Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldia.
Azaroaren 28an burutuko da Bilboko La Bolsa udaltegian Gaur, euskara praktikatu. Bihar, euskaraz bizi jardunaldia, AEKren Praktika Jarduerak zerbitzuak antolatuta.
Nori zuzendua: Mintzapraktika egitasmoak sustatzen dabiltzan lagunei: dinamizatzaileak, euskara teknikariak, euskaltegietako zuzendariak eta irakasleak, euskara elkarteetako kideak eta abar.
Matrikulaziorako argibideak: Izen-ematea doakoa da, baina jardunaldiaren blogean matrikula-orria bete beharra dago. Leku-kopurua mugatua denez, izena emandako dataren arabera gordeko da lekua. Izena emateko azken eguna: azaroaren 21a.
Egitaraua, hizlariak eta informazio gehiago HEMEN