Sinpletasunaren bidea liburua

Sinpletasunaren bidea liburua

“Edo konformatzen gara gure aitona-amonen garaiko kontsumo-mailan bizitzearekin, edo, besterik gabe, ez dugu iraungo.”

Sinpletasunaren bidea liburuaTrotta argitaletxeak gaztelainaz argitaratu berri duen liburu honetan gorpuztu egin dira Ted Trainerren obra osoko gai nagusiak. Hasierako planteamendua hauxe da: gure bizimodua eutsiezina da, alderdi materialetik, alderdi sozialetik eta alderdi kulturaletik. Liburuaren aurreneko atalean, egileak analizatu ditu jasangarritasun-ez multidimentsional horren elementu guztiak; gainontzeko ataletan, proposamen praktiko eta estrategiko bat garatu du, ez bakarrik gizartearen kolapsotik (itxuraz, berehalakoa) bizirik ateratzeko ez ezik, bizimodu hobea sortzeko ere, gutxiago kontsumituz. Horretarako, bere estrategia zein bizitza-eredurako proposamena bateratzeko, nozio berri bat asmatu du: «sinpletasunaren bidea» (The Simpler Way), non bizi-modu sinpleagoak egongo diren, hala nola tamaina txikiko ekonomia buruaskiak –kontrol sozialaren pean, hazkunderik gabekoak eta beharrizan errealak asetzera bideratuak, ez irabaziak ateratzera–, tokian tokiko gobernu-sistemak –demokrazia zuzenean zein funtzionamendu kooperatiboan oinarriturikoak–, eta erabateko aldaketa balioetan eta mundu-ikuskeran.

«Gaur egun, luzapen-denboran gaude, eta ziztu bizian goaz gizarte industrialen kolapsorako bidean; hala ere, planetako bururik azkarrenetako batzuek –aldi berean, bihotzik prestuenetakoak ere badira– segitzen dute bestelako aukerak planteatzen, etorkizun hurbileko hondamendi historikoaren kalterik larrienak saihesteko eta bizitza hobe bat posible egiteko. Bada, ahalegin horretan, Ted Trainerren liburuak berebiziko garrantzia du. Baliteke ez etortzea bat haren proposamenen xehetasunetan; baina, inolako zalantzarik gabe, ezin galdera egokiagoak egiten ditu» (Jorge Riechmann).

Sinpletasunaren bidea liburua

1941ean jaioa, ekintzaile eta idazle australiarra da; mundu osoan da ezaguna, petrolioaren aldi gorenaren teoria dibulgatzeagatik zein parte hartzeagatik hainbat mugimendutan, petrolio-osteko mundurako trantsizioaren alde. 70eko hamarkadatik, hizlari jardun du Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatean (Sidney), eta bertan Lan Sozialeko ohorezko irakasle adjuntua ere izan zen. Permakultura lantzeko gune bat kudeatzen du Sidneyko aldirietan, eta Australiako Simplicity Institute-aren ikur nagusietako bat da. Artikulu ugari argitaratu du mundu osoko aldizkari anitzetan, bai eta hainbat liburu ere, batik bat jasangarritasunaren inguruan. Haren obrarik ezagunen eta aipatuenetariko bat Renewable energy cannot sustain a consumer society da (2007). The Simpler Way denominazioaren pean, orain arteko proposamenik biribilenetako bat osatu du trantsizio ekosozialari buruz. Hain zuzen, horren gaineko zertzeladak dakartza liburu argitaratu berriak; gaztelaniazko edizioa dugu oraingo hau, egileak berak berrikusi eta hedatua.

Trainerri buruzko artikuluak irakurri edota liburua erosteko jo web-orri honetara: www.LaViaDeLaSimplicidad.info

Eta informazio gehiago nahi izanez gero; www.15-15-15.org webgunean.

Sinpletasunaren bidea liburua
deshazkundea, ekologia, kontsumoa, trantsizioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude