Euskarak Bilbo behar du
Euskarak Bilbo behar du
Donostian jaio eta Donostian bizi den Ramon Saizarbitoria soziologo eta idazleak esana da: «Uste dut salbazioa Bilbon dagoela: Bilbon salbatuko gara, edo ez gara salbatuko».
Euskarak Bilbo behar du: hori da euskalgintzaren aldarria. Euskaldunez osatutako gizartean euskarak bigarren mailako hizkuntza izateari utzi nahi badio, hiriburuak irabazi beharrean da, nahitaez. Euskal Herrian bizi diren hiru milioi biztanletatik milioi bat pasatxo hiriburuetan bizi da: lau euskaldunetatik bat Euskal Herriko zazpi hiriburuetako batean bizi da. Hiriburuak aisialdirako, erosketak egiteko eta, oro har, kontsumorako erdigune eta elkargune dira Euskal Herriko herritar guzti-guztientzat, hiriburuetan bizi direnentzat eta baita bizi ez direnentzat ere.
Euskal Herriko hiriburuak erdararen uztarripean dauden eremuak dira: Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik hirutan —Bilbon, Gasteizen eta Iruñean— euskara eta gaztelania ez diren beste hizkuntzak euskara baino gehiago erabiltzen dira kalean: euskara %3 bakarrik erabiltzen da. Baionan ere kaleko erabilera %3koa da. Erabilerarik handiena Donostiak du (%16).
Erabilerak duen oztopo nagusienetako bat erraztasun eza izaten da. Euskal Herriko hiriburuetan bizi diren euskaldun gehienek erraztasun handiagoa dute erdaraz euskaraz baino. Hiriburuetan bizi diren euskararen berezko hiztunak (euskaraz erraztasun handiagoa dutenak) %1 besterik ez dira Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. Donostian eta Ipar Euskal Herriko hiriburuetan, berriz, %6. Beraz, hiriburuetan bizi diren hamar euskaldunetatik bederatzi baino gehiago, hobeto eta errazago moldatzen da erdaraz euskaraz baino.
Hiriburuetan bizi diren euskaldunak sakabanatuta dauden ur tantak bezalakoxeak dira. Erdararen lur elkorra ukitu ahala lurruntzen diren tantak dira. Tantek elkartuta bakarrik busti dezakete eta horixe falta zaie hiriburuetako euskaldunei. Bilbo da euskaldun gehien dituen munduko hiria, ia 75.000 euskaldun baititu, baina biztanleen ia %80 erdalduna da. Euskaldun direnen artean ere %90 baino gehiagok errazago egiten du erdaraz. Baina, oztopoak oztopo, Bilbo gero eta euskaldunagoa da: orain 30 urte %6 ziren euskaldunak Bilbon; gaur egun, berriz, %22 dira (%16ko gorakada gertatu da). Gorako joera hori Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan gertatzen ari da. Ipar Euskal Herrikoetan, aldiz, euskaldunen beherakada etenda dago gaur egun, eta euskaldun kopuruari eutsi egiten zaio %9aren bueltan.
Hiriburuak erdalgune izatearen pertzepzioa erabat zabalduta dago eta pertzepzio horrek berez direna baino erdaldunago bihurtzen ditu. Isildutako euskara da hiriburuetakoa: herri euskaldunagoetan eta arnasguneetan bizi diren euskaldun gehienek, lehen hitza euskaraz egiten ahalegindu gabe, zuzen-zuzenean, erdaraz egiten dute Euskal Herriko hiriburuetan. Izan ere, gatazka linguistikoa gertatzeko arriskuaren aurrean, zuzen-zuzenean, erdaraz egiten dute, ziurtasunik ez dutelako solaskideak euskaraz jakingo ote duen. Hortaz, Euskal Herriko hiriburuetan ziurtasun linguistikoaren faltak eta gatazka linguistikoaren mehatxuak euskaldunak erdaraz egitera bultzatzen ditu.
Euskara erabiltzea oztopatzen duten eremu urbano erdaldunetan hiztunek euskara erabiltzea daukate, euskaraz eraikita dituzten harreman-sareen arabera. Eraikita dituzten harreman-sareak euskarazkoak baldin badira, euskaraz bizitzea izango dute neurri handi batean, baita Bilboko auzorik erdaldunenean ere. Gure hirietan txirrinduz ibiltzeko ibilbideak eraiki ditugun bezalaxe, Euskal Herriko hiriburu eta hirietan euskararen bidegorriak eraiki behar dira euskararen praktikarako sareak osatzeko.
Hiriburuetan euskara euskaldunen arteko harreman-hizkuntza bihurtzeko, lehen-lehenik, harreman-sare egituratuak eraiki behar dira. Harreman-sare egituratu horiek, besteak beste, herritarren kontsumo eta aisialdi ohituretan oinarrituta eraiki daitezke: jo dezagun lurralde bateko herritarrek arropa erostera hiriburura joateko ohitura dutela. Jo dezagun arropa erostera hiriaren zonalde zehatz batera joaten direla herritar horiek. Bide beretik, jo dezagun, hamabostean behin, futbol ligako lehen mailako taldeak jokatzen duenean, probintzia osotik partida ikustera joan ohi diren zaleak hiriburuko kale jakin batzuetako taberna jakin batzuetara joaten direla partida hasi aurretik. Eta, jo dezagun hiriburuetako unibertsitateetan ikasten ari den ikasle jendea ostegunero taberna berberetan elkartzen dela. Herritarren jokabide horiek kontuan hartuta, hiriburuko udalak hirigintza antolamenduan zonalde horietan dauden dendak eta tabernak euskararen lehentasunezko azpiegitura izenda ditzake eta udalerriaren hirigintza antolamendutik hizkuntza baldintzak eta betekizunak eska ditzake euskarazko zerbitzua berma dadin azpiegitura horietan. Bide beretik, euskararen lehentasunezko azpiegitura diren aldetik lurraldeko foru aldundiak ere hobari-fiskalak zehaztu ditzake herritarrei euskarazko zerbitzua bermatzearren.
Hiriburuetako euskarazko harreman-sare egituratuek, euskararen praktikarako oztopoz betetako ingurune urbanora, ziurtasun linguistikoa ekarriko lukete, alde batetik, eta, bestetik, eragin biderkatzailea izango lukete, izan ere, harreman-sare horietaz baliatzeko aukera euskaldun guzti-guztiek izango lukete, hiriburuetan bizi diren euskaldunek eta baita hiriburuetara jotzen dutenek ere. Azken batean, herrietako euskaldunei euskaraz egiteko aukera emanez gero, hiriburuak euskaldunago bihurtuko dira.
Munduko herrialderik aurreratuenetan hirigintza antolamendua gizarte garapenerako tresna garrantzitsua da. Euskararen berdintasun soziala Euskal Herriko gizartearen garapenerako ezinbesteko helmuga da. Horregatik, hirigintzaren antolamendutik euskararen gizarte berrikuntza erdiesteko bideak hezur-mamitu behar dira, baita hiriburuetan ere. Baita Bilbo irabazteko ere.
- Estreinakoz, patxisaez.eus-en argitaratua.
Nik uste dut gehiago interesatzen zaiela Bilbora kanpotar turismoa ekartzea, eta madrildarrak, madrildar asko, via AVE.
Içan ere, invento handia da tourismoa.
“Interesatzen zaite”… nori interesatzen zaio zehazki?
Alperra zara gero, Patxiren testuan dituzu.
Ez dakit, baina Patxiren testuan ez dut turismo konturik ikusi.
Nori interesatzen zaio, zehazki? Agintariei? Bilbotarrei, abstraktuan? Nori?
Bilboko udalari eta Bizkaiko aldundiari
Bilbaoc euscara behar ez dueno, euscarac ez du Bilbaoren beharric ukanen.
Ez daquit cembateraino den interessanta Bilbaon horremberce energia xahutzea. Nahi othe dute, oro har, benetan bilbotarrec euscara?
Ea, Lavin, hik konprenitzeko moduan jarriko diat:
– Iruñeac euscara behar ez dueno, euscarac ez du Iruñearen beharric ukanen.
Ume txiki baten jarrera: ez baduk nirekin jolastu nik hirekin ere ez. Esaldi bakarrean 75.000 euskaldun bidali dituk haizea hartzera.
Patxi Saezen datuak argigarriak dira oso egiazko argazki bat lortze aldera. Bilboko euskaldunak saretzeak berebiziko garrantzia dauka, ea BIBA! bezalako ekimen euskaltzaleak ugaritzen diren sareak osatu eta komunitatea eraikitzeko.
Bere gordinean, ados nago ni hunequin:
– Iruñeac euscara behar ez dueno, euscarac ez du Iruñearen beharric ukanen.
Euscarac behar ditu euscara behar duten personac. Dembora alpherric xahutzea da gaineratecoa.
Guehi deçadan, bide batez, ecen berezco Statu bat eduquitzeac salvatuco duela euscara. Dauden bi Statuen pean egoiteac ez du deus erdietsiren:
http://www.berria.eus/paperekoa/1838/012/001/2017-01-29/euskarari_begira_zuzenbidea_da_nire_muga_frantsesa_da_hizkuntza_ofiziala.htm
Argui dago meçua: daducagun aphurra ken ez dieçagutençat, francesa behar da erabili.
Democracia itchuraco dictadurac dira horiec.
Jean
Zuhaitz,
Neu Bilbao Handicoa naiz, concretuqui Noja eta Laredo arteco Beranga herrian jaiotacoa. 53 urthe daramatzat Bizcaian eta ia vicitza erdia Algortan eman dut.
Euscaldun deçagun Bilbao!
Edozein hiritan etorkinek bere negozioekin edo elkartzen diren guneekin egiten duten antzera euskaldunen harreman-sarea sortu beharko litzateke.
Tabernak, dendak, parkeak, umeentzako gazteguneak eta abar. Horretarako, hirietan dauden leku horien informazioa bilduko duen webgune bat sortu beharko litzateke.
Lortuko bagenu 100 bilbotar euskaldun ados jartzea eta euskara besterik ez erabiltzeko konpromisoa hartzea –Lutxo Egiak egin bezala baina taldean eta epemuga barik–, Bilbo inplosionatuko litzateke.
Bilbo eta agian hiri honekiko herra eta azpi-euskaldun gisa tratatze-gogo hori duen jende asko ere inplosionatuko litzateke.
Behar da Bilbao conquestatu. Bidal ditzala Asironec bi brigada naffar.
Naffar euscalçale, erran gabe doa. Cer guertha ere.
Nafarroan bada nahiko lan baita.
Nafarroa = Nafarroa Osoa
Bertzelako gauza bat da zuk aipatzen duzun ‘Nafarroa’. Hori Nafarroako Foru Komunitatea da, ‘Nafarroa murriztua’.
Bada, Nafarroa murriztuan euskalduna izatea militantzia da, euskararen militantea izatea. Bilbon, ez.
Nafarroa= Nafarroa Garaia eta Behe Nafarroa. Nafarroa Osorik nik ez dut ezagutzen.
Euskararen militantea, egun toki guztietan izan beharra dago (herri txiki oso euskaldun batzuetan agian ez), ez soilik Nafarroan. Hain zuzen ere, zuk badiozu Nafarroan “euskararen militante” izan beharra dagoela, horrek ematen ditu arrazoia: “Nafarroan ere nahiko lan”, handik jeanbastidaren brigada salbatzaileak bidali baino lehenago.
Nafarroa Osoan bizi naiz ni. Zu, bistan da, euskal nazionalismo tradizional-instituzionalaren Euskal Herrian, EAJ-Bildurenean.
Lasai, zeu ere denboraren poderioz Nafarroa Osoan biziko zara. Aldaketa jada hasirik dago, ohartzen ez bazara ere.
EAJ-Bildu? Ba ez dakit zertara datorren, ez baitiot ez bati ez besteari botoa ematen.
bestetik arraroa da euskararen izenean “bilbotarren koherentzia eza” deitoratzea eta aldi berean erreferente politiko ebzala euskara BAZTERTU zuen egitura politiko bat aintzatestea.
En fin…
Botoa nori ematen diozun, berdin da: bistan da EAJ-Bilduren mundu ikuskera bera duzula, haien Euskal Herri bera.
Erreferentea ez da niretzat iraganeko Nafarroa, iraganeko Nafarroa Osoa. Hori aitzakia hutsa da niretzat etorkizunera begira, aitzakia hutsa, bai, bertzeak bertze konprenitzeko ez dugula zerotik hasi behar, EAJ-Bilduk uste duten bezala. Asko laguntzen du jakiteak bagenuela hemen estatu bat eduki eta, beraz, egin behar den bakarra estatu bat berreskuratzea dela, estatu bat non euskarak estatus berezia edukiko lukeen.
Halaric da.
Norbere buruari erantzuten? Kar, kar, kar!!
Nik ez du ez EHBren, ez EAJren Euskal Herri bera buruan. Hori bai, Nafarroa Osokoa izatek gogorik zipitzik ere ez.
Bilbon dauka Euskaltzaindiak egoitza, Bilbon idatzi zituzten bereak Arestik eta Gereñok, Bilbon aritu ziren Azkue, Unamuno eta Arana lehian, Bilbon grabatu ditu Gamindek Buiako eta Larraskituko bertoko euskaldunak, Bilbon diraute bizirik Antzokiak eta Aste Nagusiko konpartsa euskaldunak, Bilbok jaso ditu demografia aldaketa handienak eta hala ere 75.000 euskal hiztun eta gora (eta 2000 praktikante) Erraza da gero azpeitian edo Leitzan euskaraz aritzea eta hala ere…
Bilbaocoac dira baita ere Chomin del Regato bilbotar (edo bilbotarturico) erdaldun petoa beçalaco horiec guciac, regionalismo espainol cinçoaren eracusgarri, ceina den nagussi hiri horren pensatzeco eta vicitzeco moldean.
Eta nongoak ziren Pello Kirten edo Premin de Iruña?
Pello Kirtenen berririk ez dizut emanen, baina, Permin hori Leitzarra zen, Baleztena, eta Txomin del Regato Lodosakoa, nafar erdaldun ezin erdaldunagoa.
Donostiarra zen Pello Kirten, Agustin Zapiain izenez. Mintzoz euskalduna zenetz, ez dakit.
Haatik, gauza bat: Iruñean, eta Nafarroako Foru Komunitatean, orain gutxira arte agindu dutenei euskara bost axola zaie, eta hala jokatu dute eta jokatzen dute. Koherenteak dira pentsatzen dutenarekin, beraz. Erraz identifikatzen dira.
Donostian norainokoa den koherentzia maila, ez dakit.
Baina nago Bilbokoa dela inkoherentzia mailarik gorena: erdaldun hutsak diren ustezko abertzale eta ‘euskaltzaleak’ (?).
Euskalduna zen Pello Kirten, bai. Datua aurkitu berri dut Auñamendi entziklopedian.
Erdaraz bzi diren “abertzale” eta “euskaltzaleak” makina bat topa genituzke hemendik eta handik, baita ere kopuru absolutuen euskaldun gehien dituen hiritik at.
