago, nahikoa zehatz, eta iturri ezberdinetatik gainera, batzuk eta besteak alderatzeko moduan.
Nork Bere Adierazle Sistemari so jarraitu beharko dugu oraindik, EASek emandako datuak osatzeko, nonbait.
Berbarako, El Correo egunkariak informazio esanguratsua eman zigun gabonetan, adierazlea ez dakit, baina adierazgarria oso, Lehendakariaren hitzaspertuaren jarraipenaz.
Izan ere, Urkullu jaunaren Gabonetako hitzaspertua EAEtarron %21-ek jarraitu zuten espainieraz “en la vasca-española”, ETB2-ri Erriberan esan ohi zaion legez.
Soilik EAEtarron %2-k jarraitu zuten euskaraz, ETB1en.
Uste dut datu adierazgarria dela oso. Pertzepzioetan oinarritutako neurketek ematen dituztenak doitzeko eta bere neurrira ekartzeko modukoa.
Hausnarketa sakon bat egitera eraman beharko lituzkeena HPSkoak eta Euskalgintzako eragile guztiak.
Ez da hala? Noizko hedabideen (eta beste produktu askoren) kontsumoa EASera?
Helburua behin eta berriro hedabideetan agertzea dute. Politikari profesionalak dira eta euskara aitzakia da, ez helburu.
Egia esteak jendea uzkurtzen omen du. Goibeldu eta atzerazi. Ez omen da komeni egia esatea.
Dirudienez, gezurra eta lobelarra hartzea komeni zaigu, polliki-polliki herria maldan behera amildu dadin.
Eta hau ere gezurra da ba, polliki-polliki ez, “ a toda hostia goaz” eta maldan behera!!!