Merezimendu lehiaketetan, euskara UPNrekin baino hobeki

Merezimendu lehiaketetan, euskara UPNrekin baino hobeki –

Merezimendu lehiaketetan, euskara UPNrekin baino hobekiBerriki idazki hau plazaratu zuen Administrazioan Euskaraz Taldeak: “Merezimendu lehiaketetan, euskara UPNrekin baino okerrago”: Izenburu deigarri bezain okerra. Puntuazio okerrak eman genituen, arauak gaizki interpretatuta. Antza denez, hauek dira puntuazio zuzenak:

Unitate organikoko burutza edo zuzendaritzak betetzeko lehiaketak: Lehen, eremu mistoan, puntu guztien % 2’91, eta orain, puntu guztien % 5‘66. Aldiz, eremu mistoan, alemanaren, frantsesaren eta ingelesaren balorazioa: % 4’10 hizkuntza bakoitzak.

Eremu ez euskaldunean, lehen, % 0 puntuatzen zen euskara. Orain, praktikan, % 0 baloratzen da, nahiz eta % 5’66raino puntuatu daitekeen. Aldiz, alemanaren, frantsesaren eta ingelesaren balorazioa: % 4’35 bakoitzak lekualdatze lehiaketetan eta unitate organikoko burutza edo zuzendaritzak betetzeko lehiaketetan.

Berriki onetsi da atal, bulego eta unitate parekatuetako 334 burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Euskararen Foru Dekretuari esker, euskarak balorazio hobea izan du (eremu mistoan, postu gehienak dauden tokian).

Merezimendu lehiaketetan, euskara UPN-rekin baino okerrago

 
euskara, nafarroa
Joseba Otaño

Administrazioan Euskaraz Taldea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude