Euskarafobia gori-gorian Nafarroan

Euskarafobia gori-gorian Nafarroan –

Onartezina da Nafarroako Auzitegi Gorenak UGTk Euskararen Dekretuaren kontra jarritako helegitea dela eta hartutako erabakia. Eleaniztasuna inoiz baino baloratuago dagoen garaiotan, LABen iritziz, ulertezina da hizkuntza eskubideen berdintasunaren aurka halako egoerak jasan behar izatea. Euskarak, hizkuntza gutxitua den heinean, babes neurriak behar ditu, bere aldeko neurria positiboak hain zuzen ere, eta ez diskriminatutako hizkuntzaizaerarekin jarraitzeko bideak zabaldu.

Euskarafobia gori-gorian Nafarroan

LAB auzitara eramandako dekretuaren kontra azaldu zen euskararen normalizazioaren bidean arautzen ziren aurrerapausoak hutsaren hurrengoa zirelako etabatez ere, egun indarrean dagoen Euskararen Legearen altzoan sortutako edozeindekretuk ezin duelako bermatu inondik inora Nafarroako hiritarron hizkuntza eskubide demokratikoak, Europako Hizkuntza Gutxituen Kartan aitortuak direnak. Bai dekretuak, bai Legeak, nafar batzuen beste batzuekiko diskriminazioa arautuz, ontzat ematen dute inon gertatzen ez den zonifikazioa euskara bertako hizkuntza izanik. Epai honek berresten du LABen posizioa zuzena izan zela eta ezinbestekoa bezain premiazkoa dela euskara lege berri bat, hiritar guztien hizkuntza eskubideak aitortuko dituena, diskriminaziorik sortuko ez duena eta hiritarrei aukera emanen diena hautatzeko zein bertako hizkuntza erabili nahi duten administrazioarekin.

Arras kezkagarria da ikustea PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak sinatutako akordio programatikoan ez dela inondik inora kolokan jartzen nafarron artean hizkuntza segregazio sortzen duen lege baztertzailea. Ezin ahantzi aurreko legegintzaldian PSNren ekimenez eta Izquierda-Ezkerra eta eskuinaren babesarekin irakaskuntzan irakasle elebidunei elebakarrekikoezarritako diskriminazioa eta zigorra gainontzeko eremu eta tokietanerabiltzen den zerrenda bakarra eragotziz. Oraingoan koherenteena litzateke, Geroa Bai egungogobernuko kide izanik, Auzitegi Gorenaren ebazpenaren kontra helegitea jartzea aurreko gobernuak onartutako dekretua defendatuz eta, edozein kasutan, lan deialdietan euskara meritutzat hartzea ala ez administrazioaren esku uzten denez gero, gobernuak bermatzea hala izanen dela Nafarroa osoan. Ikusiko dugu ea gobernuak gure hizkuntzaren erabilera arautzeko burujabetza defendatuko duen ala halako erasoa ontzat emanen duen gure aferei buruz erabakitzeko ezintasuna berriz ere agerian utziz…

Bestalde, sindikalismoaren oinarriaren guztizkontrakoa da ikustea nola UGT bezalako sindikatu baten ahalegina, gutxi batzuen pribilegioak defendatzeagatik, hiritarren oinarrizko hizkuntza eskubideen kontra bideratzen den. UGTk lehenesten du hizkuntza gaitasun gutxiago izanda, beraiek asmatutako funtzionarioa izateko eskubidea, hiritarrak administrazioaren aurrean artatuak izateko bertako hizkuntza aukeratzeko oinarrizko eskubidearen gainetik. Momentuz bere arduragabekeriak LEP prozesuetan murgilduta edo murgiltzear dauden ehundaka langileei eraginen die, baita leku-aldaketa egin dezaketen langile finkoen eskubieetan ere. UGTren jarreraren atzean EUSKARAFOBIA baino ez dago eta horretarako gezurrak erabili dituzte biral bihurtu den bideoan. UGTko Nafarroako arduradunak esan du zonalde ez-euskaldunean edo mistoan inor minduta senti daitekeela errotuluetan informazioa euskaraz azaltzeagatik lehenbizi euskaraz eta hizki larriz eta ondoren gaztelaniaz eta hizki xehez, baina ebidentziarik ez du eman. Elizalde jauna: Esan diezagukezu non ote dauden halako errotuluak? Norbait minduta sentitzen bada igogailuetan braille erabiltzeagatik, kendu behar da? UGTren helegitean zergatik ez dute jo frantsesa edo alemana meritu gisa baloratzearen aurka eta bai euskararen aurka? Akaso Nafarroan Europako hizkuntza hauen eskaria eta ezagutza soziologikoki justifikatuta dago (hau da euskararen erabilera bermatzearen kontra zonalde diskriminatuan erabiltzen duten argudioa)? Euskara baloratzea diskriminatzailea da eta alemana baloratzea ez? Zoritxarrez ez UGTk eta ezta Elizalde jaunak ere ez dituztegaldera hauek erantzunen. Jarrera hau ulertzeko argudio bakarra dago: EUSKARAFOBIAk jota daude.

Honengatik guztiagatik, LABek dei egin nahi die Nafarroako langileei zein jendarteari larunbatean bezala mobilizatzen jarraitzera Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin eta euskaraz bizitzeko aukera bermatuko duen euskararen lege berri bat lortu arte. Justizia, berdintasun eta kohesio kontua baino ez da.

Iruñea, 2019ko urriaren 21a

Euskarafobia gori-gorian Nafarroan
Euskarafobia gori-gorian Nafarroan
Euskarafobia gori-gorian Nafarroan

LABeko bozeramailea Nafarroan