Erdarazko ‘abertzaletasuna’ batez ere Bilbon dago kokatua, Bilbon sortu zen eta Bilbotik ateratzen ditu boto gehienak. Hortik, hiri horretatik, abiatzen da euskararen kalterako den azpilana, abertzaletasunez mozorroturik.
Baita ere Gasteizen eta Iruñean alkate abertzaleak daude, eta han euskara Bilbo baino okerrago dagoela easngo nuke nik. Donostian egoera hobea da, baina han euskararen erabilera ere ezda ezagutzaren mailara iristen.
“Abertzaletasun erdalduna” Sabin Aranari leporatzen zaio, eta horrekin Bilbo lotu nahi duzu. Mitoak mito, orduan Iruñeko Euskara Batzordean destakatu zuen Arturo Campionek Aranak baino gutxiago erabili zuen euskara (Xabier Zabaltza nafarraren lana duzu horretarako froga).
Ez dakit besteak zer izango diren, baina behin getxotar (beraz BHHko) biztanle zaitugula jakin dugularik, zure konplexuak agertzen zaizkigu. Bestela azaldu zenezake zer esaten zenuen hemen; non euskara AC Milanen zalea izatearekin parekatzen zenuen: http://balbula.blogspot.com.es/2007/02/sujetu-sintaktikoa-da-tipikoki-tema.html#3524452725348670345
Euskarak Bilbokoak, Basaurikoak, Barakaldokoak, Getxokoak, Zallakoak, Sestaokoak…DENAK BEHAR DITU! Euskaldun Zaharrak-txarrak-utziak-berriak-atzogoizekoak-beltzak-zuriak-horiak-pintoak-totelak-frikilinguistikoak DENEN bEHARRA DIA/NAGU!
Garai batean neronek ere horixe erranen nukeen, baina, egun ez. Euskarak euskaldunak behar ditu, nafarrak. Denbora galtzea da atzerritarrak erakarri nahi izatea geronenak erakartzeko gauza ez bagara.
Aupa Patxi!
Ona ekarpena. Ados proposatzen dituzun kontu gehienekin, salbu eta Saizarbitoriarekin partekatzen duzun horrekin.
Nik ez dut uste Bilbo euskaldundu behar denik euskara salbatzeko. Areago, egungo errealitate lehorretik, nekez irudika neike Bilbo euskaldunik 100 urte barru be.
Begitantzen zait Bizkaiko eremu euskaldunak gotortzetik hasi behar dela, eta galbidean jarrita dauden nirea bezalako eskualdeetan (Uribe-Butroe) indarrak jarri lehen bai lehen, gainbehera iraularazteko. Bilbo ingurutik, Bilbo aldera eragin behar dela alegia, Bilbon bertan zerorrek aipatutako ekimen horiei ekiteaz gainera, arnasguneak Bilbon bertan be sortuz. Arazo bakarra ikusten diot proposamenari. Honi eta egiten diren gehien-gehienei, guztiei ez esatearren: euskalgintzako eragile bakan batek egina dela. Berdin dit euskalgintzako talde batek egin izan balitz ere.
Gauza da ze, inongo politikariri ez diodala oraindino irakurri euskararen aurrerabidera zuzendutako proposamen ganorazkorik.
Euskaltzaleoi uzten digutela hizkuntzaren gaia, alegia.
Non daude politikari eta bestelako agintari euskaltzaleak?
Marcha hunetan, Bilbao ez da euscalduna içanen ezta 200 urthe iraganic ere, noiz beharbada Iphar Euscal Herritic desaguertua içanen baita euscara.
Espainiaco hiriburu soil bat da Bilbao.
Maluruski, hori da zinezko egoera gure Iparralde huntan zorigaitzezko globalisazionearen karietarat.
Agian ez dut inongo ekarpenik egingo, agian hitz joko hutsa da.
Euskarak gu behar gaitu ala guk behar dugu euskara?
Naturak gu behar ez gaituen bezalaxe, edozer eginda ere guk natura inoiz ez dugu salbatuko. Guk behar dugu natura orain arte ezagutu dugun bezala edo bizitzeko baliabideak emango dizkigun modu batera. Gizakia egon ala ez, naturak hor jarraituko du modu batera edo bestera.
Gu euskaldun izateko ez al dugu izan behar eusk-ahaldun? Gure identitatea, izatea, izakera, eguneroko harremanak mantentzeko, komunikatzeko… dena azaltzeko ez al dugu behar euskara? Saloura joan eta “yo soy de Bilbao” esan baina euskaraz hitz erdirik ez jakiteak zertarako balio du? Ingalaterran eman zuten erreportai batean Donostiako elkarte batera sartu ziren eta, nola ez, elkarrizketatutako batek euskalduna zela zioen… 4 hitz euskaraz jarraian egiteko ez zen gai.
Euskarak gu ala euskaldunok euskahaldunak behar ditugu?
Hain alegereki Bilboz-Bilbo handiaz ahaztu beharra dagoela diotenentzat, hona badaezpadako kontakizuna: nik sagarra baneukan, sagar gorri-berdea distiratsua, baina, halako batean, ertz batean beltzune bat antzeman nion, zast, beltzunearekin batera Bilbo, Basauri eta Galdakao fuera. Ondoren, ertz batean, beste ustelgune tiki-tiki bat. Zast eta zast, Erandio, Urduliz , Loiu eta Sondika kanpora. Hurrena Sopela, Barakaldo eta Santurtzi…hurrengoan Enkarterri osoa , ez baitzen nahiko distirantea… Akabukoan, muskila baino ez neukan esku artean (Lea -Artibai gaeltacha). Merezi izan zuen kimatze lanak?
Guztiz ados. Euskarak Euskal Herri osoa behar du, ez bakarrik gune euskaldunenak. Behar ditu Bilbo, Basauri, Barakaldo, Portugalete, Santurtzi, Ortuella, Abanto, Balmaseda, Portugalete… guztiak behar ditu. Askok ez dute jakingo zer nolako lana egin duten/dugun (eta egiten duten/dugun) herri erdaldundu horietako askok euren/gure herrietan euskara berreskuratu eta berpizteko. Azpeitian, Lekeition eta horrelakoetan oso erreza da euskaldun izatea eta euskara erabiltzea, baina joan zaitezte aipatu ditudan herrietara eta saia zaitezte, ordu ikusiko baituzue bertako euskaldunok daramagun militantzia (eta horrek sortzen dituen nekea eta arazoak).
Ez dakit niri erantzunez idatzi duzun hori, Irala.
Badaezpada ere, nik ez dut sekula esan Bilborekin ahaztu behar garenik. Are gutxiago alegereki.
Euskarac Bilbao behar duque, baina cein euscara mota behar du Bilbaoc? Euskara batu Euskaltzaindiarena? Ez, ezta?
Batua da bilbotarrek ikasten duten euskara, beharbada mendebaldeko euskalkiaren kutsua izango luke bilboko euskara. Dena den, Bilbo erdaldunean eztabaida hori bigarren mailako eztabaida da.
Hego,
Ez da bigarren mailaco eztabaida cein den Bilbaon (haur da, mendebalde erdaldun ossoan: Bilbao, Gastehiz, Baracaldo, Carrançan…) iracatsi behar liçatequeen euscará.
Asco gara mendebalde erdaldun honetan euscaraz jaquin eta egunoro erabilcen dugunoc. Batzuec bizcaieraz eguiten daquite, baina guehiengo absolutoac euskara batu asqui concreto batean minçatzen gara. Badaquigu, adibidez, “liburu batzuk ekarri ahal nizquiçun azterketa prestatzeko”, baina seculan ere ez dugu hemen ençunen “liburu batzuk ekar niezazkizukeen azterketa prestatzeko”, nahiz errannahia guztiz berdina ez izan. Geuk “batua” erabilcen dugunean, osso erabilera concretoa eguiten dugu. Geurea. Azter litequeen erabilera cehatz bat. Eta hauxe da, hain çucen ere, iracatsi behar liçatequeena.
Ahanz eçaçu nire idaztanquera hau momentu batetacotz eta erraiten dudanaren mamia har considerationetan.
Neuc orain idazten dudan moldean hitzeguiten dut hirur adisquiderequin eta emaztearequin, ceina minçatzen baita bizcaieraz. Neuc berari naffarreraz eta berac niri Çornotzaco euscaraz.
Gaineratecoequin mendebalde erdalduneco “euskara batu” berheci horretan hitzeguiten dut. Erraz finca liteque ikasi beharreco eremu erdalduneco euskara batu mendebaltar hori eta hura iracats.
Ez daquit explicatzen naicen.
Uste dut zure planteamendua ulertzen dudala, baina tira, ni ez nintzateke kezkatuko, azken finean hiztunen artean hizkera sinplifikatzeko joera baitago. Esaterako, askoz erosoago da “zerbait eman ahal dizuegu” esatea “zerbait eman diezazuekegu” baino.
Azquen berroguei urthe hauetan euscarazco iracasle içan garenoc, eremu mendebaldar erdaldun honetan, erraz finca gueneçaque iracatsi beharreco “batu” hori. Argui dago, adibidez, “diezazkiogun” ez dela certan iracatsi behar, ceren nehorc ere erabilcen ez baitu.
Ezberdina da EGA edo anceco titulua athera behar dutenen casua, ceren hauen artean euscaldun guztiac sarcen baitira. Hau beste contu bat da, Bilbao Hyper Handia (BHH) euscalduncearequin cerikussiric ez duena.
Ea explicatzen noan.
Erran gabe doa ecen ahozco euscarari buruz ari naicela azquen meçutto hauetan.
Idaztea berce contu bat da. Batetic eguin liteque Euskaltzaindiac impossatu nahi duen beçala, berce batetic sei mendetaco naffarrerazco graphia honetan ceinaz valiatzen bainaiz, eta azquenic, eta importantena, hartaz ceina norberac erabaqui baiteça.
Ahanci çaiçu commentatzea ecen urrhezco arau içan behar liçatequeela, delaco BHH horretan, Z eta X hotsac ahoscatzea S beçala, nola jada eguiten den alderdi horretan. Adibidez, ‘Santurtsin’, ceina datequeen munduco herri bakarra non hangoec berec ez daquiten ahoscatzen beren herriaren icena.
Içan ere, Hegoc dioenez, “azquen finean hiztunen artean hizquera simplificatzeco joera dago”.
Ez dut ezagutzen munduan hizkuntza bizi idatziz normalizaturik zeina” norberak erabaki bezala idazten den”. Niri dagokidanez (eta askoren ustez, esango nuke) euskara moderno estandarra EGITEKO unea pasa da , eginda dago (Sarasolak azkenandian) , eta Imanol azkoitiak gorabehera zabalki onartua, literatura eta ariera tradizio bat apailatua (ezen ez inposatua, eta inposatua bada munduan diren denen antzera). Beraz, nire uste ezin apalagoan ez da tenorea indarrak esperimento linguistiko errebisionistetan alferrik galtzeko. Hobeto egin zitekeela? Seguru. Perfekzio linguistikoa desiragarria eta egingarria? Duda handia egiten dut. Oraingo ereduaz alfabetatutako ehunka milak gehiago ere zorabiatzea? Ezta pntsatu ere! Harrika zapuztuko lukete /genuke hizkuntza. Orain tokatzen dena erabilera bultzatzea da, ikerketa linguistikoak gorabehera. Hori da ene ustea
Euscararen academia ‘officialac’ imposatu du eredu lingüistico bat ceina doan erabat traditione litterarioaren contra.
Secula ez du halacoric eguin gaztelaniaren academia ‘officialac’.
Implicituqui onharcen dute ‘euscalçaleec’ noiz eta erraiten baitute ecen euskara batua eratu cela irizpide sociolingüisticoen araura.
Ehunca milla euscaldun alphabetatu?
Bai?
Asco dissimulatzen dute, baina!
Juan Perez Betolaçacoaren eta hurrengo mendeco Martin Otchoa de Capanaga Mañaricoaren obrac azterturic, guero eta arguiroago dakussat ecen hauen hizquerá içan leitela bizcaiera egoquia Bilbao Hyper Handiaren euscalduncecotz. Uler bedi bizcaiera icenaz mendebaldeco naffarrera edota mendebaldeco eusquera.
Oxandabaratz-endacoz.
Çuc neri errana da hau:
“Baita ere Gasteizen eta Iruñean alkate abertzaleak daude, eta han euskara Bilbo baino okerrago dagoela easngo nuke nik. Donostian egoera hobea da, baina han euskararen erabilera ere ezda ezagutzaren mailara iristen.
“Abertzaletasun erdalduna” Sabin Aranari leporatzen zaio, eta horrekin Bilbo lotu nahi duzu. Mitoak mito, orduan Iruñeko Euskara Batzordean destakatu zuen Arturo Campionek Aranak baino gutxiago erabili zuen euskara (Xabier Zabaltza nafarraren lana duzu horretarako froga).
Ez dakit besteak zer izango diren, baina behin getxotar (beraz BHHko) biztanle zaitugula jakin dugularik, zure konplexuak agertzen zaizkigu. Bestela azaldu zenezake zer esaten zenuen hemen; non euskara AC Milanen zalea izatearekin parekatzen zenuen: http://balbula.blogspot.com.es/2007/02/sujetu-sintaktikoa-da-tipikoki-tema.html#3524452725348670345”
Erançuna llaburqui:
Nire complexuac? Cein complexu? Ez dut nic complexu bakar bat ere. Guetchoco biztanle, bai; guetchotar, ez. Argui daducat nic cer naicen, cer ez, nongoa naicen, nongoa ez, etc. Eta lassaiqui. Jada gogaitua nau complexuenac. Bilha berceric, favorez.
Bercenaz, benetan horrelaco erguelqueriac botatzen nituen nic lehen? Buah txabal! Ez nincen orhoitzen ere, cinez. Bo, oraingo Juan Luisec, eta jada aspalditic, ez du cerikussi garai hartacoarequin. Çorionez.
Semeari, bide batez, euscaraz eguiten deraucot.
Tira, argui daducana cera da, enequin eztabaitzecoz ez duela valio ecein ere clichec. Erabil eçaçue bercelaco bideric.
Post honetaco commentariotan:
https://zuzeu.eus/euskara/joan-perez/
argui gueratzen da cein cen Euscal Herrico mendebaldeco euscará ceinec valioco bailuque mendebalde ossoa berreuscalduncecotz. Añibarroc ere eredu berdina erabilico çuen.
Guerorat ethorrico ciren Moguel eta berce acomplexatu batzuc dena içorratzerat.
Oraingo Labayru eta Mendebalde elkartearen eredu syntacticoa euskara batua autoicendatucoaren copia burdo bat berceric ez da. Batuac asmatutaco lexicoari ere atchiquiric dira modu burdo berean.
Gora Añibarro eta haren aurreco euscaldun normalac!
Añibarro-eta (idazkera hau batu normala da) ez dakit arront euskaldun normalak ote ziren, nola ez ziren aurreko mende guzietako apaizak, erabat erdarek jota. Ezbaitakigu eukaldun normalak nola mintzaten ziren. Bai baitakigu,ordea, nola izkribatzen zuten Salamankan eta apaizgaitegietan ikasitako apez horiek, latinak zeharo janak.